1852
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Arte eta kultura
- Martxoaren 20a – Harriet Beecher Stowe idazle estatubatuarrak esklabotza gaitzat duen Osaba Tomen etxola eleberria argitaratu zuen. Ikuspegi abolizionistatik idatzi zuen eta lehen urtean 300.000 ale saldu zituen AEBetan, nahiz eta herrialdearen hegoaldean debekatu zuten.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
- Urtarrilaren 7a – Pascal Dagnan-Bouveret, frantziar margolaria (h. 1929).
- Urtarrilaren 11 – Constantin Fehrenbach, Alemaniako kantzilerra (h. 1926).
- Urtarrilaren 12a – Joseph-Jaques-Césaire Joffre, Frantziako mariskala (h. 1931).
- Urtarrilaren 26a – Pierre Savorgnan de Brazza, italiar jatorriko frantziar esproratzailea, Brazzaville hiriaren sortzailea (h. 1905).
- Otsailaren 9a – Louisa Emily Dobrée, frantziar-irlandar idazlea (h. 1915).
- Otsailaren 13a – Ion Luca Caragiale, errumaniar idazlea (h. 1912).
- Otsailaren 23a – Harry John Lawson, britainiar bizikleta diseinatzailea, txirrindularia, motorraren industriaren aitzindaria eta iruzurtia (h. 1925).
- Otsailaren 24a – George Moore, ingelesezko idazle irlandarra (h. 1933).
- Martxoaren 1a – Théophile Delcassé, frantziar politikaria (h. 1923).
- Martxoaren 15a – Isabella Augusta Gregory, irlandar antzerkigile, folklorista eta antzezlaria (h. 1932).
- Martxoaren 25a – Gérard Cooreman, Belgikako lehen ministroa (h. 1926).
- Apirilaren 8a – Daniel Zuloaga, gipuzkoar margolari eta zeramikaria (h. 1921).
- Apirilaren 22a – Gilen IV.a Luxenburgokoa, Luxenburgoko duke-handia (h. 1912).
- Apirilaren 25a – Leopoldo Alas "Clarín", espainiar idazlea (h. 1901).
- Apirilaren 30a – Felipa Gisasola, gipuzkoar marrazkilari, bitxigile eta damaskinatzailea (h. 1939).
- Maiatzaren 1a – Calamity Jane, Estatu Batuetako Mendebalde Urrunaren konkista urteetako pertsonaia (h. 1903).
- Maiatzaren 1a – Santiago Ramón y Cajal, aragoiar-nafar sendagile, ikerlari eta histologoa, 1906ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1934).
- Maiatzaren 4a – Alice Liddell, Lewis Carrollek Alice pertsonaia sortzeko oinarria (h. 1934)
- Maiatzaren 5a – Pietro Gasparri, italiar kardinala (h. 1934).
- Maiatzaren 11 – Charles W. Fairbanks, Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordea (h. 1918).
- Maiatzaren 15a – Isidro Alegria, nafar musikaria (h. 1913).
- Maiatzaren 18a – Gertrude Käsebier, estatubatuar argazkilaria (h. 1934).
- Maiatzaren 30a – Isaac Leib Peretz, poloniar olerkaria, Yiddish idazlea (h. 1915).
- Ekainaren 25a – Antoni Gaudi, arkitekto kataluniarra (h. 1926).
- Uztailaren 7a – Vera Figner, errusiar iraultzailea (h. 1942).
- Uztailaren 7a – Fermin Herran, arabar idazle eta ikertzaile euskaltzale eta mezenas masoia (h. 1908).
- Uztailaren 12a – Hipólito Yrigoyen, euskal jatorriko argentinar politikaria, Argentinako presidentea (h. 1933).
- Uztailaren 20a – Theo Heemskerk, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1932).
- Uztailaren 23a – Martina Castells Ballespí, kataluniar medikua, Espainian medikuntzan doktoratu zen lehenengo emakumea (h. 1884).
- Uztailaren 25a – Gojong Koreakoa, Koreako errege eta enperadorea (h. 1919).
- Abuztuaren 4a – Jose Erbiti, gipuzkoar musika-irakaslea (h. 1900).
- Abuztuaren 13a - Christian Krohg, norvegiar margolari, ilustratzaile, idazle eta kazetaria (h. 1925).
- Abuztuaren 20a - José Luis Villabaso, bizkaitar enpresaburua (h. 1917).
- Abuztuaren 30a – Jacobus Henricus van't Hoff, kimikari herbeheretarra, 1901eko Kimikako Nobel Saria (h. 1911).
- Irailaren 2a – Paul Bourget, frantziar idazlea (h. 1935).
- Irailaren 4a – Eilif Peterssen, norvegiar margolaria (h. 1928).
- Irailaren 9a – John Henry Poynting, ingeles fisikaria (h. 1914).
- Irailaren 12a – Herbert Henry Asquith, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1928).
- Irailaren 28a – John French, britainiar militarra, Lehen Mundu Gerran ezaguna (h. 1925).
- Irailaren 28a – Henri Moissan, frantziar kimikaria, 1906ko Kimikako Nobel Saria (h. 1907).
- Irailaren 28a – Isis Pogson, britainiar astronomo eta meteorologoa, Royal Astronomical Societyko lehen emakumea (h. 1945).
- Urriaren 1a – Carl Chun, alemaniar biologoa eta itsaso eta toki abisopelagikoen esploratzailea (h. 1914).
- Urriaren 2a – William Ramsay, gas nobleak aurkitu zituen kimikari eskoziarra, 1904ko Kimikako Nobel Saria (h. 1916).
- Urriaren 9a – Hermann Emil Fischer, kimikari alemaniarra, 1902ko Nobel sariduna (h. 1919).
