Gaztelako zaldikoa, Lausako zaldikoa, Lausako ponia, Merindadetako zaldia.
Ordunteko behorra, Lausako zaldia edo Lausako poniaeuskaraz, (gaztelaniaz: caballo losino), Gaztelako ipar ekialdeko zein Euskal Herriko mendebal ertzeko bertako zaldi arraza bat da[1][2], "Burgosko behoka" (gaztelaniaz: Jaca burgalesa) zaldi honen beste izenetako bat izanik. Azken izendapen hau egun irauten duen jatorriz Gaztelako bertako zaldi arraza bakartzat jotzen delako erabiltzen da, nahiz eta terminoa nahiko berria izan [3].
Bere tamaina zein beste hainbat ezaugarri dela eta, Ordunteko behorra ponien sailkapen taldean kokatzen da.
Ezagunenak diren zaldi honen izenak, oro har, gaztelaniaz daude: Poni losino, Caballo losino, jaca burgalesa, yeguas ordunteñas, besteak beste. Caballo castellano edota caballo de la meseta bezalako izenak berriagoak dira, zaldi hauen "gaztelar jatorria" azpimarratu nahian sortuak. Batzuek Lausako zaldia zeltiberiar herrien zaldia omen zela uste dute, handik "zeltiberiar zaldiaren" izena. Beste aldetik arraza edo bere aldaerak Iberiar sistema mendi multzoaren barrena ere hedatzen zen. Beste izenetariko bat caballo de las merindades da, egun eskualde hartan bereziki hedatuta dagoelako [5].
Euskaraz
Lausako zaldia, Lausako ponia edota eta bereziki Ordunteko behorra deitzen da. Azken izen honek nahasketa dakar pottokarekin, zeren eta Karrantza aldean euskal ponia izen berberarekin ezagutzen dute. Dena den kontutan hartu behar da Ordunteko mendilerroan batzen zirela pottoka eta Lauzako zaldiaren banaketa eremuak, eta horregatik bi arrazen tarteko abereak bazirela eta badaude gaur egun ere.
Hala ere, arrazaren historiari begira, euskal kutsuko beste izen bat aurkitu dezakegu. Erromatar garaiko kronistek bi zaldi mota bereizten zituzten Iberiar penintsulako iparraldean. Bat asturkoia deitzen zuten, egungo pottoka, asturkoia eta zaldi montxinoen antzekoa. Bestearen deskribapenak bat datoz Lausako poniarekin. Asturkoia baino zerbait altuagoa zen, eta gainean ibiltzeko oso aproposa. Thieldon edota Celdon deitzen zuten [6]. Izen horiek zaldirekin edo zaldi-on-ekin daukaten antzekotasuna nabarmena da ikertzaileentzat. Julio Caro Barojak halaxe azpimarratzen zuen Thieldon eta euskararen zaldi hitzen arteko antzekotasuna [7].
Arrazaren ezaugarriak
Bere tamainagatik Ordunteko behorra ponien sailkapen taldean sartzen da, eta aditu gehienek halakotzat hartzen dute, nahiz eta batzuentzat arrazak zaldi tamainako arrazen zenbait ezaugarri daukan. Fenotipoan poni eta zaldien ezaugarriak ditu, poniarenak nagusi izanik. Hau ohikoa da hainbat zaldi arrazekin, baina Ordunteko behorra oso lotuta dago gainontzeko Kantauri itsasoko ertzeko poni arrazekin.
Izaera eta portaera
Arraza honetako abereak azkarrak dira, iraunkorrak eta zailduak baldintza kaskarretan aurrera ateratzeko. Oso landatarra den arraza da. Izakeran urduritasun puntua badaukate ere, nahiz eta esanekoak izan. Mendietan barrena ibilbide zein lasterka luzeetan ondo moldatzen dira. Denbora dezente eman dezakete gutxi jan gabe.
"S" itxurako soslaia, hau da, azpi-ahurra, batzuetan nahiko nabarmena. Kopeta-muturraren profila zuzena edo apur bat ganbila. Buru handia eta neurrikoa da eta ezaugarri finak ditu.
Belarri neurrikoak dira, inoiz ez txikiak. Meheak dira eta uztai bat barru aldera barne ahurtasunarekin osatzen dute (Alfanje itxurako punta deritzotena).
Begiak aurpegiaren azalean agertzen dira. Handiak, biziak eta oso adierazkorrak dira. Gaztaina koloreko edo ilunak dira.
Sudur zulo handiak dauzka. Batzuetan sudurzuloen aldean izurtze nabarmena agertzen da. Ezpain aldea nahiko lodia dauka.
Lepoa
Mardula. Bularrean sarbide zabala dauka. Joera dauka beheko aldean ganbila izateko ("Orein lepoa" delakoa). Zuzena edo apur bat kurbatua goiko aldean.
Soin gurutzea
Soin gurutzea ez da oso nabarmena. Ez da haragirik gabekoa agertzen ere.
Soin enborra
Bizkar zabala eta zerbait makur. Bular zabala, solomo zabala ere eta bizkarra zerbait zelatuta. Ipurgain mardul, biribil eta erorita.
Isatsa eta zurdak
Isatsaren sartzea nahiko behean geratzen da. Iletsua eta beltza da. Isats enborra ez da iskionen puntaren artean nabarmentzen. Zurdak ere oso iletsuak eta beltzak dira. Isatsaren puntan zein tupe eta zurdaren ertzetan distira gorrixkak ohikoak dira. Hanketako beheko aldean ile gutxi daukate.
Hankak
Aurreneko hanka finak, artikulazio onekin. Zain eta tendoiak oso nabarmen, kanpotik. Beso onak eta berna-hezur meheak. Lehen hatz-hezurra motzak. Apatx txiki, gogor eta beltzak. Hanken beheko aldetan ile gutxi. Izterra neurrikoa da eta hanka onak eta belaunburu garbiak. Ispilutxoak hanken bi aldetan agertzen dira.
Ilaia eta kolorea
Beltza oro har, baita gorbeltza ere kasu batzuetan. Neguan ilaiak halako isla gorrixkak eduki ditzake. Udan berriz beltzago eta ilunagoa da, arbeltx kolorekoa. Ez dira orbanak onartzen, soilik zuri-une edo izartxo txikiak kopetan.
Altuera
Soin gurutzera: 1,33 eta 1,43 m artean. 120 cm behorretan eta 130 cm zaldietan. Behor zein zaldietan gehienezko altuera onartua 147 cm. da. Egun arrazaren altuera bataz bestekoa 132,56 cm etan kokatzen da. Beraz, Ordunteko behorrak ponien sailkapen taldean kokatzen dira (Gehienez 148 cm). Baina ponien artean altueraz nahiko garaikoak dira. Luzera garaiera baina 5 cm handiagoa da.
