2014ko apirilaren 6an piztu zen Donbasseko gerra, errusiazaleen eta ukrainazaleen artean. 2014ko maiatzaren 11n errusiazaleek sustaturik egindako erreferendumaren ondorioz, Luhanskeko oblasta estatu independente bilakatu zen. Errusiazale independentistek hiriburua eta hegoaldea bereganatu zituzten; Ukrainako Gobernuak, aldiz, iparraldea bere kontrolpean mantendu zuen. 2022ko otsailaz geroztik, Errusiaren Ukrainako inbasioarekin, errusiazaleek Luhanskeko oblasta ia osorik bereganatu zuten, eta ipar-mendebaldeko zati txiki bat besterik ez da geratu Ukrainako Gobernuaren kontrolpean. 2022ko irailaren 30ean, errusiazaleen kontrolpeko eremua Errusiako Federaziora batu zen.
Hiri nagusiak
Hauek dira Luhanskeko oblasteko hiri nagusiak (2010ean ustez izango duten populazioa[2])