1984ko Bost Nazioen Txapelketa Errugbi txapelketa honen berrogeita hamabosgarren ekitaldia izan zen (guztira 90.a). 1984ko urtarrilaren 21ean hasi eta martxoaren 17an bukatu zen. Eskoziak partida guztiak irabazi zituen eta txapelketaz gain Slam Nagusia irabazi zuen[1].
Eskoziarren lehenengo bakarkako garaipena izan zen 1938ko ekitalditik, ia bost hamarkada beranduago. Bigarren Slam Nagusia irabazi zuen, aurrekoa 1925ean lortu zuen. Frantziaren aurkako azken partidan lortu zuen guztia, izan ere talde biak hiru garaipenekin eta porrotik gabe iritsi baitziren partida jokatzera.
Entseguak lau puntu balio zituen eta gauzatzeak bi puntu gehigarri ematen zituen. Dropak eta zigor kolpeak hiruna puntu balio zituzten.
Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.
1984 arteko bakarkako garaipenak.
(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta