Errugbia 1850ean iritsi zen Galesera, Rowland Williams apaizak Lampeterko St David ikastetxera eraman zuelarik. Galesko selekzioak 1881eko otsailaren 19an jokatu zuen lehenbiziko partida, Londresen, Ingalaterraren aurka. Urte bereko martxoaren 12an sortu zen Galesko Errugbi Federazioa (Welsh Rugby Union).
Lehen Mundu Gerraren ondoan, krisialdi sakona pairatu zuen Galesko ekonomiak. Industriaren gainbeheraren ondorioz, milioi erdi lagun irten ziren herrialdetik, eta horrek errugbian ere izan zuen eragina. Selekzioko jokalari anitz hamahiruko errugbi profesionalera pasatu ziren, eta talde nazionalak emaitza kaskarrak izan zituen. 1930eko hamarkadan, egoera hobetuz joan zen; taldeak lau aldiz irabazi zuen torneoa, Bigarren Mundu Gerrak etenaldi luzea ekarri zuen arte.
1980ko eta 1990eko hamarkadak, berriz, antzuak izan ziren galestarrentzat, 1979tik 2003ra torneo bakarra irabazi baitzuten, 1988koa, Frantziarekin berdindurik. 1987anMunduko Errugbi Kopa abiatu zen eta, paradoxikoki, orduan lortu zuen Galesek orain arteko emaitzarik onena, 3. postua hain zuzen ere. 27 June 1998ko ekainaren 27an, selekzioaren historiako porrotik handiena jasan zuen, Pretorian, Hegoafrikaren aurka: 96 eta 13.[4]
2004an, Mike Ruddock entrenatzaileak hartu zuen taldearen ardura, eta hurrengo urtean Sei Nazioen Tzxapelketa bikaina egin zuen, irabazteaz gain Slam Nagusia ere eskuraturik, ia hiru hamarkadako agorraldiaren ostean. 2008-2019 bitartean, Warren Gatland izan zen entrenatzailea. Hamarkada luze horretan, beste hiru Grand Slam bereganatu zituen: 2008an, 2012an eta 2019an. Azken urte horretan, lehenbiziko postura iritsi zen World Rugbyren sailkapenean. 2019ko Munduko Errugbi Kopan, laugarren gelditu zen, brontzerako lehian Zeelanda Berriaren kontra galduta (17-40).[5]
Uniformea
Galesko selekzioko errugbilariek elastiko gorria, galtza zuriak (batzuetan beltzak) eta galtzerdi gorriak janzten dituzte, bihotz aldean WRU-ren logoa dutelarik. 2020tik Macron etxeak ekoizten du uniformea, eta 2023an Vodafone bilakatu zen babesle ofiziala.
↑Partida hasi baino lehen, All Blacks-ek, ohi zuten bezala, Haka egin zuten. Amaitu zutelarik, Galesko jokalariek Hen Wlad Fy Nhadau abestuz erantzun zieten, eta ikusleak ere kantatzeari lotu ziren. Kirol neurketa baten aurretik ereserki nazionala abestu zen historiako lehenbiziko aldia izan zen.
↑Galesi 1908ko eta 1909ko Slam Nagusiak aitortzen zaizkio; izan ere, Frantzia 1910 arte txapelketan onartua izan ez bazen ere, aurreko bi urteetan Galesko selekzioak, Koroa hirukoitza irabazteaz gain, Frantziari nagusitu zitzaion torneotik kanpo.