Kripan

Kripan
 Araba, Euskal Herria
Kripanen ikuspegia.

Kripango armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Errioxa
Izen ofiziala Kripan
AlkateaJoseba Fernandez Calleja
(Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea01308
INE kodea01019
Herritarrakripandar
Kokapena
Koordenatuak42°35′30″N 2°30′58″W / 42.591666666667°N 2.5161111111111°W / 42.591666666667; -2.5161111111111
Map
Azalera12,52 km²
Garaiera690 metro
Distantzia45 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria174 (2023)
−2 (2022)
alt_left 86 (%49,4) (%54) 94 alt_right
Dentsitatea14,7 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 3,66
Zahartze tasa[1]% 24,05
Ugalkortasun tasa[1]‰ 73,17
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,26 (2011)
Genero desoreka[1]% 10,61 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 3,51 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 17,62 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera[3]% 4.89 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1669
Webguneahttp://www.kripan.net/

Kripan Arabako hego-ekialdeko udalerri bat da, Arabako Errioxako kuadrillakoa. Gasteiztik 45 bat kilometro hego-ekialdera dago. Herri bakarrak osatzen du udalerria.

Izena

Idatzizko aipamen zaharrenetan, XI. mendeko Donemiliaga Kukulako Kartularioan, herriaren izena Quirpán formarekin ageri da.[4]

Geografia

Ingurune naturala

Hiribildua Toloñoko mendilerroaren hegoaldeko magalean dago, San Tirso mendiaren oinean dagoen muino batean, itsas mailatik 690 bat metro gorago. Udalerria Ebro ibaiaren adar batzuek zeharkatzen dute: besteak beste, Pilas, Karralegi eta Karraladera errekek.

Udalerri mugakideak

Erlojuaren noranzkoan, mugakide hauek ditu:

Historia

Kripango inguruetan zenbait aztarnategi aurkitu dira, hala nola Los Husosko leizekoa eta Los Llanosko trikuharria, antzinako giza agerpena —Neolito garaikoa— agerian uzten dutenak.

Herriaren lehen aipamen idatzia 1088koa dugu, Donemiliaga Kukulako Kartularioan aipatu baitzuten, Quirpán formarekin.[4]

Kripan Guardiaren menpeko herria izan zen, harik eta 1669an Karlos II.a Espainiakoak hiri titulua eman zion arte.

Demografia

Kripango biztanleria

Politika

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Kripanen»

2023-2027 legegintzaldia

2023ko hauteskundeen ondorengo Kripango udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 5
75 (% 66,96)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 5
19 (% 16,96)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 5
12 (% 10,71)
*250 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, hautagai zerrenda irekiekin bozkatzen denez, boto guztien ehuneko totala ez da zergaitik 100 izan behar.
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Alkateak

Hauek izan dira Kripango azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[5]
Ruben Fernandez Calleja[5][6] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jesus Honorio Calleja Ansotegui[5] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Mateo Antonio Marañon Calleja[5] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan I. Marañon Calleja[5] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Iñigo Loero Marañon[5] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Javier Galar Portillo[5] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Gonzalo Marañon Orive[5] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea
Luis Agustin Loero Marañon[5][7][8] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Joseba Fernandez Calleja[5] 2011 2015 Euzko Alderdi Jeltzalea
Joseba Fernandez Calleja[5][9] 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Joseba Fernandez Calleja[5][10] 2019 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea[11]
Joseba Fernandez Calleja[12] 2023 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

Garraioa

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
8 Logroño
(geltokia)
Logroño (Portales)Oion (industrialdea)OionMoreda ArabaLabrazaGorrebustoEkoraBinasperiLantziegoKripanBilar Guardia

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
22 Guardia
Leza Osp.
OionEkoraBinasperiLantziegoKripanBilarSernaAsaCampillarMañuetaEskuernagaSamaniegoLapuebla de LabarcaEltziegoPaganosNabaridasLeza Guardia
Leza Osp.

Kultura

Jaiak

Ondasun nabarmenak

Meano (aurrean) eta Kripan (atzean), La Aldea gainetik.

Kripandar ospetsuak

Erreferentziak

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b (Gaztelaniaz) Ainhoa Arozamena Ayala: «Kripan: Historia», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  5. a b c d e f g h i j k l «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública:» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  6. (Gaztelaniaz) «La ilusión de aquellos Alcaldes de hace 40 años» Blog Rioja Alavesa (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  7. (Gaztelaniaz) «El XV Concurso de vinos de Rioja, a celebrar en Vitoria, espera recibir 300 muestras» El Correo 2008-06-20 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  8. (Gaztelaniaz) «La causa de Omer» El Correo 2009-10-28 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  9. (Gaztelaniaz) «Joseba Fernández Calleja elegido presidente de la Cuadrilla de Laguardia-Rioja Alavesa» EAJko Arabako Batzarkide Taldea 2015-10-07 (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  10. (Gaztelaniaz) «Joseba Fernández Calleja: "No me veo político, sino persona de pueblo"» Blog Rioja Alavesa 2019-10-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  11. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  12. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
  13. (Gaztelaniaz) Martínez, Juantxu. «La Montorna preside Kripan» arabakoerrioxa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  14. «LÓPEZ MARAÑÓN, Manuel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  15. (Gaztelaniaz) Zoilo Calleja El Correo egunkarian
  16. (Gaztelaniaz) «Pepe Viyuela, en la Fiesta de la Vendimia» La Rioja 2008-08-29 (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba
  • (Gaztelaniaz) Ainhoa Arozamena Ayala: «Kripan», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!