1901eko Home Nations Txapelketa Errugbi txapelketa honen hemeretzigarren ekitaldia izan zen. 1901eko urtarrilaren 5ean hasi eta martxoaren 16an bukatu zen. Eskozia izan zen txapeldun partida guztiak irabaziz gainera[1].
Entseguak hiru puntu balio zituen eta gauzatzeak beste bi. Dropak eta markako goalak lau puntu balio zituzten eta zigor kolpeak hiru.
Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.
Eskoziak nagusitasun osoz irabazi zuen txapelketa eta hirugarren aldiz Koroa hirukoitza eskuratu zuen. Ekitaldi honetako talderik eskasena Ingalaterra izan zen eta zurezko koilara eraman zuen.
1901 arteko bakarkako garaipenak.
(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta