Bertan dago Uribarri Ganboako urtegiaren zati handi bat, baita presa bera ere. Uribarri Ganboan gasteiztarrek aisialdirako erabiltzen dituzten hainbat instalazio daude.
Geografia
Ingurune naturala eta klima
Udalerriaren zati handi bat Uribarri Ganboako urtegiak betetzen du, udalerriaren erdian, eta horrek Arratzu-Ubarrundiko lurrak hiru eremutan banatu ditu. Iparraldeko eremua menditsu eta basotsua da, Elgea mendilerroaren hegoaldeko mazeletan kokaturik baitago. Bertan daude Landa eta Uribarri-Ganboa herriak, eta udalerriko tontorrik garaiena, Usakoatxa (913 metro). Mendebalderago beste lur zati bat dago, hain menditsua ez dena baina bai muinoz tartekatutako labore lurrez osatutakoa. Luku eta Betolatza dira herri nagusiak. Hegoalderantz hirugarren eremua dago, Gasteizko udalerrian mihi bat bezala sartzen dena eta Zadorra ibaiaren ibarraren ezkerraldea betetzen duena. Eskualde hori muinoz osaturik dago urtegiaren ertzean, Langara Ganboa inguruetan, eta lauagoa da hegoalderantz. Bertan daude udalerriko herri nagusiak: Arroiabe, Dura eta Zurbao.
Zadorra ibaia 540 metro inguruko garaieran irteten da urtegitik, eta ondoren hurrengo herrietatik igarotzen da: Arroiabe, Mendibil eta Dura, eta azkenean, Eskalmenditik pasatu ondoren, Gasteizko udalerrira sartzen da Salburuko parkean.
Urtegiaren erdian bi uharte daude: Zuhatza uhartea eta Zaldien uhartea.
↑«ARRATZUA-UBARRUNDIA: Udalerriaren izena euskal grafiara egokitzea», Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala, 43. zenbakia, 2012-04-16, 3847. orrialdea.
↑ abEuskara baturako, Arratzua-Ubarrundia udalerri izena eta arratzuar, ubarrundiar herritar izenak arautu ditu Euskaltzaindiak. Ikus Euskaltzaindiaren 150. araua: «Arabako herri izendegia».