Taishuh, (Japonieraz対州馬, baita "Taishū-uma", "Taishū-ma" edo "Taishū-ba"), Japoniako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.
Taishuh poniak Tsushima uhartean du jatorria[1], eta egun oso gutxi geratzen dira, 25 abere inguru. Beraz desagertzeko arrisku larrian dago. Hainbat ekimen abiatu dira arraza suspertzeko[2].
Arrazaren historia
Taishuh antzineko arraza da. Bere aurreneko aipamenak VIII.en mendekoak dira. Taishuh zaldiaren gainbera handia izan da. 1920.en urtean arrazako 4.000 abere inguru zeuden, nahiz eta egun 25 besterik ez izan.