Inflexio-sintetikoaren forma gordetzen du, baita eslaviera komunaren oinarrizko hitzak ere. Errusiera modernoa nazioarteko politikaren, zientziaren eta teknologiaren arloetan ere garrantzitsua da. Politikan, XX. mendeko hizkuntzarik garrantzitsuenetakoa izan zen: horren erakusgarri, gaur egun errusiera Nazio Batuen Erakundeko sei hizkuntza ofizialetako bat da.
Errusiera idazten den bezala ahoskatzen da, ia. Hau da, soinu fonetikoak, morfologikoak, etimologikoak eta gramatikoak eta, adibidez, hizkuntza bizi gehienen antzera, bere logikak eta kontradikzioak ditu barne.
Idazteko arauen azken berrikuntza eta aldaketak 1918an izan ziren, eta arau guztiak 1956an amaitu. Hiztun batzuek oraindik ez dituzte azken aldaketak barneratu eta, horren ondorioz, batzuetan akatsak egiten dituzte.
Puntuazioa bizantziargrezieratik hartu zuten hasiera batean, baina 1700 eta 1800 artean guztiz aldatu zen, frantses eta alemanezko ereduak hartu baitziren.
Hizkuntzaren egitura eta ezaugarriak
Izenak
Errusierazko izenekkasuak, numeroak (singularra eta plurala) eta generoak (maskulinoa, femeninoa eta neutroa) dituzte. Deklinabide-sistema konplexua da, sei kasu gramatikal baitaude:
Nominatiboa: subjektua kasu horretan doa.
Отец тебя любит. Otets tebia liubit. (Aitak maite zaitu).
Akusatiboa: osagarri zuzenarekin erabiltzen da.
Я люблю собаку. Ja liubliu sobaku. (Nik txakurra maite dut).
Datiboa: aditzaren ekintza nori zuzenduta dagoen adierazteko.
Я говорю тебе. Ja govoriu tebe. (Nik zuri esaten dizut).
Genitiboa: NOREN kasuarekin pareka genezake; era berean, ezezko esaldietan objektu zuzena adierazten du.
Машина сестры. Maxina sestry. (Arrebaren / Ahizparen autoa);
У меня нет денег. U menia net deneg. (Nik ez dut dirurik).
Instrumentala: ZEREZ adierazten du; etorkizunean gertatzen diren esaldietan erabiltzen da halaber.
Я вижу глазами. Ja vizhu glazami. (Nik begiez ikusten dut).
Preposizionala: lekuzko eta abarreko ezaugarriak ematen dizkio hitzari.
В саду работает мужчина. V sadu rabotaiet muzhtxina. (Lorategian gizon batek lan egiten du).
Alemanez jazotzen denaren antzera, preposizioek ondoren datorren hitzaren kasu gramatikala zehazten dute.
Напротив дома стоит моя машина. Naprotiv doma stoit moja maxina. (Nire autoa etxearen aurrealdean dago).
Aditza
Errusierazko aditzekkonjugazioa, hiru denbora (orainaldi, lehenaldi eta geroaldi bakunak), hiru modu eta bi ahots dituzte.