Wikipedia

Wikipedia

Wikipedia.org
URL helbidea http://www.wikipedia.org
Komertziala?Ez
Webgune mota Entziklopedia proiektua
Erabiltzailea erregistratzeaHautazkoa
Hizkuntza(k)291 hizkuntza
Jabea Wikimedia Fundazioa
EgileaJimmy Wales, Larry Sanger
Argitalpen data2001eko urtarrilaren 15a

Wikipedia eduki askeko entziklopedia bat da, lankidetzaz editatua, eleanitza, Interneten argitaratua, Wikimedia Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundeak sustengatua. Wikipedia mundu osoko boluntarioek idazten dute. Internetera konektatutako edonork parte har dezake Wikipediako artikuluetan, aldatu lotura sakatuz. 2015ko azaroaren bostean, 291 hizkuntzatako edizioak zituen, eta horietatik 275 zeuden aktibo. Proiektuaren xedea da ahalik eta hizkuntza gehienetan idatzitako entziklopedia sortu eta hedatzea. Guztira 37 milioi artikulu ditu, horietatik 449.838 euskaraz eta bost milioitik gora ingelesez.

Wikipedian parte hartzen dutenei wikilari deritze. Desadostasunik sortuz gero, iritzia eman duten wikilarien gehiengoaren aukera gailentzen da. Bere antolamenduaren alde ona da etengabe eguneratzen, handitzen eta zuzentzen ari dela, eta hutsegiteak zuzentzea erraza dela. Aitzitik, Euskal Wikipediari dagokionez, zehaztasun falta izaten du hainbat artikulutan (edozein artikulutan, artikuluan landutako gaian aditu ez direnek ere parte har baitezakete), eta hizkuntzaren aldetik badira oso zuzenak ez diren artikuluak. Hala, bada, Euskal Wikipedia gorabeheratsua da kalitatez. Elhuyar Fundazioak 2011n egindako balioztapenak erakutsi zuenez, Euskal Wikipedian «artikulu bikainekin batera, badira oraindik aski kaskarrak direnak».[1]

Hala ere, Ingeles Wikipedia munduko entziklopedia hoberenen parekoa dela erakutsi zuen 2005ean Nature aldizkariak wikipedia horretako zientzia artikuluei buruz egindako ikerlan batek.[2][3]

Historia

Wikipedia Interneten jaiotako entziklopedia askea da. Egun hizkuntza askotan eskaintzen da eta Creative Commons lizentziapean ekoizten da. Wikipedia Wikimediaren proiektu bat da eta bertan copyrightik gabeko liburu, irudi, hiztegi, hizkuntza ikastaroak… eskaintzen dira.

Wikipedia Wiki teknologian oinarritutako entziklopedia askea da, web nabigatzaile batetik edozein erabiltzailek sor zein alda dezake artikuluen edukia. Hori erabilpena eta edizioa askeak direlako gertatzen da eta Wikimedia irabazi-asmo gabeko fundazioak mantentzen eta administratzen du. Wikipedia eleanitza da eta munduan zehar dauden milaka pertsonek hedatua da. 200 hizkuntza inguruko edizioak ditu (non ehunen bat aktibo baitauden). Proiektu honen xedea ahalik eta hizkuntza gehienetan idatzitako entziklopedia sortzea eta hedatzea da. Oraintxe euskaraz 449.838 sarrera baino gehiago daude, baina beste hainbat hizkuntzatik urrun geratzen da (ingelesez jada Entziklopedia Britanikoa gainditu du, 883.000 artikuluez. 200 hizkuntza horietatik, esan bezala, 100 inguru daude egunero berritzen eta hizkuntza nagusiak dira sarrera gehien dituztenak. Hala ere, hainbat internautek hizkuntza gutxituetan idazten dute eta egunean baino egunean sarrera gehiago daude.

Nupedia

Sakontzeko, irakurri: «Nupedia»

Sareko hainbat entziklopedia kolaboratibo ateratzeko saiakerak egin ziren Wikipedia hasi aurretik, baina arrakasta, gutxirekin[4]. Wikipedia Nupediaren proiektu osagarri gisa hasi zen, ingelesezko doako sareko entziklopedia-proiektu bezala. Artikuluak adituek idatzi, eta prozesu formal baten mendean berrikusten ziren[5]. 2000ko martxoaren 9an sortu zen, Bomis-en, web atari enpresa baten, jabetzapean. Proiektuan parte hartutako pertsonaia nagusiak izan ziren: Jimmy Wales Bomiseko zuzendari nagusia eta Larry Sanger Nupediako eta geroago Wikipediako editore-burua[6][7]. Nupediak, hasiera batean, bere Nupedia Open Content Licensearen pean zeukan lizentzia, baina, Wikipedia sortu aurretik, Nupedia GNU Dokumentazio Libreko Lizentziara aldatu zuen Richard Stallman-en eskariz[8]. Galesi egozten zaio publikoki edita daitekeen entziklopedia bat egiteko helburua zehaztea[9][10], eta, Sangerri, berriz, helburu horretara heltzeko wikia erabiltzearen estrategia[11]. 2001eko urtarrilaren 10ean, Sangerrek, Nupediaren proiektu "elikatzaile" gisa, wiki bat sortzea proposatu zuen Nupediaren posta-zerrendan[12].

Nupediatik Wikipediara

Wikipedia Nupedia entziklopedia askearen ondotik sortu zen. Nupedia idazteaz adituak arduratzen ziren modu formal batean. Nupedia 2000. urteko martxoaren 9an jaio zen eta entziklopedia arruntek jarraitutako bidea zuen artikuluak publikatu ahal izateko: hainbat kide jakitunek artikuluak berrikusi behar zituzten publikatu aurretik. Hala ere bi ideia zituen argi: librea zen eta interneten zegoen. Hau da, edonork edonon begiratu zezakeen eta gainera ez zuen tamaina ez eduki-trabarik (bideoak, nahi adina irudi, loturak… egon zitezkeen). Adituek artikuluak berrikusi behar izateak prozesua geldotu egiten zuen eta urte baten buruan artikulu gutxi publikatu ziren. 2001eko urtarrilaren 10ean bi editoreetako batek forumean wiki bat irekitzea proposatu zuen. Wikiaren filosofia edonork idazteko aukera ematea zen eta hainbat kritika jaso zituen ideiak, baina handik 5 egunera jaio zen ofizialki Wikipedia entziklopedia askea. Hasieran wikipediaren helburua Nupediaren hazkuntza zen, hau da, bertan idatzitako artikuluak geroago Nupediara gehitzea, adituren batek berrikusita. Hala ere, berehala Nupediako erredakzio taldeak ez zuen ondo ikusi eta kanpoan geratu zen, hau da, Nupediatik aske geratu zen. Hala ere 2003an Nupedia saretik kanpo geratu zen eta haren edukia Wikipedian jasota geratu zen betiko.

Ingelesetik eleaniztasunera

Hasiera batean, Wikipedia ingeles hutsezko entziklopedia bat izan zen. Hala ere berehala hasi ziren beste hizkuntzetan idazten eta lehenengo urtean 20.000 artikulu zituen 18 hizkuntza ezberdinetan. 2002an 20.000 artikulu zituen eta 2006aren hasieran 2.600.000 artikulu baino gehiago 205 hizkuntzatan...

Helburua

Jimmy Wales.

Wikipediaren helburua doako entziklopedia fidagarria sortzea da. Gainera, proiektua nazioartekoa den heinean, ahalik eta hizkuntza gehienetan idatzia egotea ere bada helburu. Proiektuaren sortzailea den Jimmy Walesek, deskribapen honekin azaltzen du Wikipedia: «Kalitate oneneko entziklopedia askea sortzeko ahalegina da, munduko edozein erabiltzaileri bere hizkuntzan zuzendua.»[13]

Wikipediaren sortzaileak ez du nahi Wikipediak publizitaterik izatea, baina geroz eta zailagoa egiten zaio. Izan ere, geroz eta jende gehiagok bisitatzen du Wikipedia, eta horren ondorioz zerbitzari gehiago behar dira Wikipediaren edukiari ostatu emateko. Wikipediaren finantza beharrei, gaur egun, dohaintzen bidez erantzuten zaie.

Ezaugarriak

Giza jakituriaren bilduma baino, entziklopedia bat izan nahi du Wikipediak.

Eduki askea

Wikipediak Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 eta GFDL (GNU Free Documentation License) lizentzia libreak darabiltza, oro har. Hala ere, Wikipediako testu oro lizentzia libre horiekin erabilgarri dagoen arren, Wikipediako irudi eta soinu batzuk ez dira erabilera librekoak. Ingeles Wikipedian, adibidez, badira hainbat enpresa logotipo, eta egile eskubideek babestutako argazki batzuk, erabilera zuzenerako direnak, ez beste ezertarako; beraz, horien erabilera mugatua dago. Badago, era berean, Wikipediari espresuki emandako banaezina den materiala, hau da, Wikipedian eta ez beste inon erabiltzearen baldintzapean emandako materiala.[14]

Wikipedia, hainbat hizkuntzatan

Wikipedia, hainbat hizkuntzatan.

Ingelesezkoa da wikipedia garatuena, alde handiz. 2023. urtean, 339 hizkuntzatako wikipediak daude, eta wikipedia horietako bakoitza besteekiko independentea da, bakoitzak bere arauak ditu, nahiz eta oinarri-oinarriko bost arauak guztientzat berak diren (eduki entziklopedikoa izatea, ikuspegi neutrala erabiltzea, eduki askea izatea, wikilariek elkar errespetatzea, eta gainerakoan arau finkorik ez izatea).

Ondorengo zerrendan, 2023ko azaroaren 8an artikulu gehien izan zituzten hamaika wikipediak daude jasota. Kontuan izatekoa da, hala ere, horietako batzuk aski kalitate apalekoak direla. Sakonera da kalitatearen neurrietako bat: artikulu kopuruaz gainera, aldaketen kopurua, artikulu ez diren orrien kopurua (kategoriak, txantiloiak...) eta zirriborroen kopurua ere kontuan hartzen ditu sakonerak. Konparaziorako, data horretan bertan, Euskarazko Wikipediak 422.830 artikulu eta 12ko sakonera ditu. Hona hemen zerrenda:[15]

  1. Ingelesezko Wikipedia: 6.741.393 artikulu, 1.209ko sakonera
  2. Cebuerazko Wikipedia: 6.122.080 artikulu, 2ko sakonera
  3. Alemanezko Wikipedia: 2.851.041 artikulu, 93ko sakonera
  4. Suedierazko Wikipedia: 2.574.775 artikulu, 17ko sakonera
  5. Frantsesezko Wikipedia: 2.566.608 artikulu, 259ko sakonera
  6. Nederlanderazko Wikipedia: 2.136.687 artikulu, 18ko sakonera
  7. Errusierazko Wikipedia: 1.946.139 artikulu, 155eko sakonera
  8. Gaztelaniazko Wikipedia: 1.905.095 artikulu, 199ko sakonera
  9. Italierazko Wikipedia: 1.834.714 artikulu, 185eko sakonera
  10. Egiptoko arabierazko Wikipedia: 1.630.372 artikulu, 0ko sakonera
  11. Polonierazko Wikipedia: 1.588.892 artikulu, 33ko sakonera

Ezinbesteko ezaugarriak

Wikipediak inpartzialtasuna bilatzen du.

Wikipediaren proiektuaren definiziotzat har ditzakegu ondorengo hiru ezaugarriak:

  • Entziklopedia bat izatea du helburu.
  • Wiki bat denez, salbuespen txikiez aparte, edonork argitaratu dezake.
  • Eduki irekia dauka eta GFDL lizentzia erabiltzen du.

Edizioa

Bisitari orok editatu dezake artikuluren bat Wikipedian. Artikulu baten autorea izateko ez da gaian aditua izan beharrik, wikia den heinean, edonork publika baitezake. Erabiltzaileen kolaborazioari esker, artikuluak sortu zein hobetu egingo direla uste baitu Wikipediak.

Arauak

Artikulu batean idaztean, kolaboratzaile orok “ikuspegi neutroa” erabili behar du. Izatez, “ikuspegi neutroa” arau negoziaezina da, horretantxe baitatza entziklopedia izatea. Lankide kopuru handia dela eta, dibertsitate eta ideologia ezberdin askoko jendeak hartzen du parte. Beraz, Wikipediak, ikuspuntu neutroarekin ez du ikuspuntu bakarreko entziklopedia izatera iritsi nahi, ikuspuntu aniztasuna lortzea baizik. Bestalde, artikulu bati buruz hainbat iritzi egonez gero, eztabaida orrialdeak daude gai hauetaz hitz egiteko eta artikuluan bertan eztabaidak ekiditeko.

Ezinbestekoa da aurretiaz idatzitako testu baten egile eskubideak errespetatzea. Ez ekarri Wikipediara beste autore batzuen testurik, arazoak sor baititzake legez kanpoko jarrera den heinean. Era berean, debekatuta dago Wikipediako edukiren bat beste inon egile eskubide zorrotzagoen pean argitaratzea.

Azkenik, badira Wikipediatik kanpo dauden gai batzuk, ez direlako entziklopedia bateko artikulutzat hartzen. Hala nola, Wikipedian ez daude hiztegi batean agertzen diren definizioak (aditza zein adjektiboei buruz, adibidez), horretarako Wikiztegia dago.

Bandalismoa

Sakontzeko, irakurri: «Wikipedia:Bandalismoa»

Wikipediak behin eta berriz jasan behar duen arazoa da bandalismoa. Bandalismoa entziklopediaren artikuluen modifikazio inozo eta iraingarriak dira. Nahiz eta arazo larria dirudien, orokorrean bandalismoak ez du Wikipedian aurrera egiten. Wikipediaren publikoaren parte gehiena asmo onez ari denez, eta normalean eguneroko edizioen artean bandalismo ekintzak minoritarioak direnez, ez dute luzaro irauten ezabatuak edota leheneratuak izan gabe. Bandaloak anonimoak izaten dira normalean, Wikipediak erregistratu gabeko jendeak artikuluak argitaratzea onartzen baitu. Bestalde, oso arraroak diren kasu batzuetan, erregistratua dagoen lankide batek bandalismo ekintzak egiten ditu behin eta berriz. Ideologia izan ohi da egintza horien atzean: kulturala zein erlijiosoak. Horiek argitaratzen jarraitzera eta bere ideiak inposatzera bultzatzen dute indibiduoa.

Bandalismotzat jo daitekeen ekintza eragiten duen beste erabiltzaile mota bat trolla da; horren aurrean, gogoratu: "ez elikatu trolla".

Edizio lanak

2016ko urtarrilean, Wikipedian gutxienez bost edizio egin zituzten 74.193 erabiltzaile zituen Wikipediak; horietatik 42.000 inguruk ingelesez, alemanez edo frantsesez idatzi zuten (63k, euskaraz).[16] Hil horretan bertan, gutxienez ehun edizio egin zituzten wikilariak 11.130 ziren; horietatik 8.300 inguruk ingelesez, alemanez edo frantsesez idatzi zuten (17k, euskaraz).[17]

Wikipediako mantentze lanez boluntario talde bat arduratzen da. Talde horren barruan administratzaileak daude; administratzaileak arduratzen dira zenbait artikulu babesteaz (askotan desitxuratzen direnean, adibidez), ezabatzeaz, edo Wikipediari kalte egiten dioten erabiltzaileak denboraldi batez blokeatzeaz.

Erreferentziak

  1. Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegia, 2011.
  2. Jim Giles (2005eko abendua): «Internet encyclopedias go head to head»], Nature, 438 liburukia, 7070. zenbakia, 900-901. orrialdeak.
  3. Nature: «Nature's responses to Encyclopaedia Britannica», Nature.com, 2006-03-30.
  4. «The contribution conundrum: Why did Wikipedia succeed while other encyclopedias failed?» Nieman Lab (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  5. (Ingelesez) Kock, Ned; Jung, Yusun; Syn, Thant. (2016). «Wikipedia and e-Collaboration Research: Opportunities and Challenges» International Journal of e-Collaboration (IJeC) 12 (2): 1–8.  doi:10.4018/IJeC.2016040101. ISSN 1548-3673. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).[Betiko hautsitako esteka]
  6. «Everyone's Encyclopedia | The San Diego Union-Tribune» web.archive.org 2007-10-11 (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  7. (Ingelesez) Meyers, Peter. (2001-09-20). «Fact-Driven? Collegial? This Site Wants You» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  8. Stallman, Richard M. (June 20, 2007). "The Free Encyclopedia Project". Free Software Foundation. Retrieved January 4, 2008.
  9. (Ingelesez) «The Early History of Nupedia and Wikipedia: A Memoir - Slashdot» slashdot.org (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  10. «[Nupedia-l Wikipedia is up!»] web.archive.org 2001-05-06 (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  11. T., Laura (October 30, 2001). "Wikipedia-l: LinkBacks?". Archived from the original on December 29, 2022. Retrieved February 20, 2007.
  12. (Ingelesez) Internet Archive. 2023-02-26 (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  13. Jimmy Wales, "Wikipedia is an encyclopedia", 2005eko martxoaren 8an.
  14. Ikus, adibidez, Ingelesezko Wikipediako irudien estatistikak, egile eskubideen aldetik: "Wikipedia:Image copyright tags".
  15. (Ingelesez) «List of Wikipedias», Wikimedia. Eskuratze eguna: 2016-02-27.
  16. (Ingelesez) «Wikipedia Statistics», Wikimedia. Eskuratze eguna: 2016-02-27.
  17. (Ingelesez) «Wikipedia Statistics», Wikimedia. Eskuratze eguna: 2016-02-27.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Read other articles:

F.E.8 Royal Aircraft Factory F.E.8Um RAF F.E.8 em voo. Descrição Tipo / Missão Avião de caça biplano por impulsão País de origem  Reino Unido Fabricante Royal Aircraft Factory, Darracq e Vickers Quantidade produzida 295 Primeiro voo em setembro de 1915 (108 anos) Introduzido em 02 de agosto de 1916 Tripulação 1 Aviso O Royal Aircraft Factory F.E.8 foi um caça britânico monoposto da Primeira Guerra Mundial projetado na Royal Aircraft Factory. O F.E.8 não conseguiu esc...

 

 

Danau Michigan Danau Michigan ialah salah satu dari 5 Danau-danau Besar di Amerika Utara. Memiliki wilayah permukaan 22.300 mil persegi (57750 km persegi). Panjangnya 307 mil dan luasnya 118 mil. Danau Michigan ialah danau terbesar ke-5 di dunia. Dibatasi oleh negara bagian Amerika Serikat: Indiana, Illinois, Wisconsin, dan Michigan. Kota terbesar di Danau Michigan ialah Chicago. lbsDanau-Danau BesarAmerika Utara(daftar): Danau Superior · Danau Michigan · Danau Huron 

 

 

DookieAlbum studio karya Green DayDirilis1 Februari 1994 (1994-02-01)DirekamSeptember–Oktober 1993GenrePunk rock, alternative rock, pop punkDurasi39:39LabelRepriseProduserRob Cavallo dan Green DayKronologi Green Day Kerplunk(1992)Kerplunk1992 Dookie(1994) Insomniac(1995)Insomniac1995 Singel dalam album Dookie LongviewDirilis: 1 Februari 1994 Welcome to ParadiseDirilis: 4 Oktober 1994 Basket CaseDirilis: 29 November 1994 When I Come AroundDirilis: 31 Januari 1995 SheDirilis: 5 Mei 1...

Сен-Венсан-де-ПреSaint-Vincent-des-Prés Країна  Франція Регіон Бургундія-Франш-Конте  Департамент Сона і Луара  Округ Макон Кантон Клюні Код INSEE 71488 Поштові індекси 71250 Координати 46°28′31″ пн. ш. 4°33′48″ сх. д.H G O Висота 223 - 356 м.н.р.м. Площа 6,3 км² Населення 102 (01-2020[1])

 

 

حميدة طرخان حميدة محمد طرخان العنيزي معلومات شخصية الميلاد 1892بنغازي،  ليبيا تاريخ الوفاة 12 فبراير 1982 الزوج عبد الجليل العنيزي الحياة العملية المهنة رائدة في مجال النهضة بالمرأة والتعليم والجمعيات الخيرية تعديل مصدري - تعديل   حميدة محمد طرخان (1892 - 12 فبراير 1982) وتعرف ب...

