New Forest poni

New Forest poni
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Ingalaterra
SinonimoakNew Forester

New Forest ponia Ingalaterrako bertako zaldi arraza bat da, mendi eta eremu zabaleko (txilardiak, eremuak...) zaldi arraza izanik. Bere tamaina zein ezaugarrienatik New Forest poni edo "New Forester" ponien sailkapen taldean sartzen da.

Adituek New Forest ponia zelta poniak delako taldean sailkatzen dute. Bertan, besteak beste Euskal Herriko pottoka, Asturiasko asturkoi zaldia dago, Ingalaterrako hego aldeko Dartmoor poniak, Exmoor poni eta New Forest poni arrazak, Galiziako zaldia edo "Faco galegoa", Portugaleko garrano zaldia, Irlandako Connemarako ponia zein Eskoziako Shetland ponia daude ere talde honetan Europako beste zenbait poni arrazaren artean. Bere gune nagusia, izenak adierazten duenez, New Forest Parke Nazionala da. New Forest ponia Britainiar uhartetako mendi eta eremuetako ponien arrazen multzoan kokatzen da.

Bere jatorria XI. mendean koaktu daiteke, Hampshire edo bere izeneko New Forest eskualdean. Arrazak gurutzaketa ugari izan du bere historian zehar, bereziki Galesdar ponia, Highland ponia eta Ingalaterrako arraza garbiko zaldiekin. Baina baita zenbait unetan arabiar zaldiekin ere. Dartmoor poniak eta Exmoor poniak ere bertako lurretan sartu dituzte garai ezberdinetan.

New Forest Breeding and Cattle Society delako elkarteak kudeatzen ditu arrazaren garbitasun eta iraupena eta "arrazaren liburua" zaintzailea da. Liburua 1906. urtetik hasi zen eta arraza onartua izan zen 1930. urtean

New Forest ponia kirol ponia da egun, bereziki zaldiketa klasikoan, oztopoen gaineko jausian, poloan, atelajean zein zaldiketa osoan.

Arrazaren historia

Arrazari buruzko lehendabiziko aipamenak 1016. urtekoak dira. Orduan Gilen II.a Ingalaterrakoa erregeak lur haiek ehizarako erret lurrak izendatu zituen baina bertako jendeari eskubidea ematen zion beraien poniak bertan larretzeko[1].

Poniak New Forest-en
Poni bat neguan New Foret-en

Kanpo estekak

Arrazari buruzko WEB horrialdea

Erreferentziak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!