Maiatzeko Iraultza

Maiatzeko Iraultza
Irudia
Motairaultza
Data1810eko maiatzaren 25a
KokalekuBuenos Aires
HerrialdeaRío de la Platako Erregeorderria

Maiatzeko Iraultza (gaztelaniaz: Revolución de Mayo) gertaera iraultzaile sail bat izan zen, 1810eko maiatzaren 18tik 25era Buenos Airesen jazotakoak, Río de la Platako Erregeorderriaren hiriburuan. Espainiar kolonia horrek, gutxi gorabehera, egungo Argentina, Bolivia, Paraguai, Uruguai eta Brasileko eskualde batzuk hartzen zituen. Iraultzaren ondorioz, Baltasar Hidalgo de Cisneros erregeordea kendu eta bertako gobernu bat ezarri zen, Primera Junta ("Lehenbiziko Batzarra") deitutakoa.[oh 1][1]

Argentinako estatuaren sorreraren hasiera izan bazen ere, Lehenbiziko Batzarrak ez zuen burujabetza adierazi, eta Fernando VII.a Espainiako erregearen izenean hartu zuen agintea. Independentzia adierazpen ofiziala Tucumángo Kongresuak egin zuen, 1816ko uztailaren 9an.[2]

Oharrak

  1. Junta Provisional Gubernativa de las Provincias del Río de la Plata zuen izen osoa

Erreferentziak

  1. La Revolución de Mayo de 1810. todo-argentina.net (Noiz kontsultatua: 2023-12-23).
  2. El congreso de Tucumán: Declaración y Jura de la Independencia. todo-argentina.net (Noiz kontsultatua: 2023-12-23).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!