1783
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
- Otsailaren 3a – Espainiak Estatu Batuen independentzia onartu zuen
- Ekainaren 8a – Islandiako Laki sumendiak zortzi hilabeteko erupzioa hasi zuen; islandiarren %20 hilko zituen. Hurrengo bi urteetan gosete handia eragin zuen, eta horrek sei milioi heriotza utzi zituen mundu osoan. «Europako historian izan den ingurumen-hondamendirik handienetako bat» gisa deskribatu izan da.
- Irailaren 3an: Parisko Ituna sinatu zen Britainia Handiko erresuma eta 13 kolonia amerikarren artean; Estatu Batuetako independentzia akordatu zen
Arte eta kultura
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
- Urtarrilaren 2a – Christoffer Wilhelm Eckersberg, daniar margolari klasizista, danierako pinturaren aita izendatua (h. 1853).
- Urtarrilaren 12a – Erik Gustaf Geijer, suedierazko olerkaria eta historialaria (h. 1847).
- Urtarrilaren 17a – Pedro Gual Escandón, Venezuelako presidentea (h. 1862).
- Urtarrilaren 23a – Stendhal, frantziar idazlea (h. 1842).
- Otsailaren 9a – Vasili Zhukovski, errusiar olerkaria (h. 1852).
- Otsailaren 13a – Guglielmo Pepe, italiar militarra (h. 1855).
- Martxoaren 25a – Pedro Jose Zarandia Endara, nafar legegizon eta elizgizona, Ourense eta Huescako gotzaina (h. 1861).
- Apirilaren 3a – Washington Irving, estatubatuar idazlea (h. 1859).
- Apirilaren 10a – Hortense de Beauharnais, Holandako erregina ezkontidea (h. 1837).
- Apirilaren 10a – Francisco Longa, bizkaitar militarra (h. 1831).
- Apirilaren 29a – David Cox, ingeles paisaia-margolaria (h. 1859).
- Maiatzaren 14a – Giuseppe Jappelli, italiar arkitekto eta ingeniaria (h. 1852).
- Ekainaren 19a – Thomas Sully, estatubatuar margolari erretratugilea (h. 1872).
- Ekainaren 24a – Johan Heinrich von Thünen, alemaniar ekonomialaria (h. 1850).
- Uztailaren 24a – Simon Bolibar, Askatzailea, Amerikako hainbat herrialdetako askatzailea (h. 1830).
- Uztailaren 28a – Pierre Claude François Delorme, Neoklasizismoko margolari eta irarle frantziarra (h. 1859).
- Irailaren 8a – Nikolai Frederik Severin Grundtvig, daniar idazlea (h. 1872).
- Irailaren 27a – Agustin de Iturbide Aranburu, Mexikoko lehenbiziko presidentea (h. 1824).
- Urriaren 15a – Rafael Maroto, espainiar militarra (h. 1853).
- Urriaren 27a – Florencio Gartzia Goiena, euskal legelari eta politikaria (h. 1855).
- Azaroaren 8a – Martín de los Heros, bizkaitar militar eta idazle liberala (h. 1859).
Heriotzak
- Martxoaren 2a – Francisco Salzillo, espainiar eskultore barrokoa (j. 1707).
- Martxoaren 19a – Pedro González de Castejón, nafar itsas gizona, Espainiako Itsas Armadan teniente-jenerala (j. 1719).
- Martxoaren 26a – Anna Rosina de Gasc, alemaniar erretratugilea (j. 1713).
- Apirilaren 11 – Nikita Ivanovitx Panin, errusiar politikaria (j. 1718).
- Apirilaren 24a – Grigori Orlov, Errusiako aitonen seme eta politikaria, Petri III.a tsarraren aurkako matxinoa (j. 1734).
- Irailaren 18a – Leonhard Euler, matematikari eta fisikari suitzarra (j. 1707).
- Urriaren 29a – Jean le Rond d'Alembert, Frantziako matematikaria, fisikaria eta filosofoa (j. 1717).
- Azaroaren 11 – Bartolomeo Altomonte, austriar margolari barrokoa (j. 1694).
- Abenduaren 20a – Antonio Soler, konposatzaile eta klabizenbalo jotzaile espainiarra (j. 1729).
- Abenduaren 23a – Johann Adolf Hasse, alemaniar musikagilea (j. 1699).
Kanpo estekak
|
|