Euskal Herriko mendiko zaldi

Euskal Herriko mendiko zaldia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Euskal Herria
SinonimoakArabako mendiko zaldia

Euskal Herriko mendiko zaldia Euskal Herriko mendietan aurkitu daiteken bertako zaldi arraza bat da. Zaldi honen erabilerarik ohikoena gaur egun haragitarako da, nahiz eta garai batean nekazaritzako lanetarako abereak izan ziren ere. Zaldi arraza honen arbasoak alde batetik pottokak eta beste aldetik gurutzaketen bidez euskal poniak tamainaz handitu eta gorputzeraz sendotzeko erabilitako kanpoko zaldi arraza handiak dira. edozein moduan, tamaina eta zenbait ezaugarriak direla eta, ponien sailkapen taldean kokatzen da.

Bereziki Arabako mendietan izan dira ugari, eta horregatik hasiera batean arrazari "Arabako mendiko zaldia" izena ematen zitzaion[1]

1999en urtean ezagupen ofiziala eman zitzaion arrazari [2]. Arraza honen ezaugarriaetako bat menditar eta landatar izaera da. Ezaugarri honen ondorioz, eguraldiaren zakartasunari aurre egiteko gai dira babes bakartzat babesleku naturalak edota behorzainek egokitutako estalpe apalak erabiliz, eta hala ere beraien ekoizpen ahalmena galdu gabe.

Arraza ahuldade egoeran dago eta azken urtetan zenbait ekimen burutu dira kontserbatzeko.

Euskal Herriko mendiko zaldiak. Behorra

Arrazaren ezaugarriak

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 1999ko uztailaren 21ekoa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Euskal Herriko Mendiko Zaldiari buruzko agindua agertu zen eta bertan arrazaren ezaugarri ofizialak. Ezaugarri hauek honakoak dira:

Ezaugarri morfologikoak

Ezaugarri orokorrak

Arraza honetako abereek konformazio orokor harmonikoa eta proportzionatua dute. Tamaina ertaina duten abereak dira, txikirako joerarekin, itxuraz gihartsuak, landatarrak eta basotarrak direlarik. Haragitarako dira, beraien fisonomia trinkoa dela eta. Fisonomia honen ezaugarri dira, beraien eumetria, lerroen laburtasuna eta soslai zuzen-subkonkaboa.

Oro har, arraza honetako abereak gehienetan gaztaina-kolorekoak eta gorrixkak (gorriaren aldaera guztietan) dira. Gutxiagotan, beltzak, melokotoi kolorekoak eta zuri-horixkak izan daitezke. Hala ere, ez dira pintarratuak eta zuri-beltzak onartzen.

Buruan eta zangoetan sarritan orban zuriak izaten dituzte.

Ezaugarri bereziak

Burua

Soslai zuzenekoa edo subkonkabokoa, piramide itxurakoa eta harmonikoa bere osotasunean. Tamaina ertainekoa eta proportzionatua da orokorrean, baina zenbait kasutan handi samarra izan daiteke.

Burualdea

  • Bekokia: zabala, laua edo ahurxea.
  • Maxilarrak: gihartsuak dira. Ilez estaliak daude, bereziki neguan.
  • Sudurtzuloak eta ezpainak: sudurtzulo zabalak eta ezpain lodiak. Ikusten diren mukosak ilunak dira.
  • Begiak: biziak eta adierazkorrak dira, eta betzuloak ondo nabarmenduak dituzte.
  • Belarriak: tamaina ertainekoak, oso mugikorrak eta adierazkorrak.
  • Kalpatsa: sarritan oparoa da. Begietara erortzen da, batez ere hazitarako zaldietan.

Gorputzaren beste atalak

  • Lepoa: luzera ertainekoa, piramide itxurakoa eta gihartsua da, trinkotasuna adieraziz. Burua eta enborra ondo lotuta daude.
  • Zurdak lepoaren luzera guztian zabaltzen dira soinkurutzeraino. Ugariak dira, eta orokorrean luzera ertainekoak; hala ere, abere askotan luzeak izaten dira. Gehienetan zurdak sorbaldaren bi aldetara erortzen diren arren, posible da alde batera erortzea
  • Soinkurutzea.– ez da nabarmena.
  • Bizkarra eta gerruntzea.– bizkarreko eta gerriko lerroak zuzenak eta gihartsuak dira. Bizkarra eta gerruntzea zabalak dira.
  • Bularra: zabala eta gihartsua da.
Arrazako behor parea neguan
  • Sorbalda: sendoa eta enborran ondo sartua.
  • Toraxa: toraxa tamaina handikoa eta sakona da. Saihetsezurrak kakotuak dituzte.
  • Buztana: zurdatsua eta luzea izanik, trabatokira heltzen da.
  • Enborra: sendoa eta sakona da, upel formarekin.
  • Sabelaldea: tamaina handikoa.
  • Sexu-organoak: behar bezala garatutako barrabilak eta ondo jaitsiak. Kolore iluneko eta egoki osatutako errapeak.
  • Gorputz-adarrak: animaliaren egiturari proportzionatuak dira, eta ez dira inoiz luzeak. Gihartsuak eta sendoak. Hezurren konformazio bikaina. Hanketan ile gutxi dauka.
  • Apoak: tamana ertainekoak, txikirako joerarekin.
  • Zoometria.

Arraza definitzen duten ezaugarri zoometriko garrantzitsuenak

EZAUGARRI ZOOMETRIKOAK Emea Arra Gutxienez-Gehienez Gutxienez-Gehienez Buruaren luzera: 58 cm(lerro zuzenean neurtuta)

  • Buruaren luzera: 70 cm(buruaren soslaia jarraituz neurtuta)
  • Buruaren zabalera: 23,5 cm
  • Garezurraren luzera: 14,5 cm
  • Aurpegiaren luzera: 40 cm (lerro zuzenenan neurtuta)
  • Aurpegiaren luzera: 52 cm(arpegi-soslaia jarraituz neurtuta)
  • Soinkurutzeko altuera: 138,5 cm 130-145 cm 130-150 cm
  • Toraxaren perimetroa: 179 cm 165 cm 175 cm
  • Lepoa bukatu eta bizkarrezurra hasten den lekutik, 114,5 cm 105-125 cm 105-135 cm
  • hanka-jarrerarainoko luzera:
  • Sorbalden zabalera: 42 cm
  • Zerrako altuera: 140 cm 130-154 cm
  • Buztanaren hasierarainoko altuera: 130 cm 130-148 cm
  • Pelbisaren luzera: 51 cm
  • Ilioaren zabalera: 50,5 cm
  • Aurreko kanaberaren perimetroa: 20 cm

Kalifikazio morfologikoa

  • Ugalketarako animalien kalifikazio morfologikoa, ondoren zehazten den baremoaren arabera egingo da.
Euskal Herriko mendiko zaldiak neguan Pagoetako natura parkean

Kalifikazio hamartarra

  • Perfektua 10 puntu.
  • Bikaina 9 puntu.
  • Oso ona 8 puntu.
  • Ona 7 puntu.
  • Onargarria 6 puntu.
  • Eskasa 5 puntu.
  • Baztertzekoa 5 puntutik behera.

Arrazaren liburu genealogikoan onartuak izateko, kalifikatutako animaliek gutxienez 5 puntuko kalifikazioa lortu behar dute, balioetsi beharreko gorputz-atal bakoitzean.

Kalifikatu beharreko atalak

GORPUTZ-ESKUALDEAK ARRAK EMEAK

  • Burua eta lepoa 2 1,5
  • Bularra, sorbalda eta toraxa 1,5 1,5
  • Soinkurutzea, bizkarra eta gerruntzea 1 1
  • Zerra eta buztana 1 1,5
  • Izterra eta ipurmasaila 1 1
  • Gorputz-adarrak eta hanka-jarrera 1 1
  • Sexu-organuak 0,5 0,5
  • Gorputz-garapena eta eiteen osotasuna 2 2

Gorputz-atal bakoitzari esleitutako puntuazioa bider sexuaren arabera eskualdeari dagokion koefizientea eginez, gorputz-eskualde bakoitzaren puntuazioa lortzen da. Gorputz-atal bakoitzean lortutako puntuazioak batuz, aberearen behin-betiko puntuazioa lortuko da.

Zaldia Euskal kulturan

Bertako zaldiek eragin handia izan dute Euskal Herriko kulturan. Labar artetik hasita, irudigintzan edo mitologian.

Begira

Erreferentziak

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!