Dovhenkeko gudua Ukrainako Indar Armatuen eta Errusiar Federazioko Indar Armatuen artean gertatutako gudu bat da, Izium hiritik hiritik 20 kilometrora, hegoalderantz , kokaturiko Dovhenke herrixkan eta Ukrainako ipar-ekialdeko erasoaldiaren zein ekialdeko erasoaldiaren parte den Donbasseko guduaren baitan gertaturikoa.
Gudua 2022ko apirilaren 11n hasi eta urte bereko ekainaren 11n bukatu zen, Errusiak hiri-kontrola segurtatu zuenean.[ 1]
Aurrekariak
Dovhenke herri txiki bat da, Kharkiv eta Donetsk Oblasten arteko mugan kokaturikoa. 2022ko otsailaren 24an , Errusiak Ukraina inbaditzen hasi zuen, 2014. urtean hasitako Errusia eta Ukrainaren arteko gerraren gorakada handi batean. Inbasioak , Bigarren Mundu Gerratik geroztik, Europa -mailako errefuxiatu-krisi handiena eragin zuen, 6.5 milioi ukrainar baino gehiago herrialdetik ihesi egin baitzuten; bai eta herriaren herena lekualdatua izan ere.[ 2] [ 3] [ 4] [ 5] [ 6]
Aipatutako inbasioaren testuinguruan, apirilaren 1ean , Ukrainako Armadak baieztatu zuen Izium hiria errusiarren kontrolpean zegoela.[ 7] [ 8] Hurrengo egunean , Ukrinform en egindako elkarrizketa batean, Iziumeko de iure alkateorde den Volodymyr Matsokinek esan zuen hiriko bizitegi-eraikinen %80a suntsituak zirela, bai eta [hirian] ez zegoela elektrizitaterik , berogailurik edo urik .[ 9]
Gudua
Apirilaren 11n , Errusiako Indarrek Dovhenke eta Dmytrivka herrien [uk ] aurkako eraso bat hasi zuten, Ukrainako Indarrek aldaratu egin zutena.[ 10]
Maiatzaren 15ean , Ukrainako Armadak iragarri zuen Errusiak bigarren eraso berri bat egin zuela, herrixkaren kontrola lortzeko helburuarekin.[ 11]
Ekainaren 6an , Ukrainako Albiste Agentziaren arabera, soldadu ukrainarrek Dovhenkeren aurkako hirugarren eraso bat errefusatu zuten; gainera, ustez, Errusiako Indarrek beren unitateen zati bat Iziumera eraman zuten, izandako galerak zirela eta.[ 12] Testuinguru horretan, egun Errusiako Duma Estataleko diputatu den Aleksandr Borodai Dovhenkera joan zela jakinarazi zen, Donbaseko Boluntarioen Batasunarekin herrixkaren aurkako erasoan parte hartzeko.[ 13]
Gudu-ostea
Ekainaren 12rako , Ukrainak jakinarazi zuen armada errusiarra eraso bat egiten ari zela Dovhenketik Mazanivka eta Dolina hirien aurka; honek, de facto , Errusiako Indarrek Dovhenke herrixka harrapatu zutela esan nahi zuen.[ 14]
Ekainaren 25erako , borrokek Dovhenketik hurbil jarraitu zuten, baina hilaren amaierarako , Errusiaren operazioak herrixkaren hegoaldera mugitu ziren; izan ere, herrixka hartu ostean, tropa errusiarrak Dovhenketik Mazanivkarantz aurrera egiten saiazen jarraitu zuten.[ 15] [ 16] [ 1]
Oharrak
Erreferentziak
↑ a b c «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, JUNE 30» Institute for the Study of War .
↑ Blake, Daniel Keane, Elly. (15 March 2022). «What is the Homes for Ukraine refugees scheme and how do you apply?» Evening Standard .
↑ Pita, Antonio; Costa, Raúl Sánchez. (3 March 2022). «Ukrainian exodus could be Europe's biggest refugee crisis since World War II» El Pais .
↑ «Situation Ukraine Refugee Situation» United Nations High Commissioner for Refugees .
↑ Ratcliffe, Rebecca; Clayton, Abené; Gabbatt, Adam; Chao-Fong, Léonie; Lock, Samantha; Ambrose, Tom. (19 March 2022). «Biden outlines 'consequences' if China aids Russia – as it happened» The Guardian .
↑ Ukraine war: Putin being misled by fearful advisers, US says. BBC News 31 March 2022 .
↑ «На Київщині ЗСУ звільнили 15 населених пунктів – зведення Генерального штабу» Радіо Свобода .
↑ The russians are controlling Izyum – General Staff of the Ukrainian Armed Forces. .
↑ Izyum city government: Izyum 80% destroyed. .
↑ (Ukraineraz) Knyazhik, Oksana. (11 April 2022). Росіяни намагалися взяти Довгеньке та Дмитрівку і штурмували Золоте: нічого не вдалося. 24 Kanal .
↑ «Russian Offensive Campaign Assessment, May 15» Critical Threats .
↑ «Russian Troops Trying To Advance In Direction Of Dovhenke Of Kharkiv Region - AFU» Ukrainian News .
↑ «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, JUNE 6» Institute for the Study of War .
↑ «Armed Forces of Ukraine are killing the invaders on all fronts, the battle for Sievierodonetsk continues - the General Staff report» Yahoo News .
↑ «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, JUNE 25» Institute for the Study of War .
↑ «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, JUNE 29» Institute for the Study of War .
Kanpo estekak
Orokorra Zibilen aurkako erasoak Prozedura legalak