Erroeta[1] (ofizialki Onraita / Erroeta) Arabako ekialdean dagoen herria da, Mendialdeako eskualdean eta Arraia-Maeztuko udalerriaren barruan kokaturik. Araba osoko herririk altuena da.[2]
Toponimia
1025koDonemiliagako goldean agertzen da, Erroheta forman. Beste izendapenak: Honrayta (1257), Onrraita (1456-58), Hondraita (1483). 1986ean Onraita - Erroeta izena ofizlaldu zen.[3]
Historia
Bere kokapena dela eta, toki garrantzitsua izan zen Errioxa eta Nafarroa Garaitik Lautadara eta alboko probintzietara joaten ziren jendearentzako. Zegoen tokia zela eta, leinu desberdinek eskuratu nahi izan zuten. Herri honen lehenengo jaunak Gaonatarrak izan ziren, eta horien menpe egon zen XV. mendearen erdira arte. Gero, Aialatarren leinuaren menpe egotera igaro zen. Aialatarrak Dulantziko jaunak izan ziren XVII. mendera arte, izan ere, garai hartan, Granadako Porcelesdarrek, Villa Alegreko Markesek, lortu zuten hango nagusitasuna.[4]
XIX. mende erdian, Erroetan 96 lagun bizi ziren. Garai horretakoa da Pascual Madozen Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar argitalpenaren 12. liburuaren deskribapen hau:[5]
ONRAITA: v. del ayunt. de Laminoria en la prov. de Alava (á Vitoria 5 leg.), part. jud. de Salvatierra (1 1/2), aud. terr. de Bürgos (25), c. g. de las Provincias Vascongadas, dióc. de Calahorra (14). sit. en una planicie que forma la cúspide de un elevado monte, dominado de otros; clima frio y húmedo, combatido de los vientos N. y NO. y se padecen algunos constipados. Tiene 17 casas, ademas de la del concejo, llamada asi por que se reunian en ella los vec. cuando habia ayunt. y ahora sirve de cárcel; escuela de primera educacion para ambos sexos, frecuentada por 26 alumnos y dotada con 17 fan. de trigo; igl. parr. dedicada á San Lorenzo, servida por dos beneficiados; una ermita (San Juan Bautista), y para uso de los hab. una fuente inmediata á la igl. El térm. confina N. Alaiza, mediando la sierra; E. Salvatierra; S. Roitegui, y O. Musitu; encontrándose mucho arbolado y monte por todas direcciones escepto por S. que está cultivado. El terreno es pedregoso, frio y poco productivo; le atraviesa un arroyo que por esta parte es uno de los primeros afluentes del r. Ega. caminos: los locales en mal estado: el correo se recibe en Salvatierra por los mismos interesados. prod.: trigo, cebada, avena, yeros, centeno y lentejas; cria de ganado vacuno, caballar, cabrío y lanar; caza de palomas, liebres, zorros y lobos. pobl.: 12 vec., 96 alm. riqueza y contr.: con su ayuntamiento (V.).
(Madoz, 1849, pp. 277-278)
Iturrietako mendien magalean dago, Entzia eta Urbasa mendilerroen mendebaldean. Gain aldean Santa Elena tontorra du (1.109 m.). Herritik hurbil Igoroin edo Musitu errekaren sorlekua dago, Ega ibaiarekin bat egiten duena.[6]
Herri honetako etxeak Andra Mariaren Jaiotzako parrokia-elizaren inguruan sakabanatuta daude, eta etxeetan arkitekturako elementu gotiko-errenazentistak antzeman daitezke, esaterako puntu erdiko arkuak dauzkaten portadak edo hotzetik babesteko leihotxoak. Leihotxo horietako bitan armarri bat eta giltzak dauzkan eliz-ezkututxo bat nabarmentzen dira. Elizaren aldamenean frontoia dago. Herriaren erdiko aldean iturri-uraska bat dago eta kanpoko aldean beste iturri-uraska bat eta garbitokia daude.[4]
Erroetan despopulatutako herriak daude: Aizpileta eta Donas (zati bat, bestea Musituko kontzejuaren lurretan baitago).[7]
Demografia
Erroetako biztanleria
Kultura
Ondare materiala
Andre Mariaren Natibitatearen eliza
Iturri, latsagi eta aska multzoa.
Enparantzako iturri-uraska.
Frontoia.
Erroetako etxeak Andra Mariaren Jaiotzako parrokia-elizaren inguruan sakabanatuta daude, eta haietan arkitekturako elementu gotiko-errenazentistak antzeman daitezke, esaterako puntu erdiko arkuak dauzkaten portadak edo hotzetik babesteko leihotxoak. Leihotxo horietako bitan armarri bat eta giltzak dauzkan eliz-ezkututxo bat nabarmentzen dira.[4]
Ondare inmateriala
Erroetako jaiak ekainaren 24ean ospatzen dira, San Joanen omenez.[4]
↑López de Guereñu Galarraga, Gerardo. (1989). Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y pueblos alaveses. Euskaltzaindia ISBN978-84-85479-48-1. (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).
Bibliografia
Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa