Antzina Calpe izena zuen, eta Herkulesen Zutabeetako bat zen. Tariqen soldaduek hartu zuten eta, tarte gutxi batzuetan izan ezik, musulmanen esku izan zen 1462 arte. Urte hartan espainiarrek hartu zuten eta ondoren, Espainiako Erregetzarako gerran, ingelesek (1704); Utrechteko Itunak (1713) ingelesen eskubideak bermatu zituen. Base militartzat erabili zen bi mundu gerretan. Espainiak beti beretzat eskatu du, eta Nazio Batuen Erakundeak 1969a baino lehen uzteko agindu zion Erresuma Batuari, baina bertan egindako erreferendum batek (1967), ezezkoa eman zion Espainiako izateari.