Jeneralki, baldintza erdi asketan bizi diren abereen kasuan, samaldak zaldiak, hainbat behorrek eta hiru urte arteko moxalek osatzen dituzte. Samaldaren bataz besteko tamaina 10 abelburukoa da, handiagoa moxal txikiak jaiotzerakoan.
Moxalak sexualki heltzerakoan samaldatik aldentzen dira, hau da, hiru urte bete inguru. Une hartantxe zaldi mordoxka kentzen dira menditik saltzeko, hezteko edota beste hainbat erabilerarako. Mendiak geratzen diren zaldiak behor talderik gabeko beste hainbat zaldiekin batuko dira samalda batean.
Handik zenbait urtetara beste behor samalda baten zaldiak izango dira lehengo zaldiarekin borroka egin eta gero, edo bestela samaldarik gabeko behorrak batzen joango dira beraien inguruan.
Pancorboko gunean samaldak kontrolpean ezartzen dira mendien eremu ezberdinetan. Era berean hazitarako zaldiak kontrolatzen dira endogamia saihesteko eta arrazaren genetika zaintzeko. Hainbat urte pasa eta gero hazitarako zaldiak beste berriengatik aldatzen dira.
Arrazaren historia XX. mende arte
Arraza Aurrehistorian
Zaldia arras ugaria izan zen Paleolitoan Iberiar Penintsulan. Bai aztarnategi arkeologikoetan aurkitutako hondakinengatik baita Solutre garaiko labar-artean agertzen diren marrazki ugariagatik.
Hainbat adituek urtetan zera mantendu dute ordea; Pleistozenoren bukaeran, duela 12,000 mila urte, gertatutako aldaketa klimatikoen ondorioz , Iberiar Penintsulako estepak desagertu omen zirela eta basoak orotara zabaldu. Haren ondorioz zaldia desagertu egin zen. Zaldiak Azken Izotz Aroaren izotzen atzetik erretiratuz joan ziren iparraldera egokiagoak zituzten habitaten atzetik.
Teoria honen oinarrian zera zegoen, neolito garaiko aztarnategi arkeologikoetan zaldi hondakin gutxi agertu direla Penintsulan [9].
Altunak ikertutako Hego Euskal Herriko aztarnategietan, betadunen hondakin guztien artean, zaldia %5era ozta ozta heltzen da.
Ehuneko hau gainera, askoz gehiago murrizten da hasierako mesolitikoan (Aziliar). Geroztik aipatuko denez, Mesolitikoaren amaieran eta Neolitikoan, duela gutxi arte, espeziea ez zen azaltzen arkeologia aztarnategietan. Horregatik, Jesus Altuna berak eta Jose Migel Barandiaranek urte askotan zehar uste izan zuten aldi batean zaldia Euskal Herritik desagertu omen zela.
Hau dela eta, zenbait adituek zelta ponien teoria zabaldu zuten alegia, kantauriar poniak, Ordunteko behorrak barne, zaldi basatiak desagertuz gero zelta herriek ekarritako abereen ondorengoak direla. Aurkikuntza hauekin ordea teoria honek indarra galdu zuen bertako zaldi basatien iraupenaren aurrean. Hau dela eta, gaur egun baieztatu dezakegu Burdin aroko zaldiak Paleolitoko zaldi basatien ondorengoak direla, neurri handi batean behintzat.
Beraz Nafarroako Abaurreako Zatoiako arkeologia aztarnategian egindako lehendabiziko aurkikuntza funtsezkoa izan zen teoria hau deuseztatzeko eta zera ziurtatzeko; zaldia etengabe bizi izan dela Euskal Herrian eta ondorioz Iberiar Penintsulan Paleolitiko Aurignac aldiaz geroztik, hau da, gaur egunetik duela 42.000 urte arteko denboraldia arte. Geroztik zaldi hondakin gehiago agertu ziren Karrantzako Aldeacuevan,Itziarko Urtiagako harpean zein Los Husosko harpean Araban.
Edozein moduan argi dago zaldiak kapazak direla giro basotsuetara moldatzeko, basoko tarpanen kasua. Gainera ezin dugu islatu izotz eta geroko Holozeno goiztiarrraen paisaia etengabeko baso itxi bat bezala. Bertan mota ezberdinetako hondamendi naturalek (Suteak, lur jauziak, uholdeak, haize erautsiek, zuhaitz gaitzak...) sortutako soilguneak egongo ziren ere, belar jale handiek profitatu eta mantendurik belarki espezieak mantenduz eta zabalduz [10].
Eneolitoan aztarnen %0,21ak hartzen du zaldiak. Brontze Aroan ere zaldi aztarnak oso urri izaten dira, (%0,07). Aurkitutako aztarna urri hauekin, gutxi zehaztu daiteke Eneolitoan Euskal Herrian bizi ziren zaldi motei buruz, bai Kantauriko isurialdean, bai Mediterraneoko isurialdean. Ezin zehaztu, orobat, ea zaldi horiek etxekotuak edo basatiak ziren.
Esate baterako, eta Iberiar Penintsulari dagokionez, 1976.en urtean, PortugalgoTorres VedrasekoZambujalgokastroan 348 zaldiren hondakinak topatu zirenez gero, A. v. d. Drieschek eta J. Boessneckek jarraitzen dute zehaztu ezinik ea hango zaldiak etxekotuak edo basatiak ziren.
Azkenean Altuna argi eta garbi mintzo da zaldia neolitikoan Gune Kantabriarraren ustezko desagerketaren kontra
«
Teoria hori eraldatu eta baliogabetu egin da, eta zaldia ez da desagertu ez Mesolitoan, ez Neolitoan, nahiz eta ziur aski ez zen ugaria izan eskualdean Paleolitoaren amaieran, Europa erdialdeko zuhaitzik gabeko estepak hobetsi baitzituen.
Kantauri itsasoaren ertzean espeziearen ugaritasuna asko jaisten da Würm amaitzen denean, baina Meso- eta Neolitoan zehar erabat desagertu gabe. Ordokian ere ez dirudi Glaziarostean desagertzen denik, baizik eta Neolitoraino jarraitzen duela, eta han, itxuraz, ehizatzen jarraitzen duela eta etxekotu egiten dela.
Apurka apurka, mendetako prozesu batean, basazaldia desagertzen Joan zen etxekotutako zaldia nagusitzen zen bitartean. Batzuen arabera duela 2.800 urte Kristo basazaldia desagertuta omen zegoen jada Euskal Herrian. Hainbat iturrik, ordea, enzebra izeneko ekido basatia aipatzen dute Iberiar Penintsulan, mende asko geroago. Ez dago argi ea enzebra hura basazaldia edo basastoa zen, nahiz eta gero eta gehiago basazaldiaren teoria nagusitzen ari den. Enzebra izeneko abere haiek Erdi Aroko agiri askotan aipatzen dituzte. Izena ere toponimian ugari da, Espainia zein Portugal aldeko hegoaldean eta mendebaldean. Euskal Herrian ere bada halako hainbat toponimo.
Arraza Erromatarrak eta gero
Nahiz eta arraro izan, zaldiaren aztarnek urri jarraitzen dute izaten gune kantabriarraren Burdin Aro zein Erromatarren aroko aztarnategietan. Honen zergatia azaltzea zaila da. Esate baterako, GuardiakoLa Hoya herrixkaren zeltiberiar mailan, 60 zaldiren hondakin baizik ez dira agertu, aurkitutako 4.924 ugaztunen artean; 1,21 beraz.
Urritasun hori are zentzugabeagoa da, kontuan hartuta erromatarren garaiko idazle eta kronikagile klasikoek —Diodoro, eta Estrabon greziarrek eta Polibio, Varron, Plinio eta Marcial latindarrek— penintsulan zaldien ugaritasuna aipatzen zutela, eta gero aipatuko denez Galiziakozeltiberiar gunean zein Kantabria eta Asturias aldean zaldien bikaintasuna nabarmentzen zutela.
Bertako beste arraza askoren legez, hainbatetan adituak ez dira ados jartzen Lausako zaldi arrazaren jatorriaren inguruan. Zenbait teoria nagusi egon dira lausako zaldien jatorriari buruz.
Batzuek arraza zuzen arabiar zaldiekin lotzen dute, bere gorputzera fina eta izaera suharra dela eta. Teoria honek, oso eztabaidarriak diren ezaugarri fenotipikoen gainean eraikita, ez dauka funts handirik.
Bigarren teoriak zera dio; erromatarren etorrera baino lehen iberiar hiru zaldi mota indigena zeudela. Bat, penintsulako hegoaldeko zaldi mota, egun sorraia zaldia litzateke azken oinordekoa. Beste bat kantabriar eta piriniar poni arrazek osatuko lukete( pottoka, garrano, asturkoia...). Beste zaldi mota Iberiar goi-lautada eta iberiar sistemako zaldia litzateke. Lausako zaldia enbor honen azken zaldi mota litzateke [12]. Zaldi tipo honen beste arrazak, egun desagertutako soriako behoka eta Gaztelako zaldia lirateke.
Hirugarren teoriak ordunteko behorra gainontzeko zaldi arraza atlantiarrekin zelta poniak delako sailkapen taldean sartzen dute garai batean James Cossar Ewarteskoziar zoologistaren teoria jarraituz. Haren arabera hainbat antzekotasun duten poni arraza guzti hauek garai batean tribu zelten emigrazioek ekarritako abereen ondorengoak dira. Zelta ponien teoria, dena den, nahiko ezabaian dago gaur egun ikerketa genetiko ezberdinak direla medio. Bazteru gabe Indoeuropar herrien migrazioek ekarritako balizko zaldien ekarpen genetikoak, neurri handi batean bertako poni basatien ondorengotzat jotzen dira tokiz tokiko arrazak.
Laugarren teoriak, egun onartuena eta afroga genetikoetan eta ez soilik ezaugarri morfologikoetan oinarriturik dagoena, zera dio; Ordunteko behorrak pottoka, zaldi montxino zein asturkoi arrazengatik nahiko gertu daudela. Baita Piriniar arrazengatik ere, Merensgo zaldiaren kasu. Lausako zalditik genetikoki gertuen dagoen arraza galiziar ponia da, eta gero zaldi montxinoa. Pottoka eta asturkoia genetikoki urrutiago daude eta harritzekoa bada ere, lehen aipatu denez, nafar behoka pottoka bera baina hurbilago dute, arraza honen jatorria eta losako zaldiarena lotuz[13]. Ordunteko behorraren, seguruenik, azken izotzaldia eta gero bertan geratutako poni tamainako zaldiak dira. Basoko tarpanaren adarrekoak.
Hainbat adituek diote Lausako zaldia zeltiberiarren zaldia omen zela.
Egile batzuen arabera, horien artean Castejon aipa daiteke,(1953), Iberiar-Penintsulako zaldi-populazioaren funtsezko substratu etnikoan
hiru mota indigena agertzen dira, eta hiru zaldi mota hauek Iberiar Penintsulako bertako zaldun-arrazen aitzindaritzat har daitezke gaur egun arte:
• Zaldi kantauriarra, profil ahurrekoa eta 1 metro baino apur bat gehiago altuera soin gurutzera. Hemendik sortu ziren Penintsulako ipar parteko poni arraza guztiak:(Portugalgo garranoa, Galiziako ponia, asturkoia, pottoka eta Nafar behoka).
• Gaztelako zaldia, 1,30 eta 1,40 m bitarteko altuera soin gurutzera. Porfil zuzen eta gorakoa, Castejonen arabera
Soriako behoka eta Orduntekjo behorrak dira bere ondorengoak.
• Andaluziako zaldia, profil ganbilekoa edo azpikonbexua eta 1,40 m-tik gorako altuera duena, eta, zalantzarik gabe beste arraza batzuen eragina izanik, egungo puruaren jatorrian egongo litzatekeena [14].
Ez dira ugari, noski, Gaztelako zaldiei buruzko aipamen historikoak. Edozein moduan Penintsulako zaldi-populazioaren barruan, Ordunteko behorrek ezaugarri bereziak eta bereizgarriak dituzte.
Azken hamarkadetan nekazaritzako lanetan, zela zaldia bezala zein zalgurdi txikietatik tira egiteko erabili zituzten. Joan mendearen erdi aldean, nekazaritzako lanen mekanizazio orokarrerekin batera, bere kopurua murrizten joan zen. 60. hamarkadatik aurrera zaldi haragiaren merkatua zabaldu zen, bereziki Franztiari zein Italiari begira. Horrela, iberiar beste hainbat mendiko poni arrazekin gertatu zen bezala, Lausako poniak tamaina handiko zaldi arrazekin nahastu zituzten okel ekoizpena handitzeko. Burgos eta Soriako probintzietan bertan ordurako desagerturik zueden jada mota honetako zaldiak Urbion eta Arandio mendimultzoetan Iberiar mendilerroan. Baita Gaztelako kantauriar eskualdetan ere[16]. Arrazaren punturik bajuena 80. joan den mendeko hamarkadan egon zen.
Aldi berean haragietarako abereak bezala erabiltzen hasten dira kopuru handiagoetan, eta ekoizpena handitzeko beste hainbat zaldi arrazekin nahastutzen dituzte. Haren ondorioz, esate baterako, Hispano-Bretoi zaldi haragitarako zaldi arraza sortu zuten. Mandoak lortzeko ere erruz gurutzatu ziren ordunteko behorrak astoekin, estimu handiko abereak lortzen. Ordunteko behorrak gainera esne ekoizpen handikoak dira, eta oso onak mandakumeak aurrera ateratzeko.
Garaia hartan sortzen da "Lauzako zaldia" izena abere hauek izendatzeko. Ordurarte "behokak" (gazteleraz "jaca") edo "mendiko behokak" deitzen baitzituzten. Izena arraza garbiko abereak gero eta ugariagoak ziren eta bretoi zaldiekin nahastutako hispano-breton zaldiengatik bereizteko hasi ziren erabiltzen. Ordurako Lausako harana zen abere arraza honen gordelekurik handiena, nahiz eta Merindadeak eskualde guztian zein Ebroko ibarrean barrena arraza garbiko hainbat ordunteko behorrak baziren oraindik.
Arrazaren azpi-motak
Garai batean jendeak bi azpi-mota bereizten zituen ohiko losino zaldiaz gain.
Ordura arte beste bi barietate zeuden arrazan; “Carranzano” delako, Hau Karrantzako haranean eta “orduntiego”, edo Orduntekoa [17]. Esaten zuten Lauzako poniak beste bi azpi arraza hauek baino lirainagoak zirela, sendoagoak eta ipurtalde biribilagoak zeuzkatela. Hemen larren kalitateaz gain Karrantzako zein orduntekoek pottokekin zeukaten kontaktua egon zitekeen. Esan beharra dago ere Karrantzako zein Ordunte aldeko baserritarrek Mena zein Lauzako abere azoketan erosten omen zituztela sarri beraien zaldiak.
Arrazaren aro modernoa
XX. en mendearen hasieran, 1915.en urtera arte, Ordunteko behorrak bere gehiengo historikoa erdietsi zuen Handik aurrera eta apurka kopuruak beherantzako joera hartuko zuen. Arraza aldi berean nahasten joan zen beste hainbat zaldi arrazekin. Behor asko mandoak lortzeko gurutzatu zituzten, baita beste hainbat zaldi arrrazekin nahastutzeko, nahiz eta tamaina txikiko zaldiak izan, beraien ezaugarri onak zirela eta[18]. Orduan abere hauen salneurria handia zen, tamaina txikiko zaldiak izan arren oso estimatuak zirelako, kanpora eramateko ere.
1933.en urtean Estaduko erakundea zen "Cría Caballar" delakoak arrazako 1.455 abelburu zenbatu zituen Lauzako haranean.
1940.en urtera arte esan daiteke Ordunteko behorrak nahiko zabaldurik zeudela Merindadeak delako eskualdean zein inguruetan. Haien gainbehera 50. hamarkadan hasi zen nekazal giroko herrietan urte haietan indarrez hasi zen mekanizazioaren ondorioz[19]..
1951.en urtean Bañuelosek 834 abelburu zenbatu zituen Mena Haranan bakarrik. Beherantzako joera azkarra hasita zegoen baina hala ere arrazak oraindik kopuru estimagarria mantentzen zuen. Edozein moduan jendea zaldi bretoiekin nahastutako hainbat abere, arraza garbiko lauzako zalditzat hasi zen hartzen.
1955.en urtean "Ganaderia Española" delako zentsoak guztira arrazako 4.000 abelburu zenbatzen ditu, nahiz eta zalantzak dauden ea zenbatutako abere guztiak arraza garbikoak omen ziren.
1986.en urtean ematen da arrazaren gutxienengo historikoa. 30 behor eta bi zaldi baino ez ziren geratzen, eta denak ez ziren erabat arraza garbikoak. Abere hauek erdi-basatiak ziren eta harrapatzeko zailak. Horregatik mantendu ziren hainbat mendietan bretoiar zaldiekin nahastu gabe.
Arrazaren egoera larriaren aurrean hainbat pertsona bildu ziren zerbait egiteko. Geratzen ziren arrazako azken abereak erosten hasi ziren, euren patrikatik ordainduta, zailtasun handiekin. Batzuk jada harakin bati salduta zeuden eta ozta ozta salbatu ziren.
Hasiera batean erositako animaliak Arabako Pinedo herriko mendia batean jarri zituzten.
1987. urtean Pancorvoco gunea abaitu zuten arrazaren suspertze txikia ahalbidetuz. Ordurako zaldi bat eta 12 behor zeuzkaten eta hainbat erakundekin kontaktatu zuten laguntza eske. Gaztela eta Leongo Junta, Burgosko Diputazioa eta Espainiako Defentsa nisterioarekin[20]. Azken hau bitxia ematen badu ere kontutan hartu behar da urte hartan Espainiar Estatuan zaldien hazkundearen eta ardura oraindik militarren eskuetan zegoen eta ez Nekazaritzako Ministerioan, abere hauek "Nazioaren defentsarako" zeukaten garrantzia zela eta[21]. Historikoki behintzat.
1988. urtean lauzako poni arraza suspertzeko asmotan zebilen taldea Zaldien Hazkuntzarako Jeneral Burua zen Gonzalo Navarro Figeroarekin bildu ziren arrazaren onarpen ofiziala lortzeko. Batzorde militarrak arraza onartzeko prozedura ireki zuen.
Urte hartako uztailan zaldizaleen taldea Gaztela eta Leongo Juntako Nekazaritza eta Abelkuntzako Kontseilariarekin bildu zen Lauzako zaldia berreskuratzeko egitasmoa aurkezteko.
Hemen aipatu behar da Ricardo de Juana Aranzana arraza kontserbatzailearen lana denek desagertuta jotzen zuten Ordunteko behorra azken unean salbatzerakoan. 1985. urtean hasita, azken aleak ikertzen eta bilatzen, gaur egun arte Pancorboko Udalari bere zaldi taldeari buruzko kudeaketan laguntza ematen [23].
1990. urtean hitzarmen bat sinatu zuten Juntarekin arraza suspertzeko eta hainbat diru laguntza jaso zuten.
1991. urtean Lauzako Zaldien Hazleeen Elkartea sortu zuten.
1992. urtean otsoen erasoak zaldien samalden kontra arazoa bilakatu ziren. 1997. urtean urte hartan jaiotako moxal guztiak akabatu zituzten eta beste hainbat behor ere zauritu zituzten.
Aldi berean hainbat arazo sortu ziren lauzako zaldien gestoreen eta Gaztela eta Leongo Juntaren artean. Haien ondorioz arraza suspertzeko laguntzak asko murriztu zituzten eta zaldizaleek euren kabuz lan egin behar izan zuten, gastu gehienak euren patriketatik ordainduz aldi berean.
1996. urtean arraza garbiko 150 abelburu zeuden jada[24].
Aldi berean "Sociedad Para la Recuperación en Pureza del Caballo Losino" delako elkartea sortru zuten eta Pancorboko guneari gestionatzeari ekin zioten [25].
2004. urtean, hainbat arazo zirela medio, erakundeen boikota zein inguruko hainbat nekazariena (itxiduren kontrako sabotaiak barne, edo itxidurak moztearen ondorioz ateratako zaldiak tiroz bota) Pancorboko guneraen egoera, ia 300 aberekin, arrazaren gehiengoa berez, oso egoera larrian zegoen [26].
Izandako arazoak zirela eta Ricardo de Juana Aranzanak lauzako zaldien aldeko egitasmoa laga eta gero Gaztela eta Leongo Juntako zenbait arduradunak berekin jarri ziren harremanetan. Aranzanaren arabera zera susmatu zuen, hainbat arduradunak prest zeudela zaldiak tiroz botatzeko "arazoarekin" amaitzeko, hainbat soroetan sortutako kalteak zirela eta. Horretarako aitzakia abereak "kontrolik eta jaberik gabe" zeudela izanik.
Iritzi publikoak, "National Geographic" aldizkariaren erreportai bat zein Espainiako Telebistaren "El escarabajo verde" programaren erreportai batek atzera bota zuten abereak akabatzeko asmoa [27]
Animalien balizko hilketa baztertuta, Juntako arduradunek Pancorboko udaletxearekin akordio batera heldu ziren zaldien zaintza berak egiteko diru laguntza baten truke. Ihesak eta nekazariek akabatutako abereak zirela eta, 240 abelburu geratzen ziren eta 150 hektareatako itxidura batean jarri zituzten. Horrela finkatu zen Pancorboko Lausako zaldien gunea. Edozein moduan azalera hori ez zen hainbeste abelburu mantentzeko nahikoa eta hainbat zaldi gosez akabatzen hasi ziren [28].
Pancorvoko udalak egindako zaldien enkanteen bidez lortu zuten kopurua murriztea, baina aldi berea Lausako zaldien gunerik handiena kopuruaz jeitsi zen nabarmen.
MAPA delako espainar elkarte ofizialak ez zuen arrazari ezagupen ofizialik eman 1997.en urtera arte, orduan desagertzeko zorian dagoen arrazatzat hartu zuen. Hala ere Ordunteko behorra 1995.en urtean Europar Batasunaren bertako arrazen zerrendetan agertzen zen jada, eta horregatik aberezaleek diru laguntzak Europatik jasotzeko aukera izan zuten. 1998.en urtean arrazaren genealogi liburua sortu zuten.
Pancorboko gunea
Egun Ordunteko behorraren gune nagusi zein interesgarriena Pancorvo herrian kokatzen da. Bertako udaletxearen jabetza dira abereak.
1988.en urtean arraza berreskuratzeko egitasmo bat abiatu zuten. Ricardo de Juana zaldizaleak, arrazarekin ibilitako albaitero baten semea, bere patrikatik eta hainbat jendearen laguntzaz arraza garbiko azkenetariko 32 zaldi erosi zituen. Abereak lehen Arabako Gaubeako Pinedo herrian eduki zituen eta azkenean, 1989. urtean samalda Pancorvoko mendietan askatu zuten, itxidura handi batean. Danera 16 km perimetro zeukan itxidura eta 700 hektarea inguru. 800 eta 1.359 m altueran kokatuta zeuden larreak. Oso leku malkartsua da eta bertan erkametzak, arteak, pagoak eta pinuen aldaketak zeuden. Leku batzuetan larre onak egon arren besteetan sastraka sarria zegoen.
Udaletxeak zaldi samaldaren jabetza bereganatu zuen joan den hamarkadan. Arrazaren abelburu kopurua Pancorvoko gunean 260 ingurukoa izatera heldu zen. Askoz gehiago izan zitezkeen gune eta egitasmo hauek pairatu duten hainbat eragozpenen izan ezean, arrazaren historia aro modernoan aatalean aipatzen denz.
2011. urtetik aurrera Ricardo de Juana da zentroaren arduraduna [29].
2013.en urtearen abenduan ordea Pancorvoco udalak bertako zaldien %65 salgai jarri zituen beraien mantenuaren kostoari aurre egiteko ezinean zegoelako argudiatuz[30]. Horrela Pancorcoko babesgunean 260 abelburutik soilik 100 geratu ziren bertan.
Udalaren arabera, Ordunteko behorren samaldaren aurrekontua urtean 100.000 euroarena da, hau da, udalaren aurrekontuen %10. Hori dela eta, egoera jasanezina zaie. Arraza babesteko gunearen etorkizuna bera ere zalantzan egon zen [31].
Udalak abelburuen kopurua 130 inguruan finkatuta dauka eta handik aurrerako soberakinak enkantean saltzen ditu.
Banaketa eremua
Egun zaldi hauek bakarrik Burgosko iparraldeko Lautzako ibarrean zein Pancorbon aldean mantentzen babadira ere, garai batean abere arraza honen banaketa eremuak Euskal Herriko Ipar-mendebaldeko zenbait eskualde hartzen zuen ere, Gaubea, Aiara eta Karrantza hain zuzen. Argazki zaharretan ohikoa da mota honetako zaldiak eskualde hauetako baserrietan ikustea. Hainbat adituek arrazaren zabalpen gune historikoa gehiago handitzen dute oraindik Euskal Herrian barrena, eta garai batean Ordunteko behorrak Arabako beste hainbat eskualdez gain, Arabako mendietan barrena Nafarroaraino heltzen omen zirela uste da. [32]. Dena den, zaila izan daiteke poni hauek garai bateko pottoketatik bereiztea, oso gertuko arrazak izanik eta tokiz tokiko abere arrazen azpi-motak kontutan hartuz.
Lauza ibarreko Jatorrizko eremuak 50 kilometro karratu hartzen ditu. Sei udalerri hartzen ditu. Berberana, Villalba de Losa, San Martín de Losa, Río de Losa, Valle de Losa eta Traslaloma. Harekin batera herri hauen bazterretan beste banaketa gunea zabaltzen zen baita ere [33]. Hainbat iturriek gehiago zabaltzen dute garai bateko banaketa eremua Euskal Herrian Araban barrena Nafarroraino. Urbasaraino hain zuzen [34]. Horrela Ordunteko behorrak egun Nafar behoka zaldi arraza larrretzen den eremuan egongo ziren, bi arrazen arteko balizko senidedatunaren hipotesia zabalduz. Esan behar dago azterketa genetikoek agerian utzi dute Lausako zaldiak hurbilago daudela genetikoki nafar behokengatik pottokengatik baino [35] . Honek azpimarratuko luke lausako zaldiaren jatorria egungo nafar behoken arrazan.
Arraza eskualde hauetan pottokaren populazioekin kontaktuan jartzen zen eta beraz bi arrazen tarteko abereak sortzen ziren. Pottoka ezaugarriak nabarmen dira Losa haraneko zenbait aberetan.
Historikoki arrazaren barnean aldaera ezberdinak ziren eta jendeak bereizten zituen "Karrantza aldeko zaldia", Orduntekoa eta Lautzakoa [36].
Zaldi mota hau Burgosko zein Kantabriako eta Palentziako mendialdean hedatzen zen ere, nahiz eta datu gutxi dago zabalpena noraino heltzen zen jakiteko [37]. Beste aldetik losinotik oso gertuko zaldi motak Soriako mendialdean baziren ere.
Herri hauetako aspaldiko argazkietan zaldi losinoak agertzen dira, esate baterako Arabako Valderejon.
Ordunteko mendilerroaren Lautzako poniak Karrantzako mugan larretzen dira, eta senidetasun handia daukate bertako pottokekin[38] . Ordunten batzen ziren pottoka, zaldi montxinoa eta lauzako ponia arrazak. Lehen esan den bezala, hiru arraza gertuko arrazak dira nahiz eta bakoitzak hainbat ezaugarri berezkoak izan.
Beste zenbait bertako etxabereen arrazen kasuan bezala, haien eremu geografikoa txikia izan arren, herrialde ezberdinak hartzen ditu.
Egun zaldi hauen zenbait talde txiki daude Gaztelako mesetan zein Palentzian, eta ezin da baztertu hainbat ale irautea euskal lurraldean ere, baina horren datu zehatzik ez dago.
Palentziako San Cebrian de Mudan talde mantentzen dute erdi basati Europako bisonte zein prewalski zaldiekin batera [39].
Merindadeak zein Pancorbo aldeko lurrek hainbat ezaugarri komun daukate inguru natural zein klimari dagokienez. Alde batetik, altitude batetik bestera ezberdintasun handiak daude: haranak nahiko hezeak dira, larre ugariekin. Honek eragina dauka arrazaren tamainan, beste hainbat poni kantabriarrek askoz larre eskasagoetan larratzen baitira. Goi mendiko guneak, berriz, hotzagoak dira. Klima kontinentala dago bertan, hotz-beroaren aldaketa handiekin. Neguan -10 °C inguruko tenperaturak ohikoak dira eta udan berriz aise gainditzen dira 30 °C. Obarenes mendietan zein eskualdeko gainontzeko mendietan Kantauri itsasokoFoehn efektu nabarmena dago, eta honek eragin handia dauka landaretzarengan. Eskualdean neguan ohikoak dira elurradak ere.
XVI. mendean eskualde guztia baso sarriez estalita zegoen: Artadiak, erkameztiak zein pagadiak goi aldetan. Landaretzan mediterranear basoa zein hostozabalen baso misto epela nahasten dira, inguru natural aberatsa sortuz. Giza populazioaren handitzeak baso askoren mozketa ekarri zuen. Horrela basoen lepotik larreak, hazkundeak eta herriak zabaldu ziren. Joan den mendean, moztutako basoen ordez herri sailetan kanpoko hainbat zuhaitz aldatu ziren, epe motzeko egur ekoizpenari begira. Lerrak (nahiz eta espezie hau neurri batean bertakoa den eskulade hauen hainbat mendietan), Larizio pinuak eta Itsas pinuak.
Gaur egun Lautzako zaldiak larretzen diren inguruan hiru landaretza maila daude:
Zuhaitzak; arte, erkametz zein pago zuhaitzek udako beroen aurrean babesa eskaintzen diete zaldiei;
Baliteke Orduneko behorrak beste hainbat kantabriar poni arraza (pottoka, asturkoi...) baina handiagoak izateko arrazoietako bat elikadura izatea. Jakina, Merindateko larreak beste arrazen ohiko larreak baina kalitate handiagokoak dira. Hainbat euskal pottoketan ere belaunaldi gutxitan soin gurutzerako altuera handitzen joan da mendiko larre eskasetatik baserrien alboko zelaietara eramaterakoan.
Harrapariak eta haien aurrean defentsarako estrategiak
Ordunteko behorrak bizi diren bi gunetan nabarmena da Iberiar otsoraren presentzia, hartza berriz falta, da nahiz eta kantabriar populazioak apurka zaldi motan hoen zabalpen gunera hurbiltzen ari den. Haren ondorioz sarri detektatu da pizti harrapari hauek moxalak akabatzen. Haren ondorioz Ordunteko behorrek basazaldien taktikak erabiltzen dituzten beraien moxalak eta samalda bera otsoen erasoen aurrean babesteko. Otsoek moxalez gain zerbaiteagatik ahul dabilen samaldako abere bat erasotu dezakete ere.
Poni kantabriarren defentsa otsoen aurrean biribil ireki bat osatzea da. Asturieraz defentsa mota hau "Korru" deitzen dute, eta ohikoa da poni asturkoietan. Erasotzaileen aurrean taldeko behorrek biribil bat osatzen dute, buruak kanpora begira eta ipurtaldeak barrura. Moxalak biribilaren barnean babesturik geratzen dira. Aldi berean taldeko zaldiak eta hainbatetan behar "ALFA"-k ere bapateko erasoak burutzen dituzte otsoen aurka biribiletik aterata. Zenbait unetan moxalik ez duten behorrek edota zaldi gazteek laguntzen dute eraso hauetan. Eraso hauek otsoen samalda zirikatzeko eta nekatzeko nagusitasuna apurtzen dute, otsoa beraiek ere larriki kolpatuak izateko arriskuan jarriz. Otsoak saituko dira taldea inguratzen eta beste ertz batetik erasotzen, bana taldea mugituko da beti aurpegia emateko. Ahal izanez gero zaldiek garbia den une bat aukeratuko dute beraien biribila osatzeko, oterik edo sastrakarik gabe.
Behorren biribila oso eraginkorra da harrapatzaileen aurrean baina hala ere batzuetan otsoek beraien helburua lortzen dute moxalen bat harrapatuz. Gainera otsoek zaldientzat kaskarragoak diren inguru baldintzak erabiltzen dituzte sarritan beraien erasoak burutzeko, elurradak esate baterako.
Dena den otsoek eta kantabriar poni arrazek milaka urte daramate elkarrekin bizitzen beraien inguru naturaletan, eta harrapakarien erasoek ere arraza hauen ezaugarriak landu dituzte.
Arrazaren sailkapena
Lautzako zaldia, pottoka, asturkoia eta zaldi montxinoa bezala, zelta ponien taldean sartzen da[41]. Pottoka, Lautzako zaldia eta montxinoa dira era beran Euskal Herriko jatorrizko hiru zaldi arrazak. Gainontzeko Euskal Herriko bertako beste arrazak, Auritzeko zaldia edota Euskal Herriko mendiko zaldia, bi poni hauek kanpoko beste arrazekin gurutzatuz lortu ziren.
