Goiz hartan oraindik, Errusiako Aire Armadak hiriburua bonbardatzen jarraitu zuen, Kieveko erdigunea bonbardatuz.[79] Geroago, Su-27 borroka-hegazkin ukrainar bat eraitsi zuten Kieven gainean; hegazkinak bederatzi solairuko apartamentu multzo baten aurka jo zuen, eraikinari su emanez.[80][81] Goiz erdian, soldadu ukrainarrez jantzitako saboteatzaile errusiarrak Obolonski barrutian sartu ziren, Kieveko iparraldean,[35][82]Rada Gorenetik 9.7 kilometrora.[83] Egunean zehar, Kieveko guduan, tiro-hotsak entzun ziren hiriko hainbat auzotan; Ukrainako funtzionarioek Errusiako tropekin izandako liskarren ondoriozko tiroak zirela esan zuten.[35][83]ZelenskykMolotov koktelekin kontraerasotzeko eskatu zien herritarrei.[84][85] Era berean, erreserbako Lurralde Defentsako Indarrak aktibatu zituen, hiriburua defendatzeko. Amaitzeko, borrokatzeko prest zeuden Kieveko biztanleen artean 18,000 arma banatu ziren ere.[86]
Antonov Aireportuko guduak aurrera jarraitu zuen, Errusiako Indar Aerogarraiatuen bigarren aire-eraso batekin. Soldadu errusiar batzuek Ukrainaren defentsa haustea lortu zuten Ivankiven, egun osoa iraun zuen borroka baten ostean. Errusiako Defentsa Ministerioaren arabera, indar errusiar horiek aurrera egin ahal izan zuten, bai eta Hostomeleko Aireportua harrapatu ahal izan zuten lurrez egindako eraso baten ondoren; izan ere, modu horretan, indar errusiarrentzat funtsezkoa zen lurreratze-gune bat sortzea lortu zuten, Kievetik 10 kilometrora.[87]
Otsailaren 26ko goizaldean, paraxutista errusiarrak Vasylkiv hirian lurreratzen hasi ziren, Kievetik hegoaldera, Vasylkiveko Aire-Basea harrapatzeko. Ondorengo guduan, borroka gogorrak hasi ziren hiriaren kontrola lortzeko.[88] Ukrainako funtzionarioek diotenez, 01:30ean, Su-27 ukrainar batek paraxutistak zeramatzan Ilyushin Il-76 errusiar bat eraitsi zuen Vasylkiven gainean.[89][90] Geroago, bi funtzionario estatubatuarrek esan zuten ukrainarrek bigarren Il-76 errusiar bat eraitsi zutela gertu dagoen Bila Tserkva hirian.[91] Ukrainako aire-erasoa gorabehera, paraxutista errusiarren parte batek Kiev hegoaldean lurreratzea lortu zuen, Vasylkiv inguruan, eta Ukrainaren Guardia Nazionaleko Tropekin aurkitu zen. Goizeko 07:30etan, ofizial ukrainarrek jakinarazi zuten defendatzaileek, hegazkinek lagunduta, paraxutistak arrakastaz baztertu zituztela.[92]
Errusiako indarrak goizean goiz hasi ziren Kiev erasotzen, hiria artilleriaz bonbardatuz eta hiriaren barruan zentral elektriko bat eta armadaren base bat harrapatzen saiatuz. Halere, Ukrainako indarrek bi helburuak defendatu ahal izan zituzten.[93][94] Vasylkiveko alkate den Natalia Balasinovitx-ek esan zuen Ukrainako indarrek arrakastaz defendatu zutela bere hiria, eta borrokak amaitzen ari zirela.[95]
Kieveko Zentral Hidroelektrikoa, hiriaren iparraldean dagoena, Vyshhorod auzoan, Errusiako indarrek alde erori zen, egun bartan Ukrainako indarrek zentrala berreskuratu bazuten ere.[96][97] Ukrainako aire-defentsek, halaber, Zentralera zuzendutako misil bat ere geldiarazi omen zuten.[98]Interfaxen arabera, zentraleko presak huts egingo balu, uholdeak "Kieveko ezkerreko ertz osoa" suntsi lezake.[99]
