Araia du udalburu, eta udalerriak baditu beste bederatzi herri ere.
Izena
Udalerriaren izen ofiziala Asparrana izatetik Asparrena izatera igaro zen 1860an. Asparrena izenaren bukaerako –a artikulua da. Hortaz, izena erabiltzean, honakoa da bidea: Asparrena, Asparrenarekin...; baina Asparrenean, Asparreneko, Asparrenetik, Asparrenera... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Asparren maitea, Asparren osoan, gure Asparren hau...[4][5]
Geografia
Inguru naturala
Arabako Lautadan badago ere, Asparrenak inguru menditsua du, iparraldean Aratz eta Umandiamendiak, hegoaldean Ballo eta hego-ekialdean Legunbe. Hori dela eta, udalerria txangozaleen abiaburu (eta helburu) izan ohi da. Hidrologiari dagokionez, Zirauntza eta Ametzaga ibaiek Asparrena dute sorburu.
Industrialde garrantzitsua dago Asparrenean, N-1 errepidetik gertu. Bertan ezarrita daude, besteak beste, Nestle izozkiak enpresa (lehengo Helados Miko), Pferd Rüggeberg enpresa (Caballito ezizenaz ezaguna), eta Gasteizko Michelin enpresaren oinarri logistikoa.
Bestalde, La Burundesa autobus konpainiak Sakanako herriak elkartzen ditu Gasteiz-Iruñea linearen bidez, eta Asparreneko Ibarguren eta Andoin herrietan du geltokia. Guztira hiru zerbitzu eskaintzen ditu norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da: