Parisko Ituna1783koirailaren 3an sinatu zen Britainia Handiko erresuma eta 13 kolonia amerikarren artean. Itun honetan liskarren bukaera eta kolonien independentzia akordatu zen.
Hamairu Kolonien eta AEBren independentzia onartu zen (1. artikulua). Horrela, nazio berriari Florida iparraldeko, Kanada hegoaldeko eta Mississippi ibai ekialdeko lur guztiak eman zitzaizkion. Hegoaldeko muga bezala, 31º paraleloa zegoen Mississippi eta Apalachicola ibaiaren artean. Britainia Handiak uko egin zion Ohio ibaiko aranari eta Ternuako arrantza esplotaziorako eskubide guztiak eman zizkion AEBei (2. eta 3. artikuluak).
Bi alderdietako hartzekodunek ordaindu beharko zituzketen legezko zorrak bezala aitortutakoak (4. artikulua).
AEBkleialen -amerikar iraultzan zehar, britainiar koroari leial iraun zien britainiar kolonoak— jabetzen etorkizuneko konfiskazioei ekidingo zieten (6 artikulua).
Bi alderdietako gerra presoak askatuko zituzten (7. artikulua).
Britainia HandiakAEBn independentzia onartu zuen eta Appalache eta Mississipi arteko lurraldeak eman zizkien. Kanadako eskualdeak Koroarenak izaten jarraitu zuten, nahiz eta estatubatuarrak saiatu ziren euren iraultza lurralde hauetara ere zabaltzen.
Ondorioak
Orokorrean, hartutako erabakiak Espainiarentzat onuragarriak izan zirela esan daiteke eta, neurri txikiagoan bada ere, Frantziarentzat ere bai. Hala ere, gerra kostuak itzelak izan ziren eta Amerikarekiko merkataritzaren etenak eragindako galera etorkizuneko frantses ekonomiarentzako ezin ken zitekeen zama izango zen.
Bestalde, Ipar Amerikako errebeldeek Ingalaterraren aurka izandako garaipenak gerora eragina izango zuen espainiar koloniengan ere. Bide ezberdinak hartuko zituen eragin horrek: batzuek lorpen berdina nahiko zuten beraientzat, kolono ohiek askatasuna lortu nahi zutenei solidaritatea erakutsiko zien, espainiar inperio koloniala desagertzearen alde zeuden potentzien laguntza interesatua... Hori guztia Napoleondar Gerra garaian nabarmenduko ziren.