Abag zaldi

Abag zaldia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Txina

Abaga zaldia, ( Txinera sinplifikatuaz: 阿巴加马, Txinera tradizionalez: 阿巴加馬, Hanyu pinyinez: Abaga), Txinako bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean kokatzen da. Mongoliar-txinar zaldiaren motako arraza da. Oro har kolore beltzeko zaldiak dira.

Mongoliar zaldiak baino handiago eta azkarragoak dira, lasterketetarako aukeratuak izan baitira. Gaur egun euren kopurua 4.000 ingurukoa da, beraz Abag zaldia zabalkunde txikiko arraza da.

Historia

Informazio gutxi dago zaldi arraza honen inguruan. Abaga ez da agertzen Rupak Khadkak Uppsala Unibertsitaterako egindako zaldi populazioen azterketan, ezta 2010. urteko abuztuan FAOrentzat egindakoan. DAD-IS2 datu-basean ere ez da aipatzen.

Erreferentziak

  1. Valerie Porter, Lawrence Alderson, Stephen J.G. Hall et Dan Phillip Sponenberg, Mason's World Encyclopedia of Livestock Breeds and Breeding, CAB International, 2016ko martxoaren 9, 6e éd., 1 107 p. (ISBN 1-84593-466-0, OCLC 948839453), p. 452

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!