Otsailaren 27ko goizaldean, misil errusiar batek petrolio-biltegi bat jo zuen Vasylkiven, instalazioei su emanez.[100][101] Kiev inguruko hondakin erradioaktiboen zabortegi bat ere aire erasoek harrapatu zuten, baina biltegiak berak ihes egin zion talkari.[102]
Aldi berean, Kalynivka-n borrokak gertatzen ari zirela jakinarazi zen, baina ez dago argi Kieveko auzoaz edo Vasylkiveko auzoaz ari diren, biek izen bera baitute.[100] Geroago, goizeko lehen orduetan, Ukrainako Armadak baieztatu zuen 56 tankeko Kadyrovtsy-konboi bat suntsitu zuela Hostomelen, eta, ustez, Magomed Tushayev jeneral txetxeniarra hil zuen.[103][104] Hala ere, Ramzan Kadyrov buruzagi txetxeniarrak baieztatu zuen Tushayev bizirik zegoela, eta bideo bat argitaratu zuen non Tushayev Anzor Bisaev-ekin, Txetxeniako beste komandantearekin batera, agertzen den.[105] Otsailaren 27ko goizean, errusiarren aire-eraso batek apartamentu-eraikin bat jo zuen Butxa hiri txikian, Hostomeletik hegoaldera.[106] Butxan ere borrokak izan ziren, eta Ukrainako indarrek zubi bat suntsitu zuten hirian, indar errusiarren aurrerapena geldiarazteko.[107][108]Markushin Alexander-rek, ondoko hiria den Irpingo alkateak, adierazi zuen Ukrainako indarrek hiria erasotzen ari ziren indar errusiarrak garaitu zituztela, Bucharekin lotzen zuen zubia suntsitu eta tropa errusiarrak harrapatu ondoren.[109] Geroago, bideoak agertu ziren sare sozialetan, suntsitutako blindajeak eta hildako hainbat soldadu erakusten zituztenak.[110]
Ostean, otsailaren 27a bertan, Ivankivera zihoan errusiar konboi handi bat ikusi zen satelite-irudietan. Otsailaren 24an Txernihiv inguratu zuten indar errusiarrak Kievera hurbiltzen hasi ziren ipar-ekialdetik ere.[110] Kieveko alkateak, Vitali Klitxko-k, Associated Pressi adierazi zion Kiev erabat inguratuta zegoela, eta horrek ezinezkoa egiten zuela herritarrak ebakuatzea. Geroago, ordea, atzera egin zuen bere iruzkinetan; izan ere, bere bulegoak esan zuen irudizko zentzuan ari zela hizketan.[111]The Guardianen arabera, Kiev hegoaldetik ateratzen diren errepideek ez zuten indar errusiarrik.[110]
Martxoaren 4ean, bi zibil hil eta beste lau zibil zauritu ziren Butxako RaionekoVorzel herrixkan, Kieveko Eskualdeko Fiskaltzaren arabera.[129]Markhalivka herrixkan, sei zibil hil ziren errusiarren aire eraso batean, bertako udaltzainen arabera.[130] Bien bitartean, Stuart Ramsay, Sky Newsekokazetaria, tiroz zauritu zuten, bera eta bere taldea zeramatzan autoak segada bat jasan ondoren Kievetik gertu. Ukrainako agintariek esan zutenez, erasotzaileak tropa errusiarrak izan ziren.[131]
Jakinarazi zenez, errusiar ibilgailu blindatuen zutabe bat iritsi zela Brovari-tik gertura. Gerra Azterketarako Institutuak adierazi zuenez, litekeena Sumy eta Kiev hiriakRomni eta Priluki hirietatik pasaz lotzen dituen autobidea zein Krolevets–Kiev autobidea erabiliz, Baturin eta Bobrik bidez. Gaineratu zutenez, indar ukrainarrek, agian, ez zieten eutsi beren aurrerapenari, bertako eremu laua delako eta biztanle gutxi dituelako, bai eta indar errusiar batzuk ere irits zitezkeelako haraino Txernihiv zeharkatuz.[132]
Hostomelgo Udalak martxoaren 7an adierazi zuen Yuri Prilipko, hiriko alkatea, hil egin zela, indar errusiarrek haren aurka tiro egin ondoren, zibilei elikagaiak eta botikak banatzen zizkien bitartean.[138] Bitartean, Irpineko alkatea, Oleksandr Markuxin, harrapatu egin zuten ere.[137]Makariven, gutxienez 13 zibil hil ziren Errusiaren aire-eraso baten ondorioz, okindegi bat joz, bertako larrialdi-zerbitzuen arabera.[139] Egun hartan, eta Ukrainako agintarien arabera, Kieven gainera eraitsi zituzten beste bi hegazkin errusiar.[140]
2022komartxoaren 11rako, Kieveko konboi errusiarraren elementu batzuk banandu eta su-posizioetan jarri ziren. Konboiaren parterik nagusiena errepidean jarraitzen zuen bitartean, zati batzuk, artilleria barne, zutabe nagusia utzi eta Hostomel-inguruko posizioak hartzen hasi ziren.[146] Konboiaren zati batzuek posizioak hartu zituzten ere Lubianka-n eta inguruko basoetan.[147]Gerraren Ikerketarako Institutuak egun horretan egindako erasoaldiaren ebaluazio baten arabera, Kiev inguratzen saiatzen ari ziren lehorreko indar errusiarrek eten bat egin zuten martxoaren 8–10 tartean, izandako erasoetan porrot egin ondoren, beren borroka-unitateak berrhornitzeko.[148]
Vasylkiveko alkate den Natalia Balasinovitx-ek geroago adierazi zuen Errusiako misilekin egindako erasoek Vasilkiveko aire-basea zein hiriko lurreratze-pista suntsitu zituztela. Gainera, hiriko munizio-biltegia ere erre egin zuten, inguruko Vasylkiv herriko petrolio-biltegi bat eta Kriatxki-ko beste bat errez. Kvitneve herrian, goizaldeko 03:40an izandako bonbardaketa batek produktu izoztuen biltegi bat erre zuen.[149][150][151]Errusiako Defentsa Ministerioko bozeramaile den Igor Konaxenkovek adierazi zuen indar errusiarrek Vasilkiveko aerodromo militarra eta Brovarin kokatutako Ukrainako indarren adimen erradioelektriko eta elektronikoko zentro nagusia suntsitu zituztela, irismen- eta zehaztasun-handiko misilak erabiliz.[152]
Martxoaren 13an, Defentsa Ministerio britainiarrak adierazi zuen Errusiako indarrak Kieveko erdigunetik 25 kilometrora zeudela.[151][153] Egun hartan, kazetariestatubatuar bat, Brent Renaud, hil zen eta beste bi kazetari zauritu ziren Irpinen, kontrolgune batean, errusiar indarrek ukrainarrak ez ziren kazetariak zeramatzan auto baten aurka tiro egin zutenean, Kieveko polizia-departamentuko buruaren arabera.[154] Indar ukrainarrek eragotzi egin zuten indar errusiarrek Kieven aurrera egiten jarraitzea, Hostomeletik gertu dagoen eta ibaiaren gaineko zubi nagusitik 5 kilometro iparraldera dagoen Irpin ibaiaren gaineko zubi bat leherrarazita.[155]
Martxoaren 14ean, Benjamin Hall, Fox Newseko kazetaria, zauritu egin zen Kievetik gertu zegoen gatazkaren berri ematen ari zela. Pierre Zakrzewski kamarografoa eta Oleksandra Kuvshynova, albiste-ekoizle eta finkatzaile ukrainarra, eraso berean hil ziren. Anton Heraxtxenkoren aholkulariak adierazi zuenez, atentatua errusiar bonbardaketa batek eragin zuen.[156][157] Bien bitartean, indar errusiarrek Butxa eta Irpin hirien erdia bereganaturik zituzten, martxoaren 14rako.[158]
Martxoaren 15ean, beste kuartel militar bat ezarri zen, Kieven, defentsaz arduratzeko. Zelenskyk Oleksandr Pavlyuk, Indar Bateratuen jarduneko Komandantea, izendatu zuen "Kieveko Eskualde-Administrazio Militarreko" buru, eta, Eduard Koskalov, Indar Bateratuen Komandante berri.[17] Egun hartan, Ukrainako Polizia Nazionalak adierazi zuen zibil bat hil eta beste bi zauritu zirela Hostomelen, tropa errusiarrek ebakuazio-autobusen aurka tiro egin zutenean.[159]Butxan, tropa errusiarrek boluntario zibil eta udaletxeko langileak harrapatu zituzten, hurrengo egunean askatuak izan ziren arren.[160]
