Matxinada esanekotasuna edo ordena ukatzea[1] edo agintaritzaren aurkako herri-altxamendu edo jazarraldia da.[2] Barnean, mota askotako ekintzak izan ditzake, desobedientzia zibiletik hasi eta gobernua botatzeko eraso bortitz antolaturaino. Matxinadetan parte hartzen dutenak matxinoak dira. Euskarazko bi izen hauek, matxinada eta matxino, XVII - XIX. mendeen bitartean Euskal Herrian izandako errebolta batzuetan dute jatorria, matxinada esaten baitzaie.
Motak
Matxinadaren baliokideak diren hainbat hitza daude, batzuk gutxiesgarriak eta besteak positiboak. Hona hemen adibide batzuk:
Terrorismoa, estremista politiko edo erlijiosoek egina.
Hitzaren jatorria Euskal Herrian
Matxinada, matxinatu eta matxino hitzak erabiltzen dira euskaraz zenbait erreboltak matxinada izena hartu izan zutelako 17. eta 19. mendeen artean. Errebolta haietan olagizon eta eskulangileak izaten ziren protagonista, eta termino hori, matxino, erabiltzen zen eskulangile horientzat euskaraz[3].
Matxinada literaturan landua izan da, baita euskal literaturan ere. Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarraren Apirila eleberrian 1766ko matxinada landu zuen. [4]
Erreferentziak
↑Lalor, John Joseph. (1884). Cyclopædia of Political Science, Political Economy, and of the Political .... Rand, McNally, 632 or..