Juan Domingo Perón (Lobos, Buenos Aires, 1895ekourriaren 8a – Olivos, Buenos Aires, 1974kouztailaren 1a) argentinar militar eta politikaria izan zen. Argentinako presidentea izan zen 1946–1955 eta 1973-1974 bitartean. Peronismoa sortu zuen. Bigarren Mundu Gerraren ostean, argentinarrek Europako eta AEBetako merkatuetan sartzeko aukera izan zuten. Horrela, Argentinako ekonomiak loraldi bat izan zuen Peronen agintaldian[1].
Ezaguna da Peronen bigarren emazte María Eva Duarte Ibarguren euskal jatorrikoa zela. Izan ere, Peronek berak ere euskal jatorriko erroak zituen, birraitona Jean Dutey Dorre baigorriar gurasoen seme izan baitzen. Dorre, Ernautena edo Aintziburu deiturak agertzen dira haien genealogian.
Bizitza
1943. urtean Edelmiro Julián Farrell agintera eraman zuen estatu kolpea bultzatu zuen, eta Lan ministro eta lehendakariorde izan zen haren agindupean. 1946an Errepublikako presidente aukeratu zuten, eta diktadura ezarri zuen elizaren, armadaren, ezkerreko alderdi batzuen eta eskuin nazionalistako batzuen laguntzaz. 1955ean erbestera joan behar izan zuen elizarekin eta armadarekin izandako arazoen ondorioz. 1973an peronistek irabazi zituzten hauteskundeak, eta berriro hautatu zuten Perón errepublikako presidente.