Nazioarteko hedabideek eskuin muturreko politikari gisa definitzen dute[1]; Argentinako hedabideek «eskuin libertariotzat» ere deskribatzen dute.[2][3][4]Austriako eskolako ekonomialariek formulatutako postulatuen jarraitzailea da, eta bere burua honela deskribatzen du: «anarkokapitalista teorian», «liberal-libertarioa» eta «minarkista bizitza errealean». Hala ere, bere jarrera politiko batzuk kontserbadoretzat edo ultrakontserbadoretzat jo dira.[5][6]
Bere jarrera batzuek polemika eragin dute, hala nola abortuaren aurkako jarrera, baita sexu-abusu kasuetan ere[7], eskoletan sexu-heziketa integrala errefusatzea[8], armak aske eramatearen aldeko jarrera[9], marxismo kulturalari buruzko eskuin muturreko konspirazioaren teoria babestea[10], klima aldaketa ukatzea[11] eta Argentinako estatu-terrorismoa ukatzea.[12] Argentinako ekonomia dolarizatzea ere proposatu du.[13]
Politikari eta ekonomiari buruzko hainbat libururen egilea da, eta Demoliendomitos eta Cátedra libre irratsaioen zuzendaria. Argentinako hainbat telebista-saioetan egindako eztabaidetan nolabaiteko ospea lortu zuen, aurkariak irainduz eta hizkera zabarra eta oldarkorra erabiliz bere ideiak defendatzeko.[14][15][16]
2021az geroztik, Buenos Airesko Hiri Autonomoko diputatu nazionala da. 2023ko lehendakaritza-hauteskundeei begira, hautagai gisa postulatu zen,[17] eta primarioetan boto baliodunen %29,86 lortu zuen.[18][19] Herrialde osoan boto gehien lortu zuen hautagaia izan zen.
2023ko urriaren 22an, hauteskunde presidentzialen lehen itzulian, botoen %30 lortu zuen, eta bigarren itzulira pasatu zen.[20]
Bigarren itzulia irabazi zuen botoen % 55.75ekin eta presidente kargua hartu zuen 2023ko abenduaren 10ean.
↑(Gaztelaniaz)Castrillón, Mayra Castillo, Nelly Luna Amancio; Victoria De Masi, Laura Scofield, Mariama Correia y Rute Pina, Kennia Velázquez; Natalia Arbeláez, María José Echeverry y Elisa. (2021-11-16). «La ultraderecha arma nuevas alianzas para crecer en América Latina»elDiarioAR.com(Noiz kontsultatua: 2023-10-23).