Sumy Oblasteko errusiar okupazioa 2022ko otsailaren 24an hasi zen Sumy Oblasteko Errusiaren okupazio militarra da, Errusiako Indarrek Ukraina inbaditzen hasi eta Sumy Oblastaren eskualdeak bereganatzen hasi zirenean. Oblast -hiriburua , Sumy , ez da inbasioan zehar, inoiz , Errusiaren esku erori; halere, beste hiri batzuk harrapatu dituzte inbasioan zehar; hala nola, Konotop eta Trostianets . Apirilaren 6an, errusiar indarrek oblastetik irten ziren, bere okupazio militarra amaituz.
Okupazio militarra
Konotop
Otsailaren 25ean , Errusiako Indarrek Konotop hiria bereganatu zuten .
Martxoaren 2an , Artem Seminikhinek , Konotopeko alkateak , adierazi zuen hiriko errusiar indarrek ohartarazi ziotela hiria bonbardatuko zutela, bizilagunek okupazioari aurre egiten bazioten. Errusiako ibilgailuak, udaletxearen kanpoaldean zabalduta, bertakoek inguratuta zeuden.[ 1] Seminikhinek, orduan, hiriko bizilagunei galdetu zien ea borrokatu nahi zuten ala amore eman; bizilagunek "ia aho bakarrez" errenditzeari uko egin zioten.[ 2] [ 3] Beranduago egunean, hiri-agintariek Errusiako Indarrekin negoziatu zuten, hamabi minutuko elkarrizketa batetan. Errusiar Indarrek hiri-gobernua ez aldatzea, tropak hirian ez zabaltzea, garraioa ez oztopatzea edo Ukrainako bandera ez kentzea onartu zuten. Horren trukean, hiriko arduradunek adostu zuten bizilagunek ez zutela errusiar indarrei eraso egingo; de facto , herria errendituz.[ 4]
Martxoaren 7an , Ukrainako Estatu Nagusiak baloratu zuen Konotopen errusiar indarrek beren tropen %50eko galerak izan zituztela eta, beraz, tropak berrantolatzera eta berhornitzera behartuta zeudela.[ 5] Martxoaren 15ean , Ukrainako eta Errusiako Indarrek korridore humanitario bat irekitzea adostu zuten, herritarrak Konotopetik ateratzeko.[ 6] Martxoaren 28an , Errusiako Indarrek zubi bat suntsitu zuten Konotopen. [ 7]
Apirilaren 2an , Errusiako Armadak Konotop Raionean hornidura-korridore bat mantentzen zuela jakinarazi zuten, zeinaren bidez Kiev eta Txernihiveko ekipoak Errusiara erretiratzea ahalbideturik zuen Errusiak. [ 8] Apirilaren 3an , Ukrainako parlamentari batek –Olexander Katxura [uk ] – Twitter bidez adierazi zuen Errusiako Indar guztiek Konotop Raiona utzi zutela. Apirilaren 4an , gainera, Dmytro Zhyvytsky-k , Sumy Oblasteko Gobernadoreak , adierazi zuen Errusiako tropek ez zutela jada Sumy Oblasteko herri bat ere okupatzen eta, horietako gehienetan, erretiratu zirela, Ukrainako tropak gainerako unitateak era tropa atzeratuak kanporatzeko lanean ari ziren bitartean. [ 9]
Apirilaren 5ean , Zhyvytsky Gobernadoreak Konotop Raionean torturatutako hiru zibil-gorpuzki , gutxienez, aurkitu zituztela adierazi zuen.[ 10]
Trostianets
Martxoaren 1ean , Errusiako Indarrek Trostianets hiria hartu eta hiriaren okupazio militar bat hasi zuten.
Okupazio militarra
Errusiaren egoitza militarra herriko tren-geltoki nagusian ezarri zen.[ 11] [ 12] Martxoaren erdialdean , errusiar tropa batzuk Errusiak-lagundutako indar separatistekin ordezkatu zituzten.
