1923ko Bost Nazioen Txapelketa Errugbi txapelketa honen bederatzigarren ekitaldia izan zen (guztira 36.a). 1923ko urtarrilaren 20an hasi eta apirilaren 14an bukatu zen. Ingalaterrak partida guztiak irabazi eta txapelketa eta Slam nagusia lortu zituen[1].
Txapelketaren ekitaldi hau jokatu ondoren palmaresean Eskozia, Gales eta Ingalaterra bakarkako zortzina garaipenekin kokatu ziren buruan.
Entseguak hiru puntu balio zituen eta gauzatzeak beste bi. Dropak lau puntu balio zituen eta zigor kolpeak hiru.
Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.
1923 arteko bakarkako garaipenak.
(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta