Otsailaren 27ko goizaldean, indar errusiarrek gasbide bat suntsitu zuten Kharkiven.[25][26] Geroago, goizean, indar errusiarrak Kharkiven sartu ziren, Gobernadoreak hirian borroka gogorrak gertatzen ari zirela jakinarazi zuenez.[27][28]Anton Heraxtxenko-k –Ukrainako Barne Ministerioko aholkulariak– adierazi zuen ere kale-borrokak izaten ari zirela hiriaren erdialdean.[29][30]
Bestalde, Errusiako Defentsa Ministerioko bozeramaile den Igor Konaxenkov-ek adierazi zuen indar errusiarrek Ukrainako Aire-misilen Aurkako 302. Erregimendua errenditzea lortu zutela, bai eta Ukrainako 471 soldadu harrapatu zituztela operazio bertan. Ukrainako iturriek, bestalde, gezurtatu egin zituzten baieztapen horiek.[31][32] Gainera, Ukrainako funtzionarioek adierazi zuten Ukrainako indarrek Kharkivera bidean zihoazen ibilgailu militar errusiarren erdiak suntsitu zituztela, gutxienez, besteak beste, 6 GAZ Tigr ibilgailu.[33][34]
Otsailaren 27ko arratsaldean, Synyehubovek jakinarazi zuen Ukrainako indarrek hiriaren erabateko kontrola berreskuratu zutela.[35][36][36] Gaineratu zuen, hala, dozenaka soldadu errusiar errenditu zirela ere, zeinak desmoralizazioaz kexatu ziren, ez zutelako ez ulertzen zein zen haien misioa eta erregai-hornidurarik ezaren ondorioz.[37]
Otsailaren 28an, Heraxtxenkok infromatu zuen errusiarrek suziriekin hirian egindako erasoek dozenaka zibil hil zituztela.[38] Hala ere, Gobernadoreak geroago jakinarazi zuenez, datu errealak hurrengoak ziren: 11 zibil hil eta dozenaka zauritu.[39][40] Geroago, baina egun berdinean oraindik, Ihor Terekhov-ek –Kharkiveko alkateak– jakinarazi zuen bederatzi zibil hil eta 37 zauritu zirela,[41] zeinetatik hildakoetako bat 25 urteko ikasle aljeriar bat zen, frankotiratzaile errusiar batek hildakoa.[42]
Geroago, otsailaren 28an, Terekhovek jakinarazi zuen indar errusiarrak Kharkiven azpiestazio elektrikoak suntsitzen hasiak zirela, eta, ondorioz, hiriko gune batzuk elektrizitaterik, berogailurik eta urik gabe geratu edo geratuko zirela. Errusiarren bonbardaketek 87 etxebizitza ere kaltetu zituztela gaineratu zuen.[43] Halaber, jakinarazi zuten Malyxev Fabrika suntsitu zutela errusiarren bonbardaketek.[44][45]
Martxoaren 1eko goizean, 3M54-1 Kalibr klaseko misil errusiar batek Askatasunaren plaza jo zuen, Kharkiven erdigunean, eta Kharkiveko Oblastaren administrazio-eraikinaren aurrean lehertu zen.[47][48][49] Leherketak Esloveniako kontsulatua suntsitu zuen ere,[50] bai eta opera-antzoki bat eta kontzertu-areto bat ere kaltetu ziren.[47] Ez dago argi zenbat biktima izan ziren, Ukrainako zenbait funtzionariok zifra ezberdinak eman baitzituzten; gutxienez, 7 hil eta 24 zauritu.[51][52][53] Ukrainako Biatloi Federazioak martxoaren 1ean jakinarazi zuenez, Kharkiven hildako soldadu ukrainarretako bat Yevgeny Malyshev zela, Ukrainako talde nazionaleko kide ohia zen biatleta bat.[54]
Martxoaren 2an, Synyehubovek adierazi zuen gutxienez 21 pertsona hil eta 112 zauritu izan zirela aurreko 24 orduetan.[60]Paraxutista errusiarrek Kharkiven lur hartu zuten orduan, bai eta Ukrainako ospitale militar bati eraso zioten, aire-eraso baten bidez, errusiar eta ukrainar indarren arteko liskarrak sortu zituena. Hala ere, bertako funtzionario batek adierazi zuenez, Ukrainako indarrek ospitalea kontrolatzen jarraitu zuten.[61][62]
Kharkiveko polizia-egoitzak, akademia militar batek eta Kharkiveko Unibertsitate Nazionalak kalteak jasan zituzten errusiarren bonbardaketan horien ondorioz.[63][64] Hainbat bizitegi-gune ere harrapatu zituzten misil errusiarrek.[51] Geroago, misil errusiarrek berriro jo zuten Askatasunaren plaza, Kharkiveko udaletxearen eraikina eta Derzhprom eraikina kaltetuz, bai eta bestelako eraikin altu batzuk ere.[65]Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak, hurrengo egunean, adierazi zuen ikerketa nuklearreko instalazioak kalteak jasan zituela, baina ez zegoela erradiazio-ihesik.[66] Martxoaren 2ko gauean, bi misilek Kharkiveko Lurralde Defentsako Indarren egoitza jo zuten. Erasoan, zibilek babesleku gisa erabiltzen zuten Jasokundearen katedrala ere kaltetua izan zen,[67][68] San Antonioren Eliza Katolikoarekin batera.[68][69]CNNk egun hartan argitaratutako informazioaren arabera, aste horretan Errusiako bonbardaketak jasan zituzten Kharkiveko 16 kokapenetatik 3 baino ez zirela eremu ez-zibilak.[70]
Poliziaren arabera, martxoaren 4ra arte 188 pertsona hil ziren Kharkiveko guduan; tartean, 122 zibil. Gainera, 394 pertsona zauritu ziren –zeinetatik, zibilak, 290–. Ukrainako Segurtasun Zerbitzuakmartxoaren 6an adierazi zuenez, indar errusiarrak Kharkiveko Fisika eta Teknologia Institutua bonbardatzen ari ziren. Erakunde horrek, USZaren arabera, ikerketa nuklearreko instalazio bat dauka barnean –erreaktore nuklear batekin–, lehertzekotan, eskala-handiko hondamendi ekologikoa eragin dezakeena.[71] Larrialdietako tokiko funtzionarioek adierazi zutenez, gutxienez zortzi zibil hil ziren gau hartako hiri-bonbardaketan.[72] Era berean, Azerbaijango kontsulatuak kalte larriak jasan zituen hirian.[73]Albaniako kontsulatua, halaber, erabat eraitsirik bukatu zuten.[74]
Synyehubovek, martxoaren 8an, adierazi zuen jada 600,000 zibil baino gehiago ebakuaturik zeudela hiritik, trenen bidez.[13] Martxoaren 8an ere, ukrainar gobernuko funtzionarioek adierazi zuten Kharkiv hiri osoa Ukrainaren kontrolpean zegoela eta, hiriaren kanpoaldean egindako bonbardaketa batzuez gain, ez zegoela errusiarren erasorik.[79]
Estatuko Larrialdi Zerbitzuek martxoaren 10ean adierazi zuten lau pertsona hil zirela errusiarren bonbardaketetan, bai eta hiri-erdiguneko merkataritza-gune bat suntsitu zutela.[80]Anton Heraxtxenkok, Ukrainako Barne ministroaren aholkulariak, adierazi zuen, bestalde, Errusiako gerra-hegazkinek Kharkiveko Fisika eta Teknologia Institutuari eraso ziotela egunean zehar.[81]
Martxoaren 14an, Kharkiveko Eskualdeko Fiskaltzak adierazi zuen bi zibil hil eta hirugarren zibil bat zauritu zirela errusiarren bonbardaketek bizitegi-eremu bat harrapatu zutenean.[82]Hurrengo egunean, Oleh Synyehubov-ek –Kharkiv Oblasteko Gobernadoreak– adierazi zuen hiria 65 aldiz bonbardatu zutela martxoaren 14an zehar, zibil bat hilez eta beste bat zaurituz, bai eta, gerra hasi zenetik, 600 bizitegi-eraikin suntsitu zituztela.[83]
Martxoaren 16an, Ukrainako funtzionarioek adierazi zuten hiru zibil hil eta bost zauritu zirela indar errusiarrek merkatu bat bonbardatu zutenean.[84]
Martxoaren 19an, Kharkiveko administrazio militarreko (HOVA) buru den Oleh Synyehubov-ek adierazi zuen Kharkiveko iparraldeko aldiriak etengabe bonbardatzen zituztela indar errusiarrek, bai eta hiriaren erdigunea jaurtigai eta misilek jotzen zutela. Sinegubovek esan zuenez, suntsitutako eraikinetako bat Kharkiveko Apelazio Auzitegia izan zen. Ukrainako indarrek kontraeraso bat hasi zutela ere adierazi zuen, errusiarrak hiriaren kanpoaldetik urrunduz.[88]
Martxoaren 28an, Ihor Terekhov-ek, Kharkiveko alkateak, adierazi zuen hiriko biztanleriaren %30a inguru Kharkivetik alde egin zuela gerra hasi zenetik.[91] HOVAko buruzagiak, Synyehubov Gobernadore militarrak, errusiarrek barreiatze-munizioarekin hiri-auzoak berriro erasotu zituztela jakinarazi zuen. Era berean, baieztatu zuen hainbat norabidetan ukrainar gudariek kontraerasoa egin zutela, Mala Rohan eta Vilkhivka herriak berreskuratuz.[92]
Errusiarrak hiriaren iparraldera erretiratuta zeuden arren, eta ukrainarrek Txuhuiv hirirako errepidea bereganatu bazuten ere,[98]apirilaren 4anUkrainako Defentsa Ministerioak ohartarazi zuen inbaditzaileak beste eraso bat egiteko prestatzen ari zirela, hiria ekialdetik hartzeko helburuarekin.[99][100]
Errusiak Kharkiven aurka apirilaren 14tik17ra bitartean egindako bonbardaketek 18 zibil hil eta beste 106 zauritu zituzten.[101]
Apirilaren 17an bertan, Synyehubovek Telegramen baieztatu zuen Bazaliyivka, Lebyazhe eta Kutuzivkaren zati batkontraeraso ukrainar baten ondorioz berrartu zituztela, bai eta ukrainar indarrak Mala Rohan herriraino joan zirela. Gainera, Ukrainako Indarrek "hegazkin-suaren ondorioz" bost tanke eta hamar ibilgailu blindatu errusiar suntsitu zituztela, erasoan ehun soldadu errusiar hil edo harrapatu zituztela adieraziz.[102]
Maiatzaren 7an, ukrainar indarrek Kharkiv inguruan kokatutako errusiar indarrak atzera bota zituztela jakinarazi zuten, hiria errusiar indarrentzat irismenetik kanpo geratu zelarik.[108] Egun berean, Ukrainako Indarrek Kharkivetik ipar-ekialdean kokaturiko beste bost herri berreskuratu zituela ere jakinarazi zuten.[109] Ukrainako funtzionario bat aipatuz, The New York Timesek esan zuen Kharkiveko gudua ez zela amaitu, baina, momentuz, Ukraina nagusitzen ari zela, eta errusiar tropak zubiak suntsitzen ari zirela atzera egiten ari ziren bitartean.[110]
Maiatzaren 14an, ISWk zera jakinarazi zuen: "Ukrainiak (...) Kharkiveko gudua irabazi duela dirudi".[20] Kharkiveko alkateakBBCri esan zionez: "azken bost egunetan ez [zen] bonbardaketarik izan hirian. Errusiarren bonbardatze-saiakera bakarra Kharkiveko Aireportutik gertu bidalitako misil-kohetea da, hiria jotzeko helburu zuena baina misila Ukrainako Aire Defentsak suntsitu zuena."[112]
Kharkiveko Udaltzaingoaren arabera, martxoaren 7ra arte 209 pertsona hil ziren guduan; tartean, 133 zibil. Gainera, beste 443 pertsona zauritu ziren; tartean, 319 zibil.[9]Martxoaren 16an, Ukrainako Larrialdietarako Estatu Zerbitzuak adierazi zuen, gutxienez, 503 zibil hil zirela, oblast osoan eta gudua hasi zenetik, orain arte.[115]Hiriaren errusiar bonbardaketak hildako eta zauritu gehiago eragin zituen egunetik egunera. Gerraren lainoa dela eta, ezinezkoa da kalkulatzea zenbat baja izan ziren, zehazki, Kharkiveko guduan. Gainera, Kharkiveko aldirietan hainbat liskar izan ziren Errusiako zein Ukrainako Indar Armatuen artean.