Gutxi gorabehera 800 errusiar soldaduk okupatu zuten hiria. Okupazioan zehar, Ukrainako Poliziak hirian inkogniton mantendu ziren, tokian tokiko zibilei eta indar partisanoak lagunduz.[ 13] Ukrainako Indarrek hiriaren hegoaldeko zubi bat suntsitu zuten, Errusiaren aurrerapena Ukrainaren sakonerantz gelditzeko. Herri-alkatea , Jurii Bova , inguruko herrietan ezkutatu zen; hala, herrian ez geratzeko erabakiagatik kritika batzuk jaso zituen. Edonola ere, Ukrainako erresistentzia koordinatzen jarraitu zuen; besteak beste, Errusiaren posizioak bonbardatuz . Errusiako tropek eginiko zibilen exekuzioen informazioa ezberdinak martxoaren hasieran hasi ziren.[ 14]
Ukrainaren kontraerasoa
Martxoaren 23an hasitako Ukrainaren kontraeraso batek hiria ukrainarren esku berrerortzea eragin zuen, martxoaren 26rako . Borroketan herriko ospitalea bonbardatu zuten; bizilagunen arabera, errusiar indarrek .[ 13] Hiriaren kanpoaldean borroka eta bonbardaketen ondoren, errusiar tropak gauean zehar erretiratu ziren, Ukrainako Indarrak iritsi baino lehen.[ 15] AFPren txosten batek "dozena bat" tanke eta ibilgailu blindatu suntsitu edo kaltetu zirela adierazi zuen.[ 12] New York Times egunkariak , bestalde, jakinarazi zuen janaria urritzear zegoela Ukrainak hiria berreskuratu zuenerako.[ 13]
Erreferentziak
↑ (Ingelesez) «As Russian invaders demand that Konotop surrender, mayor explicitly defies threats» www.ukrinform.net .
↑ (Ukraineraz) Valeria Polischuk. «Мер Конотопа: місту поставили ультиматум – за опір накриють артилерією» RBC Ukraine .
↑ (Ingelesez) Khavin, Dmitriy; Botti, David; Tiefenthäler, Ainara. (2 March 2022). «Mayor in Ukraine asks his city's residents whether they wish to fight or surrender.» The New York Times ISSN 0362-4331 . .
↑ (Ukraineraz) Natalia Gurkovskaya. «Бої на Сумщині – влада Конотопа провела переговори з окупантами після ультиматуму» RBC Ukraine .
↑ «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MARCH 7» Institute for the Study of War .
↑ «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MARCH 15» Institute for the Study of War .
↑ «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MARCH 28» Institute for the Study of War .
↑ «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, April 2» Institute for the Study of War .
↑ Russian troops no longer hold any settlements in Ukraine's Sumy region, says governor , National Post (4 April 2022)
↑ «Sumy Oblast Governor Dmytro Zhyvytsky has reported that in Konotop district of Sumy Oblast, the Ukrainian military found the bodies of at least three tortured civilians» The Guardian 6 April 2022 .
↑ «Ukraine says it retook captured town near Russian border» Times of Israel 27 March 2022 .
↑ a b (Ingelesez) «Russians leave behind wreckage, hunger in Ukraine town of Trostyanets» France 24 (Agence France-Presse ) 2022-03-30 .
↑ a b c (Ingelesez) Gibbons-Neff, Thomas; Yermak, Natalia; Hicks, Tyler. (2022-04-03). «'This Is True Barbarity': Life and Death Under Russian Occupation» The New York Times ISSN 0362-4331 . .
↑ Walker, Shaun. (5 April 2022). «'Barbarians': Russian troops leave grisly mark on town of Trostianets» The Guardian .
↑ (Ingelesez) Rosa, Andrea; Dana, Felipe. (2022-03-29). «After Russian forces pull back, a shattered town breathes» Associated Press .
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Orokorra Zibilen aurkako erasoak Prozedura legalak