Senner ponia batzuek desagertutzat eta beste hainbatek desagertzeko kinka larrian jotzen duten Alemaniakozaldi arraza bat da. Egoera hau geratzen diren abereen odol garbitasunari buruzko eztabaidatik dator. Beren tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik abere hauek ponien sailkapen taldean kokatuak dira.
Arrazaren historia
Senner poni basatiak Teutoburg basoan larretzen ziren desagertu aurretik[1]. Hala ere, uste da beraien geneak Alemaniako hainbat zaldi arrazatan kontserbatu direla[2], esate baterako Hanoveriar zaldietan. Azken poniak beste hainbat zaldi arrazarekin gurutzatuak izan ziren joan den mendean[3].
Arraza ere Dülmen poniarekin lotuta zegoen. Dülmen ponia eta Senner poniak dira jatorrizko bi zaldi arraza alemandar bakarrak.