Yonaguni ponia, (japonieraz: 与那国馬, Yonaguni uma ), Japoniako bertako zaldi arraza bat da. Arraza hau bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean kokatzen da.
Beste hainbat poni arrazekin gertatzen den legez, Yonaguni poniaren fenotipoa zaldiarena da, baina bere tamaina berriz poniarena.
Arrazaren egoera
Desagertzeko zorian dago, eta arraza honetako 200 abere baino gutxiago daude Japonia ososan[1]. Beraz Equus Survival Trust elkartearen irizpideen arabera, arraza desagertzeko arrisku larrian dago, 300 behor baino gutxiago daudelako.[2].
Esan bezala, Japoniako bertako zaldien zortzi arrazanetariko bat da.