1980ko Bost Nazioen Txapelketa Errugbi txapelketa honen berrogeita hamaikagarren ekitaldia izan zen (guztira 86.a). 1980ko urtarrilaren 19an hasi eta martxoaren 15ean bukatu zen. Ingalaterrak partida guztiak irabazi eta txapelketaz gain Slam Nagusia eskuratu zuen[1]. 1963tik ziren ingelesak Bost Nazioen Txapelketan bakarkako garaipena eskuratu gabeak.
Entseguak lau puntu balio zituen eta gauzatzeak bi puntu gehigarri ematen zituen. Dropak eta zigor kolpeak hiruna puntu balio zituzten.
Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.
1980 arteko bakarkako garaipenak.
(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta