Xiangfen zaldi

Xiangfen zaldia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Txina

Xaingfen zaldia, (Txineraz: 襄汾 ; pinyineraz: xiangfen) Txinako bertako zaldi arraza moderno bat da[1]. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da. Xiangfengo Konderrian dauka jatorria, Shanxi probintzian. Tamaina txikiko abere hauek Zela zalditzat zein trakzio-zalditzat erabiltzen da.

Arrazaren historia

Arraza 1951. urtean sortu zuten bertako mongoliar zaldiak eta Ardenetako zaldiak gurutzatuz.

Oso informazio gutxi dago zaldi hauei buruz: Xiangfen arraza ez da agertzen Oklahomako Unibertsitateko zaldi arrazak zerrendatzen dituen lanaren bi edizioetan (2007), ezta CAB International- eko animalia-arrazen entziklopediaren edizio ezberdinetan ere. DAD-IS datu-basean eta "All the horses in the world" entziklopedian bakarrik aipatzen da.

Azken lan honen arabera, Xiangfen arraza oso hurbil dago bertako mongoliar zaldi arrazatik Ardenetako zaldien ikutuarekin.


Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Thaller, Georg. (2010). [https://archive.wikiwix.com/cache/index2.php?url=http%3A%2F%2Fstud.epsilon.slu.se%2F7676%2F17%2Fkhadka_r_150305.pdf%2Findex.html#federation=archive.wikiwix.com&tab=url Global Horse Population with respect to Breeds and Risk Status. ] suedia: Suedian Unibersity of Agricultural Sciences. Faculty of Veterinary Medicine and Animal Science Department of Animal Breeding and Genetics.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!