Voznesenskeko gudua

Voznesenskeko gudua
Ukrainako inbasioa (2022)
Data2022ko martxoak 23 (lehen erasoa)
2022ko martxoak 913 (bigarren erasoa)
LekuaVoznesensk, Mykolaiv Oblasta (Ukraina)
EgoeraUkrainak irabazi[1]
Gudulariak
 Errusia

 Ukraina

Buruzagiak
Errusia Jakov Rezantsev 
Errusia Juri Stavitski
Errusia Andranik Gasparian
Ukraina Jevheni Velytxko
Ukraina Vadym Dombrovsky[2]
Ukraina Volodymyr Ratuxnyak[3]
Ukraina Roman Tokarenko
Indarra
Errusiako Indar Armatuak

 Ukrainaren arabera (lehen erasoan):[2]

Ukrainako Indar Armatuak

Ukraina Zibil irregularrak[5]


600 soldadu
Galerak
 Ukrainaren arabera (lehen erasoan):[2][4]
  • 100 soldadu hil
  • 10 soldadu harrapatu
  • 30 ibilgailu harrapatu
  • Mil Mi-24 bat eraitsi
12 soldadu hil
 Ukrainaren arabera (lehen erasoan):[4]
10 zibil hil

Voznesenskeko gudua Errusiaren eta Ukrainaren artean, 2022ko martxoaren hasieran eta Ukrainako inbasioaren Ukrainako Hegoaldeko erasoaldiaren baitan, gertatu zen Errusiako eta Ukrainako Indar Armatuen arteko borroka-multzoa izan zen.

Kherson hiria bereganatu ostean, Errusiako Indarrek mendebalderantz jarraitu zuren, Mykolaiv hirirantz. Errusiar indarrek Mykolaiv erasotzen zuten bitartean, errusiar zutabe bat talde nagusitik banandu eta iparraldera joan zen, ukrainar indarren aurka eginez, birritan, Voznesensk hiri txikian, non biztanleriaren gehienak errusieraz hitz egiten duen. Errusiako Indarrentzat estrategikoki esanguratsua zen herria; izan ere, Hegoaldeko Bug ibaia zeharkatzen duen zubi bat du eta, gainera, Ukrainako Hegoaldeko Zentral Nuklearrarekiko hurbiltasuna du ere.[2][4]

Gudua

Lehen erasoa (2022ko martxoak 2–3)

2022ko martxoaren 2an, Errusiaren Itsaso Beltzeko Flotako Kostaldeko Defentsako 126. Brigadako elementu bat ipar-mendebalderantz joan ziren. Voznesensk hirirantz Mykolaivetik, Hegoaldeko Bug ibaiaren zeharbide bat aurkitzen saiatuz. Errusiako konboi hura 400 gizon eta 43 ibilgailuz osatua omen zegoen.[2][4]

Errusiaren lehen erasorako prestatzen ari zirela, Yevgeni Velytxko-k, hiri-alkateak, eta Ukrainako Armadaren komandanteetako batek adierazi zuten tokiko langileek Ukrainako Indarrei errepide-barrikada ugari sortzen lagundu zietela, bai eta Mertvovod ibaiko zubi bat suntsitu zutela ere, Voznesensken. Era berean, ibai-ertza zulatu zuten ere, Errusiako ibilgailuek herria inguratu ezin izan zezaten.

Errusiako Indarrek hiria bonbardatuz hasi zuten erasoa, hainbat eraikin kaltetuz. Errusiako paraxutistak hiriaren hego-mendebaldean lurreratu zituzten, zutabe blindatu batek hego-ekialdetik aurrera egiten zuen bitartean, aldameneko Rakove herrian. Errusiar frankotiratzaileek herriko hainbat etxetan sortu zituzten habiak, bai eta Errusiako Indarrek base bat ezarri zuten bertako gasolindegi batean. Errusiako APC batek tokiko Lurralde Defentsa Indarren basearen aurka tiro egin zuen, hainbat soldadu ukrainar hilez. Hala ere, Errusiako Indarrek ezin izan zuten Voznesensken sartu. Ukrainako artilleria, orduan, Errusiaren posizioak bonbardatzen hasi zen, Errusiako artilleriak beren morteroak ezartzea eragotziz.[4]

Iluntzerako, Errusiako tankeak Voznesensken tiroka hasi ziren, baina atzera egin zuten kontrako suarekin topo egin ostean. Aldi berean, ukrainar indarrek errusiar posizioak bonbardatzen jarraitu zuten, errusiar ibilgailu batzuk suntsituz. Soldadu ukrainarrak oinez aurrera egin zuten, Estatu Batuek hornitutako FGM-148 Javelin misilekin errusiar ibilgailuei eraso eginez eta, gutxienez, hiru tanke suntsituz. Ukrainako Indarrek, gainera, Errusiaren Mil Mi-24 eraso-helikoptero bat eraitsi ahal izan zuten ere. Errusiako Indarrek guztiz atzera egin zuten martxoaren 3an, beren ekipo eta ibilgailuak alde batera utzita. Indar errusiarren atzera egitean, Errusiako artilleriak Rokove-motako misilak jaurti zituen, klinika bat joz. Errusiako indarrek, gainera, herria arpilatu zuten, 64 bat kilometro, hego-ekialderantz, atzera egin baino lehen.

Guztira, Errusiak 30 ibilgailu –hainbat tanke barne– abandonatu zituen; horietatik guztietatik, Ukrainako Indarrek 15 tanke berreskuratu ahal izan zituzten. Tokiko funtzionarioek adierazi zutenez, ehun soldadu errusiar inguru hil ziren lehen eraso hartan, bai eta hamar harrapatu zituztela. Ukrainako Indarrek hildako batzuk jasan zituzten ere, batez ere Lurralde Defentsa Indarren artean. Amaitzeko, hamabi zibil hil ziren ere, guduaren lehen eraso honetan.[2][4]

Bigarren erasoa (2022ko martxoak 9–13)

Martxoaren 9an, Errusiako Indarrek bigarren eraso bat egin zuten Voznesensk herriaren aurka.[6][7] Ukrainako Indarrek defentsa-posizio bat ezarri zuten suntsitutako zubitik gertu.[8] Hurrengo egunean, errusiar indarrek hiria hartu zuten; haatik, Ukrainako Indarrek hiria berreskuratu zuten hiru egun geroago, martxoaren 13an.[9][10] Martxoaren 18rako, Ukrainak bideratutako kontraerasoek hiritik 120 kilometroraino urrundu zituzten tropa errusiarrak.[11] 

Hala ere, bertako ukrainar indarrek hiria gotortzen jarraitu zuten bigarren eraso honen ostean, errusiar indarrek erasoekin jarraituko zutelakoan.[9]

Erreferentziak

Kanpo estekak


Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!