Egun baieztapen hori zalantzan jartzen da, behintzat hainbat zaldi arrazen kasuan [2]. Asturkoi eta pottokak esate baterako Azken Izotz Aroa eta gero Kantauri itsasoko ertzan iraun zuten zaldien ondorengoak direla uste da. Dena den mendetan zehar kanpotik ekarritako beste zaldi arrazekiko nahasketak ezin dira baztertu.
Gertatzen dena zera da, zaldi arraza hauen hedapen lurraldeak garai bateko zelta kulturako eremu asko barneratzen duela. Esan bezala zaldi arraza hauek ponien ezaugarriak dituzte.
Beste aldetik Europako uztai-atlantiarraren baldintza ekologikoak nahiko antzekoak izanik, eta kontutan hartuz arraza hauen arbasoa berbera dela, Equus caballus gallicus, ez da harritzekoa arraza hauen arteko antzekotasuna zeltiar herrien eraginarik gabe ere [3]
Azken ikerketa genetikoen arabera zera ematen du, Iberiar penintsulara ekarritako etxekotutako zaldiak bertako zaldi basatiekin nahastu zirela. Haren ondorioz bertako zaldi arrazek antzinako zaldi basatien ondare genetikoa gorde dute[4]. Honek ezbaian jartzen du "zelta poni" guztiak aspaldiko zeltek ekarri zutela eta jatorri berbera daukatenaren teoria.