1976 eta 1983 bitartean iraun zuen diktadura osteko hauteskunde demokratikoak irabazi zituen, herritarren %51,7ko babesarekin; peronistek, berriz, %45koa izan zuten.
Bere agintaldian diktaduraren arrastoak ezabatzea eta demokrazia ezartzea egin zuen bere lehentasuna. Horrela, militarren amnistia legea bertan behera utzi eta erregimenarekin zerikusirik izan zituztenak atxilotzeko bidea ireki zuen. Bere agintaldiko lehendabiziko astean, junta militarrak epaitzeko bidea emango zuten lege proiektuak sinatu eta CONADEP, Desagertutakoen Batzorde Nazionala, sortu zuen. Hala ere, militarren presioek Puntu eta Amaierako Legea eta Zor den Obedientziaren Legea indarrean jartzera begartu zuten; horiei esker, diktadura garaian gehiegikeriak egiteaz akusatutako ehunka militar zigorgabe gelditu ziren[1].
Horrezaz gainera, Estatuaren eta unibertsitatearen erreformak, industriaren sustapena, behartsuenentzako Elikatze Plan Nazionala eta alfabetatzeko proiektu zabala bultzatu zituen. José Sarney presidente brasildarrarekinLatinoamerikarako merkatu komuna sortu zuen, egungo Mercosurren aitzindaria izan zena. Beste alde batetik, Txilerekin bakea sinatu zuen, 1978an euren arteko gerra hasteko zorian egon zelako.