- Urriaren 23a – Jean-Louis Forain, margolari, diseinatzaile eta grabatzaile frantsesa (h. 1931).
- Azaroaren 3a – Meiji Enperadorea, enperadore japoniarra (h. 1912).
- Azaroaren 11 – Franz Conrad von Hötzendorf, [Lehen Mundu Gerra]]n paper oso garrantzitsua izan zuen austriarra (h. 1925).
- Azaroaren 21a – Francesc Tàrrega, espainiar musikagilea eta gitarrista (h. 1909).
- Azaroaren 22a – Paul Henri Balluet d'Estournelles de Constant, frantziar diplomazialari, politikari eta bakezalea, 1909ko Bakearen Nobel Saria (h. 1924).
- Abenduaren 6a – Enrique Aresti, bizkaitar politikari eta enpresaburua (h. 1946).
- Abenduaren 10a – Henri Gervex, frantziar margolaria (h. 1929).
- Abenduaren 15a – Henri Becquerel, fisikari frantziarra (h. 1908).
- Abenduaren 19a – Albert Abraham Michelson, jatorri alemaniarreko estatubatuar fisikaria, 1907ko Fisikako Nobel Saria (h. 1931).
- Abenduaren 28a – Leonardo Torres Quevedo, espainiar ingeniaria eta matematikaria (h. 1936).
- Ramon Aginaga, nafar bide ingeniaria (h. 1933).
- Simon Durruti, apaiza eta euskal idazlea (h. 1915).
- Luis Aladrén, bere lanaren parte handiena Euskal Herrian burutu zuen espainiar arkitektoa (h. 1902).
- Ann Harriet Hughes, galestar eleberrigilea (h. 1910).
- Muhammad Tawfiq, Egiptoko kedivea (h. 1892).
Heriotzak
- Urtarrilaren 6a – Louis Braille, behatzen bidez irakurtzeko bere izena daraman sistemaren frantziar asmatzailea (j. 1809).
- Urtarrilaren 24a – Ján Kollár, eslovakiar olerkari, arkeologo, zientzialari, politikari eta paneslavismoaren ideologoa (j. 1793).
- Urtarrilaren 25a – Fabian Gottlieb von Bellingshausen, Errusiar Inperioko marinela, Lurraren inguruan nabigatzeko bigarren espedizio-burua (j. 1778).
- Otsailaren 25a – Thomas Moore, olerkari irlandarra (j. 1779).
- Martxoaren 4a – Nikolai Gogol, errusiar idazlea (j. 1809).
- Martxoaren 11 – Bartolome Gibelalde, gipuzkoar militarra (j. 1788).
- Martxoaren 18a – Miguel José Irigoien, nafar apaiza, Calahorrako eta La Calzadako apezpikua (j. 1785).
- Martxoaren 22a – Auguste de Marmont, frantziar mariskala (j. 1774).
- Apirilaren 6a – François-Louis Cailler, suitzako lehen txokolate ekoizlea, Cailler txokolate konpainiaren sortzailea (j. 1796).
- Apirilaren 17a – Étienne Maurice Gérard, Frantziako lehen ministroa (j. 1773).
- Apirilaren 24a – Vasili Zhukovski, errusiar olerkaria (j. 1783).
- Maiatzaren 5a – Hadji Murat, abariarren erresistentziako buruzagi nagusienetako bat.
- Maiatzaren 8a – Giuseppe Jappelli, italiar arkitekto eta ingeniaria (j. 1783).
- Maiatzaren 15a – Louisa Adams, AEBetako lehen dama (j. 1775).
- Ekainaren 4a – James Pradier, frantses eskultorea (j. 1790).
- Ekainaren 8a – José Urkullu, euskal herritar idazle, matematikari, pedagogo, gramatikari eta itzultzailea (j. 1790).
- Ekainaren 12a – Xavier de Maistre, savoiar militar eta idazlea (j. 1763).
- Ekainaren 21a – Friedrich Fröbel, alemaniar pedagogoa (j. 1782).
- Ekainaren 23a – Karl Bryullov, errusiar margolaria (j. 1799).
- Uztailaren 22a – Franciszek Ksawery Lampi, poloniar margolari erromantikoa (j. 1782).
- Abuztuaren 14a – Margaret Mackall Smith Taylor, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1788).
- Abuztuaren 24a – Sarah Guppy, britainiar asmatzailea, zubi bat patentatu zuen lehen emakumea (j. 1770).
- Irailaren 14a – Augustus Pugin, ingeles arkitekto, diseinatzaile, artista eta kritikaria (h. 1812).
- Irailaren 14a – Arthur Wellesley, Wellingtongo lehen dukea, estadista eta militar irlandarra (j. 1769).
- Irailaren 24a – Francisco Javier Castaños, Donostia suntsitzeko eta donostiarrak hiltzeko agindua eman zuen Espainiako Armadako jenerala (j. 1758).
- Urriaren 26a – Vincenzo Gioberti, italiar apaiza, filosofoa eta politikaria (j. 1801).
- Urriaren 26a – Johann Erdmann Hummel, alemaniar margolaria (j. 1769).
- Azaroaren 3a – Carlos María de Alvear, Argentinako askatasunaren buruzagia (j. 1789).
- Azaroaren 10a – Gideon Mantell, ingeles obstetra, geologo eta paleontologoa (j. 1790).
- Azaroaren 27a – Ada Lovelace, historiako lehen programatzailea (j. 1815).
- Andrés Antonio Gorbea, euskal herritar matematikaria eta ingeniaria (j. 1792).
- Gaspar Elordi Albizu, nafar politikaria (j. 1804).
- Tahirih, irandar poeta eta teologoa, Báb-en fedea aitortu zuen lehen emakumea.
Kanpo estekak
|
|