Hiria Europako bi autobide nagusien gurutzean dago; gainera, nazioarteko garrantzia duen trenbide bat ere badago hirian zehar. Hiria "Krimearako ate" modura ezagutzen den; izan ere, 2014anErrusiak Krimea okupatu aurretik aurretik penintsulara zihoazen bidaiarien trenen %80a hiritik igarotzen zen. Era berean, udan zehar, errepide-trafikoa 45,000 ibilgailukoa zen, egunero.
Iturriek ziotenez, 2022kootsailaren 25eko goizeko 10:30ean, Errusiako IndarrakMelitopolen sartu ziren, liskar gogorren artean.[2]Zaporizhia OblastekoGobernadorearen arabera, Oleksandr Starukh, egun hartan jaurtigai ezberdinek etxebizitza-eraikinak jo eta kale borroka bizia abiarazi zuten. Testuinguru horretan, hiriko Lomonosov kaleko ekipamendu militarraren irudiak sarean agertu ziren, bai eta bertakoek borroken lekuko izaten ari zirenaren berriak. Bestalde, hiriko Pishchanska kalearen inguruan ere etxe partikularrak kaltetu ziren.[3]
Beranduago, goizean, eraso blindatu bat gertatu zen ere, sua eragin eta ibilgailu-arrastoak zein autoak erreak kaleetan utziz.[4] Iturri ez-ofizialen arabera, tokiko Udalaren bulegoak bonbardatu zituzten. Argazkiek, gainera, tankeak hiriaren kale nagusira zihoazela erakusten zuten.[5][6] Guduan zehar, Errusiako Indarrek hiri-ospitale batera –zehazki, zentro onkologiko batera– tiro egin zuten, lau pertsona hil eta beste hamar zaurituz.[7]
Geroago, otsailaren 26an oraindik, Errusiako Indarrek Errusiako banderak altxatu zituzten hiriko eraikin administratiboetan. Starukhek adierazi zuenez, hirian oraindik liskarrek jarraitzen zuten, tokiko defentsa-indarrekin tiroketen berri eman zutelarik.[12][13][14] Gainera, Errusiako eta Ukrainako tropen arteko borrokak egun batetik besterako gauen zehar jarraitu zutela adierazi zuen ere, 14 ukrainar soldadu zaurituz. De iureIvan Fedorovalkatearen arabera, zerbitzu publikoak eten egin zirela eta hiriko klinika onkologikoa kaltetuta zegoela baieztatu zuen.[15]
Otsailaren 27an, Errusiako tropek hiriko eta inguruko eremuak bonbardatu zituzten. Herritarrek hiriko zenbait gunetan tiroak entzun zituztela jakinarazi zuten ere goizeko 5:00ak inguruan. Iturrien arabera, hiritarren 150 laguneko taldeak sortu ziren gauez kaleak zaintzeko, errusiarrek arpilaketa masiboa "borrokatzeko" helburuarekin.[16] Biharamunean, otsailaren 28an, Zaporizhia Oblasteko Ukrainako Estatuko Larrialdi Zerbitzuak adierazi zuen Errusiako aire-erasoek eta bonbardaketek larrialdietako erreskate-unitate baten eraikinak kaltetu zituela, erreskate-ekipamendu batzuk suntsituz.[17] Tokiko autodefentsa-indarrek udaletxearen eraikina berreskuratu ahal izan zuten egunean zehar, Ivan Fedorov alkateak esan zuenez. Hala ere, Errusiako tropek eraikinaren zati handi bat suntsitu zuten beren okupazioan zehar. Era berean, arpilatze masiboen informazioa agertzen jarraitu zuen. [18]
Martxoaren 1ean, atsedenaldi labur baten ondoren, Errusiako indarrak Melitopol eta beste hiri batzuen aurkako erasoa berriro hasteko prestatzen hasi ziren.[19] Gerora, alkateak adierazi zuen Melitopolek "ez zuela amore eman", baina Errusiako indarrek hiria arrakastaz okupatu zutela. Fedorovek hiriaren egoera humanitarioa ere nabarmendu zuen, jendeak bankuetatik dirua ateratzeko arazoak zituela esanez eta herritarrei beren hornigaiak banatzeko eskatuz, gasolina, gasolioa, gasa eta elikagaiak eta sendagaiak hornitzeko gaiak oraindik konpondu gabe zeudelako.[20]Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Departamentuko funtzionario batek ere baieztatu zuen Errusiako indarrek Melitopol bereganatu zutela berriro.[21]
Martxoaren 13an, Melitopolgo Udalak adierazi zuenez, "Errusiar Federazioko tropa okupatzaileak Melitopol hiriaren okupazio-administrazio [bat] legez kanpo sortzen saiatzen ari" ziren, Halina Daniltxenko alkatesa –momentura arte, Oposizioko Bloke alderdiko hiri-zinegotzia– izendatu zutenean.[23] Horri erantzunez, Udalak Iryna VenediktovaUkrainako Fiskal Nagusiari dei egin zion, Daniltxenkori eta bere alderdiari –Oposizioko Blokeari– traizioagatikepaiketa bat abiarazteko. [24]Ukrayinska Pravdak jakinarazi zuen Errusiako militarrak Melitopolgo Barrutiko Kontseiluko Presidente den Serhi Priyma eta Roman Romanov, udal-idazkaria, bahitzen saiatu zirela.[25] Bien bitartean, Errusiako ibilgailu militarrek bozgorailu bidez iragartzen zuten elkarretaratzeak eta manifestazioak debekatuta zeudela eta arratsaldeko 18:00etatik goizeko 6:00etara etxeratze-agindua ezarri zutela.[26]