1928. urtean Alderdi Erradikalean (UCR) sartu zen, eta alderdi horren eskutik diputatu izendatu zuten 1946an. Hauteskunde orokorretara aurkeztu zela eta, Alderdi Erradikalean zatiketa gertatu zen, eta zatiketa haren ondoren Frondizik Hiritarren Elkarte Erradikal Zorrotza (UCRI) antolatu zuen 1957an. Alderdi horren hautagai zela, Argentinako presidente hautatu zuten 1958. urtean, peronisten laguntzarekin. Bere politika ekonomikoa oso zorrotza izan zen, eta langileen haserrea piztu zuen, baina militarrek ere ez zuten begi onez hartu, eta 1962. urtean eraitsi egin zuten bere kargutik.