Arratsaldeko 18:52ak aldera, tankeak hiriaren kanpoaldean zeuden eta alkateak herritarrei etxean eta leihoetatik ahalik eta urrunen geratzeko agindua eman zien.[18] Handik gutxira, errusiar tropak hirian sartu eta Southern Bugaren inguruan bataila bat piztu zen hamar minutu geroago.[19] Zenbait txostenen arabera, tankeak "hiritik pasa ziren", hirian gelditu gabe.[20]Errusiako Indarrek Mykolaiveko Zooa ere hartu zuten.[21]
Gutxi gorabehera hiru orduko borrokaren ondoren, Ukrainako Indarrek errusiar indarrak urrundu zituzten, borrokak jarraitzen zuen arren –ustez, tanke guztiek hiria ez zutelako utzi–.[22] Borroka luzeak grabatu ziren Korabel'ny Raionean, bai eta hiriko Slobidska kaleko 6. portalean zein Erdiko Etorbidean.[23]
Otsailaren 28an, Errusiar tropek Khersonetik Mykolaiverantz aurrera egin zuten, hiriaren kanpoaldera iritsi eta, egun bereko goizeko 11:00etan (UTC+3), bigarren eraso bati hasiera emanez.[28][29]
Martxoaren 7an, Ukrainako hamar soldadu hil eta beste dozenaka zauritu egon ziren Errusiaren aire-eraso batetan, Aire-Erasoko 79. Brigadaren kuartelaren aurka eginikoa, goizaldeko 05:15etan.[39][40] Geroago, Kimek esan zuen ukrainar indarrek Mykolaiveko Nazioarteko Aireportua berreskuratu zutela eta zibilek, bertatik, hiritik alde egin zezaketela.[41] Goizaldeko 05:00etan ere Errusiako tropak hiria bonbardatzen hasi ziren eta Kalibr-motakogurutzaldi-misil batek kuartel militar bat jo zuen, zortzi soldadu hil eta beste 19 zaurituz, beste zortzi soldadu desagerturik zeuden bitartean. Liskar gogorrak izan ziren hiriaren ekialdean, bai eta tanke-borroka bat hasi zen ere aireportuan. Bonbardaketak arratsaldean gelditu ziren, Ukrainako Indarrek Errusiako erasoa erabat zapuztu zutela adierazi zutenean.[38]
Kimek, martxoaren 11n, esan zuen ukrainar indarrek Errusiako tropak hiritik 15-20 kilometroraino atzera egitera behartu zituztela, bai eta tropa horien errenditzea negoziatzen ari zirela, inguruko zenbait unitateekin batera. Hiria eraso zuen Errusiako indarra nahiko ahula zela esan zuen; halere, indartsuagoa zitekeen batek hiria erraz harrapatzen zuela ohartarazi zuen. Bertako ospitale bateko mediku buruak, Alexander Dimyanov-ek, guduan zehar 250 ukrainar soldadu eta zibil zauritu zirela esan zuen, zeinetatik horietatik hamabi hil egin ziren.[42] Olga Dierugina-k, Mykolaiveko Auzitegi Institutuko zuzendariak, France-Presse agentziari esan zionez, beren gorputegiak 120 gorpu jaso zituen guduan zehar –zeinetatik 80 soldadu ziren eta, beste 30ak, zibilak–. Adierazi zuenez, hildakoen artean soldadu errusiarrak ere bazeuden.[43]
Indar errusiarrek minbizi-ospitale bat eta begi-klinika bat bonbardatu zituzten martxoaren 12an. Hurrengo egunean, martxoaren 13an, Kimek adierazi zuen errusiarrek gas-turbinenfabrika bat bonbardatu zutela. Geroago esan zuenez, erasoan bederatzi pertsona hil ziren.[44] Errusiako indarrek oraindik hiritik 20 kilometro urrun zeuden; halere, Hegoaldeko Bug ibaia zen hiria inguratua ez izatea saihesten zuen bakarra. Hiri-alkateak The Guardiani esan zionez, zibilak Odesara doan errepidetik ebakuatzen ari ziren; esan zuenez, momentura arte, 250,000 pertsona inguru ebakuatu zituzten.[45]
Zibilek hiriko kaleetako hainbat leku pneumatikoekin pilatu zituzten guduan zehar, molotov-koktelak erabiliz lehen hauek erretzeko eta errusiar tropak moteltzen saiatzeko hauek hirian sartzen baziren, ukrainar tropek beren tankeak helburu zituzten bitartean.[46][47]Mykolaiv Oblasteko Gobernadoreak, Vitali Kimek, berriz, defentsak antolatu eta jendea motibatu zuen sare sozialetan argitaratutako bideoen bidez.
Ruslan Khoda sarjentuak, aireportua defendatzen zuten ukrainar indarrek gidatu zituenak, adierazi zuen Errusiako tropek erasoak egiten ari zirela; zirudienez, ukrainar-defentsan ahultasunak probatzeko –ondorioz, sarritan, eraso aurretik zaintza-droneak ikus zitezkeen–. Dmitri Martxenko maior jeneralak, bestalde, hiriaren defentsa gidatzen zuenak, adierazi zuen Ukrainako indarrak errusiar tropen morala apurtzen saiatzen ari zirela, behin eta berriz hiria bonbardatuz.[40]
Martxoaren 15ean, Kimek esan zuen Ukrainako Indarrek Errusiako Indarrak hirigunetik urrundu eta hiriaren segurtasun-egoera bermatzea berlortu zutela.[48] Hurrengo egunean, martxoaren 16an, The New York Timesek argitaratutako albiste baten arabera, 132 gorpu aurkitu ziren hiri-gorputegian.[40]
Martxoaren 18rako, Ukrainako Indarrek Errusiako Indarren lerroak hautsi omen zituzten Mykolaiven, Kherson raionera atzera eramanez.[49] Martxoaren 18an bertan, Kalibr-motako bi misil errusiarrek, gertuko Kherson hiritik jaurtitakoak, Mykolaiven egoitza duen Ukrainaren Itsas Armada Bereziko 36. Brigadaren barraka militarra jo zuten; hiriaren iparraldeko aldirietan kokaturikoa eta unitate hartako soldaduak entrenatzeko erabiltzen dutena.[50] Erasoa gauean gertatu zen, soldaduak oheetan lo zeuden bitartean. Gainera, alarma jotzeko denbora nahikorik ez zen egon, Kherson ingurutik –hala, hurbilegitik– jaurti baitzituzten misilak.[51]
Hasieran, 45 soldadu ukrainar hil zirela jakinarazi zuten, hildako-kopuruak gora egingo zuela espero zen arren.[52][53]BelgikakoHet Laatste Nieuws egunkariak jakinarazi zuenez, hiri-gorputegiaren eta ukrainar soldaduen arabera, gutxienez, 80 ukrainar soldadu hil zituztela gaur hartako erasoetan.[54] Hala ere, uste da barrakan zauden 200 soldaduetatik ia guztiak hil zirela; izan ere, hurrengo egunean soldadu bakar bat atera zen bizirik hondakinetatik eta, tenperaturak, gauean zehar, 6ºCtik azpira ailegatu ziren ere.[51]