Öland poni, (suedieraz: Ölandshäst), Suediako bertako zaldi arraza bat izan zen[1]. Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen zen.
Arraza Baltiko itsasoaren Öland uhartean zeukan jatorria, eta EstoniakoSaaremaa poniarekin senideturik zegoen. Arraza lehendabiziko aldiz xVI. mendean deskribatu zuten. Azken aberea 1925. urtean akabatu zen. Arraza garbiko azken alea Lilly izeneko behor bat izan zen eta KåtorpkoTorslunda Gården hil zen. Bere hezurdura SkogsbykoÖland Folk High Schoolen ikusgai dago. Egun ahaleginetan dabiltzate Öland ponia berreskuratzeko.