Riwoche ponia edo Riwoche zaldiaTibeteko bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein hainbat ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.
Arraza 1995 an topatu zuen Michel Peissel esploratzaile frantziarrak Tibeteko eskualde isolatu batean, Nangchen zaldiaren kasuan bezala. Abere hauek ordura arte erabat ezezagunak ziren animalien taxonomian. adituen arreta piztu zuten pentsatzen zelako antzineko tarpanetatik zuzenki etorritako arraza izan zitekelako. Geroko azterketa genetikoek ordea agerian utzi dute egungo beste hainbat poni arrazekin senideturik dagoela.