Irpingo errefuxiatu-zutabearen bonbardaketa

Irpingo errefuxiatu-zutabearen bonbardaketa
Irudia
Errefuxiatuak Errusiaren bonbardaketatik babesten, Irpingo zubi baten azpian.
Motagertaera
tiroketa masibo
bonbardaketa
Honen parte daIrpingo gudua
(Ukrainako inbasioa)
Data2022ko martxoaren 6a
KokalekuIrpin, Kiev Oblasta (Ukraina)
HerrialdeaUkraina
Pertsona hilak8[1]
Erantzule Errusia

2022ko martxoaren 6an, goizeko 9:30etatik eguerdiko 14:00ak arte, Errusiako Indar Armatuek ehunka zibilek Kievera ihes egiteko erabiltzen zuten Irpin hiriko bidegurutze bat bonbardatu zuten, modu bereizigabean eta behin eta berriz. Bonbardaketa hau Irpinen aurkako eraso baten parte izan zen, Errusiak Ukraina inbaditu zuenean 2022an. Bonbardaketaren ondorioz zortzi zibil hil ziren,[1] zeinen artean, mortero batek jota hil zen lau kideko familia bat zegoen.[2][3]

Bonbardaketa

Human Rights Watchek (HRW) ikusi zuenez, Ukrainako segurtasun-indarretako dozena bat kide zeuden arren bidegurutzean, haien artean zeuden ehunka zibilek askorengatik gainditzen zutela soldadu-kopurua, eta, hala ere, indar errusiarrek jaurtigai lehergarriak jaurti zituztela, 10 minuturo, bidegurutzean. Hala, HRWk ondorioztatu zuenez, "indar errusiarrek beren betebeharrak urratu zituzten nazioarteko zuzenbide humanitarioaren arabera; hau da, zibilak kaltetzen dituzten eraso bereizigabeak edo neurrigabeak ez egitea, eta ez zituzten biktima zibilak saihesteko neurri guztiak hartu."[1]

Hala ere, gertakarien lekuan zeuden The New York Times egunkariko kazetariek baieztatu zuten Ukrainako indarrak mortero-errondak jaurtitzen ari zirela Errusiako indarren aldera, elkargunetik 180 bat metrora zegoen posizio militar batetik.[4] HRWk adierazi zuenez, "Ukrainako indarrek ere neurri guztiak hartu behar dituzte zibilei eragindako kalteak saihesteko edo gutxitzeko. Neurri horien barruan sartzen da zibilak eta objektu zibilak dauden eremu batetik jardutea saihestea eta zibilak borroka aktiboko guneetan sartzea eragoztea."[1]

HRWk ondorioztatu zuenez, "gatazka honetako bi aldeek neurri egingarri guztiak hartu behar dituzte zibilei kalterik ez egiteko eta biztanleria zibila modu seguruan ebakuatzen uzteko. (...) Nazioarteko ikerketek mezu bat bidali beharko liekete arduragabeko eta bereizi gabeko erasoen arduradunei, egunen batean justiziari aurre egin ahal izango lioketela adierazteko."[1]

Erreferentziak

  1. a b c d e https://www.hrw.org/news/2022/03/08/ukraine-russian-assault-kills-fleeing-civilians
  2. (Ingelesez) Addario, Lynsey; Kramer, Andrew E.. (2022-03-06). «Ukrainian Family’s Dash for Safety Ends in Death» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  3. (Ingelesez) «Two Ukrainian children killed 'in front of my own eyes' while trying to evacuate, official says» torontosun (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  4. (Ingelesez) Addario, Lynsey. (2022-03-06). «Russian forces fire on evacuees, leaving 4 people dead outside Kyiv.» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!