Ordunteko behorrak senide hurbilenak zituen, beste hainbaten artean, 1950ko hamarkadan desagertutako Soriako behoka zein Gaztelako zaldia arrazak [42]. Lausako zaldia "iberiar mendiko behokak" delako sailkapen taldean sartzen dute [43]. , hau da, joan den mendera arte Iberiar penintsulako mendi-multzo gehienetan arras zabaldurik egon ziren poni edo behoka arrazak, eta gaur egun ordea eremu gehienetan ia erabat desagerturik daudenak. Penintsulako hizkuntz erromaniko ezberdinetan poni eta behoka (gaztelaniaz "jaca") hitzak sinonimoak dira.
Iberiar behoka hauek oro har kolore ilunekoak ziren eta esan bezala Penintsulan ugari izan arren, apurka desagertuz joan ziren. Jaitsiera bereziki joan den mendeko bigarren aldetik aurrera eman zen. Egungo iberiar poni arraza ezberdinak iberiar behoka hauen ondorengoak dira. Behoka hauek erromatar garaietatik eta lehenago ere gerra zaldiak ziren. Haien barnean sartzen da, lehen aipatutako Gaztelako bi poni arrazez gain, egun berreskuratzeko bidean dagoen Erdialdeko Mendi-multzokoSerrano zaldia.
Lautzako ibarrean bertan larretzen den Hispano-Bretoi zaldia izeneko arraza Euskal Herriko mendiko zaldiaren oso antzekoa da jatorrian zein ezaugarrietan. Arraza sortzeko, joan den mendeko 50.en hamarkadan eta bereziki 60.en hamarkadatik aurrera bertako Ordunteko behorrak Bretainako postier zein pertxeroiekin nahastu zituzten tamaina zein okelarako gaitasuna handitzeko. Hispano-Bretoi zaldia dena den arraza konkretu bat baino zaldi mota bat edo zaldi moten multzotzat hartu daiteke, ezaugarriz zein jatorriz abere ezberdinak barneratzen dituelako, Pirinioetan hasita eta Kantauriar mendikatean barrena.
Arrazaren egoera
Equus Survival Trust elkartean zaldi arrazen egoera sailkatzeko erabiltzen duen estimazioen arabera, lausako zaldia arriskuan dago, ahul egoeran hain zuzen, arraza garbiko 500 behor baino gutxiago daudelako, arriskutik at egoteko beharrezkoak diren 1500 behorretik urruti [47]. Hala ere kopuruak hainbat atzerakada jasan ditu, hala nola 2013.en urteko erabakia Pancorvoko udalaren aldetik bertako abelburuen kopurua %65ean murrizteko [48].
1930. urtean 6.000 abelburu inguru zeuden, baina nekazal laboreeen mekanizaioak arrazaren gainbehera ekarri zuen.
1984. urtea Ordunteko behorrentzat urterik kritikoena izan zen. 60 abere besterik ez zeuden, eta gainera denak ez ziren arraza garbikoak. Egindako berreskupenaren lanaren esker danera 765 abere inguru daude egun, nahiz eta hainbat adituek diote denak arraza garbikoak ez direla. Gainera kopurua ez da gehiago emendatzen eta azken urtetan hainbat arazoengatik, bereziki erakunde publikoen inplikazio eskasa dela eta, kopurua behera joan da berriro ere. Bereziki abererik hoberenak gordetzen dituen Lautzako Zaldiaren Hazkunde eta Hautaketarako Gunean.
Kumatzeko moduko arraza garbiko behorren kopurua 322 aberetan jartzen zuten 2013.en urtean [49].
2017. urtean, Espainiako ministerioaren datuen arabera humatzeko moduko 231 behor eta 71 zaldi zeuden. Arrazaren zentso guztia, moxalak, gazteak eta humatzeko moduan oraindik sailkatu gabeko abereak barne 814 aberena zen.
Ordunteko behorrak kulturan
Arraza ikusgai dagoen abere azokak
Ordunteko behorran ondorengo abere azoketan ikusgai egoten dira, denak Burgosko probintzian:
↑(Gaztelaniaz)Palau Puigvert, Jordi. (2020). Rewilding Iberia. Explorando el potencial de la renatularización en España.. Barcelona: Lynx edicions, 32-36 or. ISSN978-84-16728-25-1..
ميكاييل بينتو معلومات شخصية الميلاد 4 يونيو 1993 (العمر 30 سنة)ديكيرش الطول 1.76 م (5 قدم 9 بوصة) مركز اللعب مدافع الجنسية البرتغال معلومات النادي النادي الحالي سبارتا روتردام الرقم 5 مسيرة الشباب سنوات فريق 2004–2005 FCM Young Boys Diekirch [الإنجليزية] 2005–2007 ميتز 2007–2012 س...
Een tandtechnicus. Een tandtechnicus is iemand die tandheelkundige voorzieningen maakt voor het gebit van de patiënt. Hij/zij doet dit meestal in een tandtechnisch laboratorium in opdracht van een tandarts of ander tandheelkundig behandelaar, zoals een tandprotheticus, kaakchirurg of implantoloog.. Het gaat dan vooral om implantaten, bruggen, kronen of kunstgebitten. Deze voorzieningen zijn individueel en uniek, en zij mogen – met uitzondering van orthodontische werkstukken (zoals beugels)
Un anuncio de 1886 con contenido racista para el detergente Magic Washer: Los chinos se deben ir. La primera página de la Ley de Exclusión China La Ley de Exclusión China fue una ley federal de Estados Unidos firmada por el presidente Chester A. Arthur el 6 de mayo de 1882, que prohíbe toda inmigración de trabajadores chinos. Sobre la base de la anterior Ley Page de 1875 que prohibía a las mujeres chinas inmigrar a Estados Unidos, la Ley de Exclusión China fue la primera, y sigue siend...
Der Titel dieses Artikels ist mehrdeutig. Siehe auch Franz von Nopcsa (Hofbeamter). Baron Franz Nopcsa in albanischer Tracht 1915 Franz von Nopcsa (vollständig Franz Baron Nopcsa von Felső-Szilvas; * 3. Mai 1877 auf Gut Szacsal bei Hatzeg in Siebenbürgen, Österreich-Ungarn; † 25. April 1933 in Wien) war ein ungarisch-österreichischer Paläontologe, Geologe und einer der führenden Albanologen seiner Zeit.[1] Inhaltsverzeichnis 1 Leben 2 Mitgliedschaften 3 Werke (Auswahl) 4 Lite...