Martxoaren 16an, Ukrainako Gobernuak iragarri zuen bere indarrek kontraeraso bat hasi zutela Kievera hurbiltzen ari ziren errusiar indarrei aurre egiteko. Era berean, Butxa, Hostomel eta Irpinen borrokak izan ziren.[161] Errusiako indarrek eraso murritzak egin zituzten soilik, Kieveko ipar-mendebaldean.[162]
Hurrengo egunean, martxoak 17, Ukrainako Defentsa Ministerioak iragarri zuenez, Ukrainako tropek Makariv hiria berreskuratu izan zuten, garrantzi estrategiko handikoa dena.[163] Era berean, indar errusiarrek ez zutela "aurrerapen esanguratsurik egin Kieven inguruan azken 24-48 orduetan", eta bonbardaketa "kaotikoa" egin zutela adierazi zuen. Erresuma Batuko inteligentzia militarraren txosten batek gaineratu zuen Errusiako indarrek "galera handiak" izan zituztela "gutxieneko aurrerapenak" egiten zituzten bitartean.[164]
Martxoaren 18an, Ukrainak Errusiaren Kiev erasotzeko bi ibilbide nagusiak blokeatu zituen; Brovary eta Boryspil-en inguruak, bertan "eraso-ekintzak" bertan behera uzten ari baitzen. Ukrainak hiriburuaren inguruan hirugarren defentsa-lerro bat indartzeko lan egin zuen, indar errusiarrek azpiegitura instalazioen aurka "zinikoki tiro egiten zuten bitartean".[165]
Martxoaren 19rako, Errusiak okupatzen zuen eremuaren gaineko kontrola sendotu nahi zuen, unitateen posizio estatikoak berrhornitzeko eta indartzeko ahalegin gehiago egiten ziren bitartean. Maxaren irudiek Errusiako indarrak lubakiak eta estaldurak zulatzen erakutsi zituzten, Kiev Oblastean.[166]
Martxoaren 20an, misil errusiarrak hiriburuko hainbat gunetara iritsi ziren, Errusiak "Ukrainako indar berezien entrenamendu zentro" gisa deskribatu zuena barne.[167]
Martxoaren 21ean Ukrainak errusiarren eraso bat geldiarazi zuen Brovaryn, Errusiak Mykolaivkan ukrainar aginteko bunker bat harrapatu zuela baieztatu zuen bitartean. Hala ere, Errusiako indarrek Kieveko ipar-mendebaldean operazio garrantzitsuak egiteko behar zen laguntza logistiko nahikoa antolatzen jarraitzen zutela jakinarazi zen.[168]
Martxoaren 22tik24ra bitartean, Ukrainak Makariv hiri estrategikoki garrantzitsua berreskuratu zuen (martxoaren 22an), Mostxun herria (martxoaren 23an) eta Lukyanovka herri txikia (martxoaren 24an). Halaber, hiru tanke errusiar eta infanteriako bederatzi gudu-ibilgailu Lukyanovkan suntsituak izan zirela baieztatu zen. Halaber, zenbait ekipo lapurtu zituzten ere tropa ukrainarrek, dirudienez, inguruko herrietan unitate errusiarren setioan lanean ari ziren bitartean. Jakinarazi zenez, Irpin Ukrainako indarrek kontrolatzen zuten %80an, eta Errusiak, berriz, suziriekin erasotzen zuen hiriaren aurka.[169][170][171] Martxoaren 24an ere, Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak (IAEA) adierazi zuen Errusiak Slavutytxen aurka egindako bonbardaketek eragotzi egiten zutela langileak Txernobylgo Zentral Nuklearrerantz joatea eta bertan lan egiten ari zirenak txandakatzea.[171]
