Errusiako gerraontzi, joan zaitez pikutara! (errusieraz: "Русский военный корабль, иди на хуй"), 2022kootsailaren 24anErrusiak Ukrainan Sugeen Uharteari egindako erasoanSugeen Uhartean zeuden Ukrainako mugazainek gerraontzi errusiarrak errenditzeko egindako deialdiari emandako erantzuna da, Ukrainak okupatzaile errusiarren aurka egindako borrokaren sinboloetako bat bihurtu zena. Errusiako inbasioaren aurka dagoen jendartearen alderdia hain txundituta geratu zen esaldiarekin ezen hainbat gizarte-plataformatan biral bihurtu zen emandako erantzun hau.
Grabazioak Internet bidez zabaldu ziren, zalaparta handia sortuz. Erasoan hil zirela uste zen 13 mugazainak sare sozialetan omendu zituzten beren ausardiagatik, eta Volodymyr Zelensky-k, Ukrainako Presidenteak, "hil ondorengo" Ukrainako Heroiaren Ordena emango ziela iragarri zuen.[1][2][3][4]