1883ko Home Nations Txapelketa Errugbi txapelketa honen lehenengo ekitaldia izan zen. 1882ko abenduaren 16an hasi eta 1883ko martxoaren 3an bukatu zen. Ingalaterra izan zen txapelduna[1].
Sarturiko "goal"-ak hartzen ziren kontutan, dela entseguen gauzatzea, dropa edo zigor kolpea. "Goal"-ik sartu ezean eginiko entseguak erabili ziren partidako irabazklea izendatzeko. Entsegurik ez egotekotan partiduaren emaitza berdinketa izan zen.
Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.
Txapelketa erabaki zuen partida Ingalaterrak eta Eskoziak jokatu zuten Edinburgon. "Goal"ik ez zen izan. Ingelesek bi entegu egin zituzten eta eskoziarrek bakarra.
Ingalaterrak gainerako taldeak garaitu zituenez Koroa hirukoitza eskuratu zuen, 1894 artean izen hori erabili ez bazen ere. Partida guztiak irabazteak dakarren Slam Nagusiaren lehen ekitaldia 1908an izan zen.
1883 arteko bakarkako garaipenak.