Arraia-Maeztu

Arraia-Maeztu
 Araba, Euskal Herria
Maeztuko kale nagusiaren ikuspegia.

Arraia-Maeztuko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Mendialdea
Izen ofiziala Arraia-Maeztu
AlkateaGemma Ramos Fernandez (Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea01120
INE kodea01037
Herritarraarraiar, maeztuar[1]
Kokapena
Koordenatuak42°44′27″N 2°26′53″W / 42.7407°N 2.448°W / 42.7407; -2.448
Map
Azalera123,11 km²
Garaiera658 - 1.156 metro
Distantzia26 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria812 (2023)
8 (2022)
alt_left 323 (%39,8) (%49,6) 403 alt_right
Dentsitatea0,07 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
-% 0,95
Zahartze tasa[2]% 25,69
Ugalkortasun tasa[2]‰ 27,97
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 85,26 (2011)
Genero desoreka[2]% 5,96 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 10,02 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 17,71 (2010)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera[4]% 8.08 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1958
Webguneahttp://www.arraia-maeztu.eus/


Arraia-Maeztu[1] Arabako hego-ekialdeko udalerri bat da, Mendialdeko kuadrillakoa. Gasteiztik 26 bat kilometro hego-ekialdera dago. 2006ko erroldan, 728 biztanle zituen. Maeztu da herriburua, eta udalerriaren erdigunean dago, mendiz inguraturik.

Udalerria 1958. urtean eratu zen, Apilaizko, Arraiako, Korresko eta Laminoriako udalak batuta. Hasieran, Maestu deitu zioten udalerri berriari, baina 1987. urtean egungo izena hartu zuen: Arraia-Maeztu.[5]

Geografia

Ingurune naturala eta klima

Azazetako Ega eta Musituko Ega ibaiek eratutako haranek osatzen dute udalerri handi hau, Arraiako eta Laminoriako haranek, alegia.[5] Ikustekoa da Igoroin errekak sortzen duen ur-jauzia Erroitegitik gertu, 10 bat metroko garaiera duena.

Arraia-Maeztu Izkiko Natura Parkean sartuta dago (udalerriko Korres herria, zehazki). Halaber, Kodesko mendilerroa udalerritik gertu dago.

Nabarmendu beharrekoa da, halaber, Olandinako urmaela. Jatorri diapirikoa duen hezegune txiki bat da, eta hor igebelar zuriaren loratze zoragarria ikus daiteke. Iturrietako mendietan dagoen Ingoroingo sakana landaretza simetriaren erakusgarri da: laiotzetan, pagadiak; eguteretan, erkameztiak.[5]

Udalerri mugakideak

Historia

Birgaragoienen Kanpanoste, Kanpanoste Goikoa eta Atxosteko aztarnategiak daude, historiaurrekoak. Kristo aurreko 10.500 - 1.500 urte bitarteko giza aztarnak aurkitu dira han. Glaziazio garaiak amaitzen ari zirenean sartu ziren lehen giza taldeak, Goi Paleolitoaren amaieran edo Madeleine aldian. Egungo klimaren aldian —Holozenoan, alegia— gizakien presentzia areago handitu zen, azken ehiztari-biltzaileekin, Kristo aurreko 7500 - 4300. urteen bitartean bizi izan baitziren lur hauetan. Gero, Neolito garaia etorri zen, eta orduan hasi ziren agertzen abeltzaintza eta nekazaritza.[5]

Maeztuko herribilduak jaurerri titulua 1369an eskuratu zuen.

Arraia-Maeztu udalerria, ia gaur egun ezagutzen den bezala, 1958. urtean sortu zen, Apilaizko, Arraiako, eta Laminoriako udalek bat egin zutenean. Korres, ordea, 1965ean igaro zen Arraia-Maeztuko udalerri berriaren zati izatera.

1958 eta 1987 artean udalerriak Maeztu izena izan zuen.

Ekonomia

Udalerriko lehengaiei dagokienez, asfalto naturala dago bertan, eta XX. mendean hainbat meatze egon ziren hura erauzteko. Nabarmenenak Ataurikoak eta Elortzakoak izan ziren.

Halaber, obrarako agregatuak erauzteko harrobi handi bat dago Laminorian, Echasa enpresak 1977an ireki zuena, eta gaur egun 236 ha-ko azalera duena.

Banaketa administratiboa

Azazeta
Birgaragoien
Zekuiano

Arraia-Maeztu 10 kontzejutan bildutako 16 herriz osatua dago:

Demografia

Arraia-Maeztuko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Arraia-Maeztun»
Arraia-Maeztuko udaletxea. XX. mendean, Anglo-Vasco-Navarro trenbideko geltoki bat izan zen.