 

 

SardarHossein NejatBirth nameMohammad-Hossein Zibayinejad[1]Nickname(s)Hossein Nejat[1]AllegianceIranService/branchRevolutionary GuardsYears of service1981–presentRankBrigadier general[2]Battles/warsIran–Iraq War Mohammad-Hossein Zibayinejad (Persian: محمدحسین زیبایی‌نژاد), also known as Hossein Nejat (Persian: حسین نجات), is an Iranian Islamic Revolutionary Guard Corps commander who was served as the deputy for its Intelligence Org...

Greffier des services judiciairesRobe de greffierPrésentationForme féminine Greffière des services judiciairesAutres appellations GreffierSecteur DroitMétiers voisins MagistratCompétencesCompétences requises Procédure civile et pénaleDiplômes requis Bac+2 puis formation à l'École nationale des greffesÉvolutions de carrière Directeur des services de greffe judiciairesFonctionSalaire De 1 668 € à 2 769 € (emplois fonctionnels : de 2 268 € à 2 928 €) brut hors primesC...

 

 

Daftar ini belum tentu lengkap. Anda dapat membantu Wikipedia dengan mengembangkannya. (May 2011) Sisa-sisa dari pembantaian Stara Zagora Berikut ini adalah daftar pembantaian yang pernah terjadi di Bulgaria maupun di wilayah pendahulunya: Peristiwa Pembantaian paling signifikan Tanggal Lokasi Kematian Target Pemberontakan April[1] Pembantaian Batak Setelah Pemberontakan April pada tahun 1876 Kekaisaran Utsmaniyah 30,000-100,000 [2] Penduduk Bulgaria Perang Rusia-Turki (1877...

 

 

ديتريش براندس معلومات شخصية الميلاد 31 مارس 1824(1824-03-31)بون  الوفاة 29 مايو 1907 (83 سنة)بون  مواطنة مملكة بروسيا  عضو في الجمعية الملكية  الأب كريستيان أوغست براندس  [لغات أخرى]‏  الحياة العملية اختصار اسم علماء النبات Brandis  المدرسة الأم جامعة بون  المهنة ع...

Sint-Pietersbandenkerk in Ophasselt De Sint-Pietersbandenkerk is de parochiekerk van de tot de Oost-Vlaamse gemeente Geraardsbergen behorende plaats Ophasselt, gelegen aan de Ommegangstraat. Geschiedenis Een 15e-eeuwse eenbeukige gotische kerk werd omstreeks 1600 door brand verwoest. Enkel de toren bleef gespaard. De kerk werd regelmatig verbouwd. In 1777 werd een driebeukig classicistisch schip gebouwd en in 1812 werd het koor vernieuwd. In de Tweede Wereldoorlog werden de klokken door de Du...

 

 

American toy company This article is about the American toy company. For topics with similar names, see Funco (disambiguation). This article may contain an excessive amount of intricate detail that may interest only a particular audience. Please help by spinning off or relocating any relevant information, and removing excessive detail that may be against Wikipedia's inclusion policy. (June 2023) (Learn how and when to remove this template message) Funko inc.TypePublicTraded asNasdaq: FNK...

 

 

This article is about the Joe Dever novel. For other uses, see Wolfsbane (disambiguation). Wolf's Bane American cover, original releaseAuthorJoe DeverIllustratorBrian WilliamsCover artistPeter Andrew Jones (UK) Dave Dorman (USA)CountryUnited KingdomLanguageEnglishSeriesLone WolfGenreFantasyPublisherRed Fox (UK) Berkley / Pacer (USA)Publication date1993Media typePrint (Paperback)ISBN0-425-14976-5OCLC33226972Preceded byDawn of the Dragons Followed byThe Curse of Naar...

Florida Air National GuardShield of the Florida Air National GuardActive9 February 1947 - presentCountry United States of AmericaAllegiance United States of America FloridaBranch United States Air ForceRoleTo meet state and federal mission responsibilities.Part of Air National GuardFlorida National GuardGarrison/HQFlorida Air National Guard, St. Francis Barracks, 82 Marine Street Street, St. Augustine, Florida 32088Motto(s)Guarding America, Defending FreedomCommanders...