Martxoaren 25ean, Erresuma Batuko Defentsa Ministeriokointeligentzia-zerbitzuen ebaluazio batek jakinarazi zuen, indar errusiarrek gehiegizko neurria zuten hornikuntza-lerroetatik atzera egin ahala, Ukrainak hiri eta defentsa-posizioak birkonkistatzen zituela Kiev ingruuan, 35 kilometrora, ekialdean. Ebaluazioak ondorioztatu zuenez, litekeena zen Ukrainako indarren helburua "indar errusiarrak ipar-mendebaldeko ardatzean atzera eginarazten saiatzea" izatea, "Kievetik Hostomelgo aerodromorantz".[172]
Martxoaren 26an, Ekialdeko Barruti Militarretik (EMD) Kiev-Txernihiv Ardatzera indar errusiarrak bidaltzen ari zirela jakinarazi zen. ISWk aztertu zuenez, Ukrainak "errusiar irteera" bat sortu zuen Hostomelen, "norabide askotatik eta, itxuraz, etengabeko presiopean" zegoena.[173] Egun hartan, errusiar soldaduak buruzagien aurka matxinatzen hasiak zirela zioten informazioa agertu zen. Horien arabera, Juri Medvedev koronela borrokan ari zen Makariven, eta, ustez, Guardiako Fusil Motorizatuen 37. Brigadako soldadu batek nahita eraso ziola koronelari, bi hankak hautsi zizkiola eta, ustez, hilez.[15] Dan Sabbagh-ek The Guardian egunkarian idatzi zuenez, nahiz eta litekeena izan erasoa gertatzea, froga gutxi zeuden Medvedev benetan hil zela baieztatzeko.[174]
Martxoaren 30 eta 31 bitartean, indar errusiarrek Kieveko ekialdeko eta iparraldeko aldiriak bonbardatu zituzten, non Ukrainako indarrek lurraldea berreskuratu zuten azken egunetan, baita Irpin eta Makariv ere. Aldi berean, Hostomel inguruko borroken berri eman zen, Ukrainako kontraerasoen eta Brovaryren inguruko errusiar atzera-egite batzuen artean. Defentsa Ministerio britainiarraren arabera, "errusiar indarrek Kievetik ekialdera eta mendebaldera posizioak mantentzen jarraitzen dute unitate kopuru mugatua erretiratu arren. Litekeena da datozen egunetan borroka gogorrak izatea hiriko aldirietan";[176][177] hala, artilleria-eraso horiek Kiev Oblasteko errusiar erretiratzearen hasiera estali behar zutela iradoki zuen ISWk. Errusiar indarrek, halere, inguruko guneak txikitu zituzten erretiratzen ziren bitartean. Ukrainako indarrek kontraerasoa eginez erantzun zioten erretiratzeari; ondorioz, errusiarren erretiratzea desordenatua izan zen zenbait tokitan, zenbait tropa atzean geratuz.[178]
Apirilaren 1ean, Ukrainak Kiev Oblasteko 13 herri birkonkistatu zituen,[179] indar errusiarrek Brovary Barruti osoa, ia, "utzi" zuten bitartean. Ondoren, Ukrainako indarrek "garbiketa" lanak egin zituzten,[180] errusiar barrikada, munizio eta ustezko tranpa leherkorrak kentzeko. Zelenskyk "zibilentzat hondamendia izan daitekeen egoera" ohartarazi zuen, indar errusiarrek "etxeen, ekipo abandonatuen eta baita hildakoen gorpuen" inguruan utzitako minak zirela eta.[181] Egun horretan bertan, Maks Levinkazetariukrainarra hilda aurkitu zuten Guta Mezhygirska herritik gertu, bi aste baino gehiago desagertuta egon ondoren. Ukrainako fiskaltzak baieztatu duenez, Errusiako militarren "bi tirok" hil zuten kazetaria.[182]
↑(Ingelesez)CNN, By <a href="/profiles/aditi-sandal">Aditi Sangal</a>, <a href="/profiles/meg-wagner">Meg Wagner</a>, George Ramsay, Jeevan Ravindran, <a href="/profiles/laura-smith-spark">Laura Smith-Spark</a>, <a href="/profiles/peter-wilkinson">Peter Wilkinson</a>, <a href="/profiles/adrienne-vogt">Adrienne Vogt</a> and Melissa Macaya. (2022-03-18). «Ukrainian army says Russia's main routes for attacking Kyiv have been blocked»CNN(Noiz kontsultatua: 2022-04-07).