2023-2027 legegintzaldia

2023ko hauteskundeen ondorengo Arraia-Maeztuko udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 7
251 (% 53,86)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
3 / 7
171 (% 36,70)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 7
37 (% 7,94)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 7
7 (% 1,50)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Alkateak

Hauek izan dira Arraia-Maeztuko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[6]
Simon Ochoa Perez de Viñaspre[6][7] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Antonio Suso Perez de Arenaza[6][7][8] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Luis Remon Pipaon[6] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Maria Carmen Dorronsoro Balza de Vallejo[6] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Maria Carmen Dorronsoro Balza de Vallejo[6] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Iñigo Martinez de Estivariz Martinez[6] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Angel Marcos Perez de Arrilucea Perez de Alday[6] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Angel Marcos Perez de Arrilucea Perez de Lecea[6] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Angel Marcos Perez de Arrilucea Perez de Lecea[6] 2011 2015 Euzko Alderdi Jeltzalea
Anartz Gorrotxategi Elorriaga[6] 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Anartz Gorrotxategi Elorriaga[6][9][10][11] 2019 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea[12]
Anartz Gorrotxategi Elorriaga[11][13][14] 2023 2023[15] Euzko Alderdi Jeltzalea
Gemma Ramos Fernandez[16] 2023 Jardueran Euzko Alderdi Jeltzalea

Garraioa

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
6 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)ArgandoñaAndolluTrokonizIxonaEgiletaAzazetaBirgaragoienBirgarabarrenMaeztuAtauriAntoñanaSantikurutze Kanpezu (gasolindegia)Santikurutze Kanpezu (markesina)ZuñigaAzeduAntzinMendilibarriMurietaZufiaZubielkiLizarra (zezen-plaza) Lizarra
(geltokia)

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
18 Maeztu Durruma KanpezuKorresErroetaErroitegiSabandoIbisateAreatzaMusituZekuianoAletxaElortzaApilaiz Maeztu

Azpiegiturak

Kultura

Kirolak

Azazetako Ega ibaiaren ertzeko zelaigune zabal batean, Zumaldeko igerilekuak eta aisialdirako beste instalazio batzuk daude.

Jaiak

  • Maiatzaren lehen asteburuan, Gurutze Zapidunaren jaia ospatzen da.
  • San Adriangoko jaiak ekainaren hirugarren hilabetean dira, ostiraletik astelehenera.

Ondasun nabarmenak

  • Atauri herriaren goialdean Mairuen haitzuloa dago; giza irudien eta zeinu abstraktuen pinturak dauzka.[5]
  • Arburu mendiaren hegalean, Gesal deritzon lekuan, aspaldiko burdinola baten hondakinak daude, presarekin eta arkuekin, bai eta 1561eko irin errota ere.[5]
  • Arburu mendiaren gainean Obi eta Gesaleko haitzuloak daude.[5]

Arraiar eta maeztuar ezagunak

Erreferentziak

  1. a b Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
  2. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. a b c d e f g Arabako Foru Aldundia. (2010). Araba herriz herri. Arabako Foru Aldundia, 132 or..
  6. a b c d e f g h i j k l (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  7. a b (Gaztelaniaz) «Arraia-Maeztu» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  8. (Gaztelaniaz) «El PNV elige a su nuevo presidente en Álava» Gasteiz Hoy 2016-01-23 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  9. «"Herri txikietan ere, gauza batzuk handiak egiten dira"» Argia 2019-07-28 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  10. «Anartz Gorrotxategi izendatu dute Mendialdeko Kuadrillako lehendakaria» Alea 2019-10-01 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  11. a b «EH Bilduk irabazi du Lagranen eta independenteek garaipena sendotu dute» Alea 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
  12. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  13. (Gaztelaniaz) «PNV mantiene el liderazgo en Arraia-Maeztu» Diario de Noticias de Álava 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
  14. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-09-21).
  15. (Gaztelaniaz) «Anartz Gorrotxategi asume Equilibrio Territorial y Ordenación del Territorio» Gasteiz Hoy 2023-06-30 (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
  16. (Gaztelaniaz) «La Ekiola de Arraia-Maeztu se convierte en la primera en abastecer de electricidad renovable a sus cooperativistas» Onda Vasca 2023-11-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
  17. «Pedro Ruiz de Gaona bilatu» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  18. «Ruiz de Alda González de Alaiza, Luís Antonio» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  19. «Puente Amestoy, Isaac» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba


Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!