 

 

Fictional character from DC Comics Comics character LaraLara (right) and husband Jor-El (left), as statues in Superman's Silver Age Fortress of Solitude. From DC Special Series #26, June 1981. Art by Ross Andru.Publication informationPublisherDC ComicsFirst appearanceSuperman (1939)Created byJerry SiegelJoe ShusterIn-story informationSpeciesKryptonianPlace of originKryptonNotable aliasesLora (Golden Age/Earth-Two version)Lara Sul-Van (STAS)Abilities Genius-level intellect Expertise in aerospa...

 

 

Armored car of the Soviet Union For other uses, see BA10 (disambiguation). BA-10 BA-10M armored car, displayed in Finnish Tank Museum, Parola.TypeArmored carPlace of origin Soviet UnionService historyUsed by Soviet Union  Manchukuo (captured)  Finland (captured)  Nazi Germany (captured)Production historyNo. built3311SpecificationsMass5.14 tonnes (5.67 short tons)Length4.65 m (15.3 ft)Width2.00 m (6.56 ft)Height2.20 m (7.2&#...

American football player (1927–2005) For those of a similar name, see William Grimes (disambiguation).Billy GrimesNo. 85, 22Born:July 27, 1927Countyline, Oklahoma, U.S.Died:March 25, 2005(2005-03-25) (aged 77)Oklahoma City, Oklahoma, U.S.Career informationPosition(s)RBHeight6 ft 1 in (185 cm)Weight195 lb (88 kg)CollegeOklahoma StateNFL draft1949 / Round: 2 / Pick: 20Drafted byChicago Bears[1]Career historyAs player1949Los Angeles Dons (AA...

 

 

Israeli military special operations brigade 89th Oz Brigade89th brigade patchActiveDecember 27, 2015 – presentCountry IsraelBranch Israeli Ground ForcesRoleCommandoPart ofCentral Command98th DivisionNickname(s)Commando brigadeMotto(s)Thy hand shall be on the neck of thine enemies (Genesis 49:8) [1]CommandersCurrentcommanderBrigadier General Meni LibertyMilitary unit The 89th Oz Brigade (Courage in Hebrew) is a brigade of the Israel Defense Forces (IDF), dedicated enti...

 

 

Church in Old City of Jerusalem, Israel/PalestineChurch of Our Lady of SorrowsHebrew: כנסיית גבירתנו הדואבתEntrance of the Church of Our Lady of SorrowsLocationOld City of JerusalemCountryIsrael/PalestineDenominationArmenian Catholic ChurchHistoryDedicationOur Lady of SorrowsArchitectureHeritage designationWorld Heritage Site of UNESCO (1981)Completed1881AdministrationDioceseArmenian Catholic Patriarchal Exarchate of Jerusalem and AmmanClergyExarch(s)Krikor Bedros XX Gabroy...

Main-belt asteroid 37 FidesA three-dimensional model of 37 Fides based on its light curveDiscoveryDiscovered byR. LutherDiscovery dateOctober 5, 1855DesignationsDesignation(37) FidesPronunciation/ˈfaɪdiːz/[1]Named afterFidesAlternative names1925 WHMinor planet categoryMain beltAdjectivesFidean /ˈfɪdiən/Symbol (historical)Orbital characteristics[2]Epoch February 25, 2023 (JD 2460000.5)Observation arc167 yrAphelion464.902 Gm (3.108 AU)Perihelion325.937 Gm (2...

 

 

Masherbrum Vista del Masherbrum (julio de 2004)Localización geográficaCordillera KarakórumCoordenadas 35°38′33″N 76°18′39″E / 35.6425, 76.310833333333Localización administrativaPaís Gilgit-Baltistán Pakistán PakistánDivisión Ghanche DistrictCaracterísticas generalesAltitud 7.821 m (24ª del mundo)Prominencia 2.457 mMontañismo1.ª ascensión 1960George Bell y Willi UnsoeldRuta Arista sureste: Glaciar/nieve/escalada en hieloMapa de localización Masherb...

 

 

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!