Abisiniako ponia, edo Oromo zaldia, Etiopiako iparraldeko bertako zaldi arraza bat da [1], herrialde honetan garatutako arraza izanik [2]. Abere hauek, Etiopiaz gain, Sudanen ere aurkitu daitezke, eta esanahi kultural eta historikoa badute ere bertan.
Bere tamaina zein hainbat ezaugarriengatik, arraza ponien sailkapen taldean kokatzen da. Hala ere hainbat adituek ponia baino zaldi txiki bat dela diote. Haien arabera Abisiniako ponia zaldi tamainako arrazen sailkapenean sartuko litzateke, nahiz eta tamainaz txikiagoa izan.
Zela zaldirako erabiltzen da beziki , baina baita beste zenbait lanetarako ere, gurdi zaldia bezala, esate baterako.
Oro har, arrazari buruzko informazio gutxi aurkitu daiteke.
Etimologia
Abisinia Etiopiako Inperioaren beste izen bat izan zen, handik datorkio zaldi honi izena.
Arrazaren beste zenbait izen "Gala"[3] eta "Abisiniako zaldia" dira.
Arrazaren historia
Arabiar zaldiarekiko antza handia dauka, baina dirudienez bere jatorria berberiar zaldia izan zen. Gero behin eta berriro arabiar zaldiekin gurutzatua izan zen egungo itxura hartu arte.
XIX. mendean Graf Wrangelhipologoak Abisiniako ponia deskribatu zuen, eta bere ustez bazitekeen ekialdeko-berbere arrazaren nahasketa bat izatea. Wrangelen ustez, abisiniarra ekialdeko poni bat da, arabiarraren oso antzekoa, baina berak egindako zaldiaren marrazkietan gehiago berberiar zaldietara hurbiltzen da animalia.
Oro har Oromo herriaren antzinako zaldiak kanpoko zaldi arraza ugariekin nahastuz joan ziren. Hala ere antzinako hainbat ezaugarriek irauteko kemena handia izan dute [4], herrialde honetan bertan garatutako arraza izanik.
Jatorriz arraza hau mendietako arraza bat zen, bertan lan egiteko ohituta, baina handik ordokietara jeitsi zuten eta bertan Abisiniako zaldia zabaldu zen Etiopian Itsaso Gorriarenitsasbazterreko marran barrena [5].
Arraza 1861. urtean eraman zuten Ingalaterra. Haren ondorioz arraza hau ofizialki erregistratutako aurrenetariko afrikar zaldi arraza izan zen.
Oromo zalduneria Etiopiako historian
Oromo zaldunek osatutako gerrako zalditeria oso ospetsua izan da eta bertako historiaren hainbat gatazketan parte hartu du [6].
XIX. mendearen azken laurdena garrantzi politiko eta historiko handiko garaia izan zen Etiopiako historiografian. Etiopiako inperio modernoa egiteko prozesua alde batetik eta kanpoko eraso saiakera aurre egiteko bestetik. Honela, Oromotarren zaldiek Etiopia modernoa egiteko prozesuan izan zuten papera eta kanpoko erasoetatik inperioaren defentsan izan zuten ekarpena handia izan zen.
Oromotar zaldunen zeregina zalditeria antolatu eta trebatzea, barne mehatxuei aurre egitea eta atzerriko erasoetatik herrialdea defendatzea izan zen. Entrenamendu eta mendetasun militarra Shoatik Sudango mugara, WechatikWalaytara, Ilubaborretik Metxara eta KaffatikBorenara hasi zen, eta arrakastaz Egiptok Gundet (1875), Gura (1876) eta Sudango Mahdisten bezalako kanpo erasoetatik defendatu zituen.
Adwako guduan (1896), Oromoko zalditeria, gudu zelaian, buruzagi eta soldadu bezala, italiar inperialismoaren aurkako lehen lerroa ere izan zen, azkenean, Etiopiako garaipenarekin amaitu zena.
Ezaugarriak
Abisiniako ponia nahiz eta zaldi txikia izan, indartsua eta landatarra da eta bere jatorrian mendialdeko lan gogorretan aritzeko moduko arraza izan da.
Oro har zaldi borobila da eta koloreari dagokionez nahiko aldakorra da. Baita gorputzera eta tamainari dagokienez [7].
Ilaia: Abisiniako ponien ilaia motza eta latza da. Ertzetan arrosa-itxurako ile multzoak agertzen dira. Zaldi honen hazleek lan handia egin dute bere ilaiaren arrosa-itxurako multzoak zaintzeko. Interesgarria eta desiragarria ikusten zuten. Bereziki Ingalaterra aldekoek zaindu dute ilai mota hau [8]. Ilaia hau Baxkir ponien antzekoa da [9], baina motzagoa.
Bere ilaia zaila da eskuilatzeko, ilaia norabide guztietara hazten delako. Zaintza handia behar du garbia mantentzeko. Hazle askok, batez ere Ingalaterrakoek, lan egin ohi dute arrosa kolore eredua finkatu eta hobetzeko. Ilea hainbeste norabidetan hazten denez, zaila izan daiteke orraztea, eta kontu handia izan behar da ilaia garbi eta zikinkeriarik gabe gordetzeko. Zaldi honek bibote bitxi bat dauka muturrean.
Begiak: Gehienetan begi berdeak dauzkate, ez ohikoak diren zenbait geneen ondorioz.