Altaiko ponia, (errusieraz: Altaïskaya edo Oïrotskaïa), Asia Erdialdean kokatutako Altai mendi-multzoan garatutako bertako zaldi arraza bat da[1]. Siberiako antzinakoenak diren zaldi arrazen artean dago. Izena,hain zuzen, Altai mendietatik hartu du.
Bere tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.
Oso landatarra eta iraupen handikoa, mendeetan zehar bere ingurunearen baldintza latzei egokitu da, bertako nomadentzat ezinbesteko baliabidea izanik.
Errusiako Iraultza ondoren zaldi hauek asko gurutzatu ziren kanpoko arrazekin. Haren ondorioz arraza garbiko abere gutxi geratzen da. Oro har arraza garbiko zaldiak kolorez orbaindunak dira. Gurutzaketa hauen ondorioz Altaiko zaldi berria arraza sortu zen.
Altaiko ponia Siberiakoarraza zaharrenetarikotzat hartzen da, Antzekotasun morfologikoak ditu zenbait Kurganetako ehorzketetan aurkitutako zaldi-hezurdurekin. Esate baterako Pazyryken aurkitutakoak, K.a. V. eta III. mendeetan datatua.
Ezaugarriak
Altai arraza bere bizilekua den Altai mendi-multzoaren eguraldi zakarrak eta baldintza gogorrek moldatu dute. Bertako larrekin bazkaltzen da soilik urte guztian zehar. Bertako mendiko tribu eta nomadek erabiltzeko zaldi aproposa da. Bere hezurdura sendoa da, giharrak, birikak eta bihotza bezala. Urrats segurukoak dira mendiko bidexka malkartsuetan. Arraza garbiko abereak, burua handi samarra dute, bizkar luzea eta hanka motzak. Ohikoak dira koloretan orbandun zaldiak. Hanka eta apatx seguruak ditu ibiltzerakoan.
Altai zaldia gaur egun nahiko bakana da jatorrizko forman. Eskualdean bizi diren zaldi gehienak gurutzatuak dira. 2003an, 3.190 arraza garbiko abere baino ez ziren zenbatu.