Jan Dobraczyński Jan Dobraczyński (1954)Información personalNacimiento 20 de abril de 1910 Varsovia, PoloniaFallecimiento 5 de marzo de 1994 (83 años) Varsovia, PoloniaSepultura Cementerio Powązki Nacionalidad polacaReligión Iglesia latina Lengua materna polacoEducaciónEducado en Escuela de Economía de Varsovia Información profesionalOcupación periodista, político y novelistaAños activo Siglo XXCargos ocupados Member of the Sejm of the Polish People's Republic Seudónimo Euge...
12 Angry MenAdegan dalam film.SutradaraProduserDitulis olehDistributorUnited ArtistsTanggal rilisDurasi96 minutesNegaraBahasaPendapatankotor$1,000,000 (rentals)[1] Trailer film 12 Angry Men adalah film drama Amerika Serikat tahun 1957 yang diadaptasi dari seri televisi “Teleplay” dengan nama yang sama, karya Reginald Rose. Ditulis dan diproduksi ulang oleh Rose sendiri dan disutradarai oleh Sidney Lumet. Latar belakang Film persidangan ini bercerita tentang juri yang terdiri ...
Daftar julukan kota di Ohio ini mengandung samaran, julukan, dan slogan yang disematkan kepada beberapa kota di Ohio (resmi dan tidak resmi) oleh pemerintah kota, masyarakat setempat, orang asing, badan pariwisata, atau kamar dagang. Julukan kota berperan sebagai perintis identitas lokal, membantu orang asing mengenali masyarakat setempat, atau mengajak orang berkunjung karena julukannya khas; mengangkat martabat daerah; dan mempersatukan masyarakat.[1] Julukan dan slogan yang berubah...
Change in apportionment of congressional districts, starting in 2023, as a result of the 2020 United States census Change in apportionment of congressional districts, starting in 2013, as a result of the 2010 United States census Change in apportionment of congressional districts, starting in 2003, as a result of the 2000 United States census Change in apportionment of congressional districts, starting in 1993, as a result of the 1990 United States census Congressional districts in the United...
Ancestor-god in the mythology of the Bushongo people of the Congo River area This article is an orphan, as no other articles link to it. Please introduce links to this page from related articles; try the Find link tool for suggestions. (August 2023) Bomazi is the ancestor-god in the mythology of the Bushongo people of the Congo River area. He was a light-skinned man who came from heaven and appeared to an elderly childless couple, telling them that they would have a daughter.[1] They ...
Czech football referee Miroslav Zelinka Born (1981-02-23) 23 February 1981 (age 42)CzechoslovakiaDomesticYears League Role Czech First League RefereeInternationalYears League Role2011– FIFA listed Referee Miroslav Zelinka (born 23 February 1981[1]) is a Czech football referee. He refereed at 2012–13 UEFA Europa League. Zelinka became a FIFA referee in 2011.[2] He has officiated in 2014 World Cup qualifiers.[3] References ^ Profile ^ FIFA. Czech Republic: R...
Former Clubhouse in Rabat, Malta Casino NotabileThe Casino Notabile after restorationGeneral informationStatusIntactTypeClubhouseLocationMdina, MaltaCoordinates35°52′58.9″N 14°24′12.4″E / 35.883028°N 14.403444°E / 35.883028; 14.403444Construction started1887Completedc. August 1888Technical detailsMaterialLimestoneFloor count1Design and constructionArchitect(s)Webster PaulsonOther informationNumber of rooms3 The Casino Notabile, formerly also known as Point ...
This article does not cite any sources. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Tripping Billies – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (September 2023) (Learn how and when to remove this template message)1997 single by Dave Matthews Band Tripping BilliesPromotional single by Dave Matthews Bandfrom the album Crash ReleasedMarch 1997GenreRockLength4:1...
This article is about the administrative district. For the area, see Kwun Tong. This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Kwun Tong District – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (October 2016) (Learn how and when to remove this template message) District in Hong Kong, ChinaKwun Tong 觀塘區D...
Значимость предмета статьи поставлена под сомнение.Пожалуйста, покажите в статье значимость её предмета, добавив в неё доказательства значимости по частным критериям значимости или, в случае если частные критерии значимости для предмета статьи отсутствуют, по об...
1977 single by Evelyn Champagne King ShameSide A of UK 12-inch singleSingle by Evelyn Champagne Kingfrom the album Smooth Talk B-sideDancin' Dancin' Dancin' (7 and some 12 releases)Nobody Knows (many 12 releases)ReleasedSeptember 20, 1977GenreDiscoR&BLength2:59 (Single Version)4:38 (Album Version)6:34 (12 version)LabelRCABig Break RecordsSongwriter(s)John H. Fitch Jr.Reuben CrossProducer(s)Theodore LifeEvelyn Champagne King singles chronology Shame (1977) I Don't Know If It's Right (1978)...
Jennie V. HughesShi Meiyu and Jennie V. Hughes, from the frontispiece of their book Chinese Heart-Throbs (1920)BornJennie Van Name HughesMarch 9, 1873Woodstown, New Jersey, U.S.DiedNovember 29, 1951Los Angeles, California, U.S.NationalityAmericanOccupationChristian missionary in China Jennie V. Hughes (胡遵理; March 9, 1873 – November 29, 1951) was an American Methodist missionary in China. She co-founded the Bethel Mission in Shanghai with Chinese doctor Shi Meiyu (Mary Stone). Early li...
Spanish international lycée school in FranceLiceo Español Luis BuñuelLycée Espagnol Luis BuñuelLiceo Español Luis BuñuelAddress38 Boulevard Victor Hugo, 92200 Neuilly-sur-SeineNeuilly sur SeineFranceCoordinates48°53′16″N 2°16′44″E / 48.8879°N 2.2788°E / 48.8879; 2.2788InformationTypeSpanish international lycéeEstablished1961Websiteliceoluisbunuel.educalab.es Liceo Español Luis Buñuel (LELB, Spanish Lycee “Luis Buñuel, French: Lycée Espagnol Lu...
Mass media in Namibia includes radio, television, and online and print formats. Overview Although Namibia's population is fairly small, the country has a diverse choice of media; in 2010 two TV stations, 19 radio stations (without counting community stations), 5 daily newspapers, several weeklies and special publications compete for the attention of the audience. As of 2014, Namibia had 3 television stations, 13 newspapers, and 25 radio stations.[1] Additionally, a mentionable amount ...
Concentration of water vapour in the air For the Serbian film, see Humidity (film). Humidity and hygrometry Specific concepts Dew point Dew point depression Psychrometrics General concepts Air Concentration Density Dew Evaporation Humidity buffering (Atm.) Pressure Liquid water Avogadro's law Nucleation Thermodynamic equilibrium Measures and instruments Heat index Sat. vap. density Mixing ratio Water activity H. indicator card Hygrometer Dry/Wet-bulb temperature vte Global distribution o...