Binasperi

Binasperi
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaLantziego
Geografia
Koordenatuak42°34′37″N 2°29′50″W / 42.57694°N 2.49722°W / 42.57694; -2.49722
Demografia
Biztanleria52 (2022)

Binasperi[1] (gaztelaniaz: Viñaspre[2]) Arabako Errioxako kuadrillako herri bat da, Lantziegoko udalerrikoa.

Etimologia

Euskararen normalkuntza hasi zenetik, espainieraz Viñaspre deitua den herri honetako euskal izenerako hainbat proposamen eta arau izan dira. Garai batean Guardia herriaren euskal izena Biasteri zela arautu zuen Euskaltzaindiak; aukera hori baztertu zenean, zenbaitek izen hori (Biasteri) beste herri honetarako proposatu zen.[3]

Alabaina, Euskaltzaindiaren izendegian egun kontsulta daitekeenez eta Roberto González de Viñaspre Onomastika Batzordeko kideak idatzitako txostenaren arabera,[4] Binasperi da geure hizkuntzan erabili beharreko izena. Donemiliagako Goldetik aurrerako dokumentazioa aztertu ondoren hartutako erabakia izan zen. /binásperì/ azentuera zaintzeko aholkua ere eman da.

Historia

Binasperi 1669 arte Guardiaren auzoa izan zen; urte hartan, udalerri bilakatu zen. 1887ko erroldan, ordea, dagoeneko udalerritzat ez zen ageri, berriz ere auzo bihurtuta.[3]

Demografia

Binasperiko biztanleria

Garraioa

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
8 Logroño
(geltokia)
Logroño (Portales)Oion (industrialdea)OionMoreda ArabaLabrazaGorrebustoEkoraBinasperiLantziegoKripanBilar Guardia

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
22 Guardia
Leza Osp.
OionEkoraBinasperiLantziegoKripanBilarSernaAsaCampillarMañuetaEskuernagaSamaniegoLapuebla de LabarcaEltziegoPaganosNabaridasLeza Guardia
Leza Osp.

Ondasun nabarmenak

  • Jasokundeko Andre Mariaren eliza
  • San Bartolome apostoluaren baseliza

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. Euskal Onomastikaren Datutegia. .
  2. Izen ofiziala: Viñaspre / Binasperi
    (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala, 42. zenbakia, 2014-04-11; ikus 5017. orrialdea)
  3. a b «Biasteri edo Guardia, nola erabili?» Sustatu.com 2002-10-31 (Noiz kontsultatua: 2014-04-11).
  4. Euskera aldizkaria, 2010, 55, 3. 1399-1402. orrialdeak.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa


Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!