LantziegoArabako hego-ekialdeko udalerria da, Arabako Errioxa eskualdekoa. Izen bereko herria da udalerriaren herriburua. Gasteiztik 48 bat kilometrora dago, hegoalderantz.
X. mendean Antso I.a Garzeitz erregeak sonsierra eskualdea bereganatu eta Nafarroako erresuman sartu zuen. 926 urtean dagoeneko Asa aipatzen da. Lantziego izenaren aipamen zaharrena 1257. urteko agiri batean aurkitu da. Lantziego Guardiaren menpe egon zen 1630. urtera arte, zeinetan hiri titulua jaso zuen. Calahorrako elizbarrutian jarraitu zuen 1862. urtean Gasteizkoa eratu zen arte. 1887an Benasperi Lantziegoren barnean integratu zen[4].
Ekonomia
Lantziegoren ekonomia ardogintzan eta haren inguruko turismoan oinarritzen da. Arabar Errioxako ardoaren ekoizle garrantzitsua da.