1954ko Bost Nazioen Txapelketa Errugbi txapelketa honen hogeitabosgarren ekitaldia izan zen (guztira 60.a). 1954ko urtarrilaren 9an hasi eta apirilaren 10ean bukatu zen. Galesek, Ingalaterrak eta Frantziak garaipen partekatua eskuratu zuten[1]. Frantziaren lehenengo garaipena izan zen.
Entseguak hiru puntu balio zituen eta gauzatzeak beste bi. Dropak eta zigor kolpeak hiruna puntu balio zituzten.
Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.
1954 arteko bakarkako garaipenak.
(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta