Bosnia-Herzegovina hego-ekialdeko Europan dago, Balkanen mendebaldean, ipar latitudeko 42° eta 46° artean, eta ekialdeko longitudeko 15° eta 20° artean. Iparraldean, mendebaldean eta hego-mendebaldean 956 kilometroko muga du Kroaziarekin, ekialdean 345 kilometrokoa Serbiarekin, eta hego-ekialdean 242 kilometrokoa Montenegrorekin;[3] hegoaldean 20 kilometroko itsasertza du Adriatikoan, Neum udalerrian.
Erliebea
Oso herrialde menditsua da, Dinariar Alpeen magalean baitago. Bi eskualde nagusi daude: Bosnia, menditsua eta euritsua, erdialdea eta iparraldea hartzen duena, eta Herzegovina hegoaldean, Adriatikotik gertu.[4] Dinariar Alpeetan daude gailurrik garaienak: Maglić (2.388 metro), Čvrsnica (2 228 m), Prenj (2.155 metro), Treskavica (2.088 metro) eta Bjelašnica (2.067 metro).
1200 aldean, Bosniako Banatoak autonomia zabala lortu zuen. Horretarako hungariarren eta serbiarren aurka borrokatu behar izan zuen. Biztanleria kristaua zen, baina hiru elizatan zegoen banatua; gehienak katoliko erromatarrak baziren ere, ortodoxoak eta bogomiloak ere bazeuden. Hiru elizak antolakuntzaren aldetik ahulak ziren, kleroa, hein handi batean, hezigabea, eta bakar batek ere ezin zuen izan estatuaren babes iraunkor eta esklusiboa.[5]
1376an, Tvrtkok, Bosniako ban-ak, errege izendatu zuen bere burua. Horrela sortu zen Bosniako Erresuma. Ordurako, ordea, turkiar otomanoak hasiak ziren Balkanak konkistatzen. 1389an, serbiarrak azpiratuak izan ziren Kosovoko guduan, eta otomandarren basailu bilakatu ziren. Bosniak 1463 arte eutsi zion bere independentziari.[5]
Otomandar garaia (1463-1878)
1463an, Mehmet II.ak Bosnia inbaditu eta Eztebe Tomašević, Bosniako Erresumako azken erregea, hilarazi zuen. Hurrengo mendean, bosniar askok, arrazoi espiritualak eta sozialak zirela-eta, eliza kristau ahul eta desantolatuak utzi, eta konkistatzaileen fede islamikoari heldu zioten. Predikari musulman ibiltariek lagundu zioten Islamaren hedapenari, eta haren forma zabal eta inklusiboa erakutsi zuten, bosniarrei beren tradizio zaharrak fede berrira egokitzeko aukera eman ziena. Otomandar sultanek eta bertako gobernadoreek meskita ederrez apaindu zituzten Bosniako hiri eta herriak, eta eskolak, liburutegiak, umezurztegiak eta babes etxeak ezarri zituzten.[5]MostarkoStari Most eta SarajevokoGazi Husrev-beg meskita dira garai hartako arkitektura lanik garrantzitsuenetakoak. Bosniako musulman asko inperioko elitean sartu ziren (soldaduak, administrazioko langileak, islamdar legelariak, jakintsuak...), eta gutxi batzuk postu gorenetara iritsi ziren.[5]
XVII. mendearen amaieran hasi zen Otomandar Inperioaren gainbehera. Mugak atzera egin ahala, galdutako eskualdeetatik kanporatu zituzten eslaviar musulmanek Bosnian aurkitu zuten babeslekua. 1878an, Errusia-Turkia Gerraren ostean, otomandarren agintea amaitu zen. Urte hartan, Europako herrialderik boteretsuenak Berlinen elkartu ziren, Balkanetako mapa politikoa berrantolatzeko. Serbiak (1882), Montenegrok (1910) eta Bulgariak (1908) independentzia lortu bazuten ere, Bosnia-Herzegovinaren administrazioa Austria-Hungariako Inperioaren eskuetara pasatu zen.[5]
Austria-Hungariaren agintea (1878-1918)
Austria-Hungariako administrazioak “ereduzko kolonia” bihurtu nahi izan zuen Bosnia. Estatuaren diru-laguntzei esker, trenbideak eta industriak eraiki ziren; eskolak, eraikin publikoak, parkeak eta modernitatearen beste ikono batzuk erregimen berriaren onuren sinbolo izan behar ziren. Sarajevon eraikuntzaren booma izan zen, eta bertako kafetegietan Europako ideologia berrien gainean eztabaidatzen zen. Ideologia berri horien artean nazionalismoa zegoen, XIX. mendeko erromantizismoaren eta darwinismo sozialaren ondorengo handia. Horiek horrela, serbiarrek hegoaldeko eslaviar estatua-ren ametsa (Serbia Handia) zabaldu zuten, bosniar musulmanek eta Austria-Hungariako agintariek defendatzen zuten gizarte pluralista eta multikonfesionalaren aurka.[5]
1908an Austria-Hungariako Inperioak herrialdea anexionatu zuen. 1914ko ekainaren 28an, serbiar nazionalista batek Franz Ferdinand Austriakoa artxidukea hil zuen Sarajevon, eta hasiera eman zion Lehen Mundu Gerrari.[6] Gerran 9 milioi soldadu hil ziren, Austria-Hungariako armadan erroldatutako bosniar asko barne (beste batzuk Serbiako armadan borrokatu ziren), baina Sarajevo hiria eta Bosniako zati handiena ez ziren gudu-zelai izan.[5]
1929ko urrian herrialdeak Jugoslaviako Erresuma izena hartu zuen. Banaketa administratiboa aldatu zen: eskualde historikoak (Kroazia eta Bosnia) ezabaturik, 9 probintzia (banovina) berrietan "esku gogorreko" gobernadore militarrak jarri ziren. Ante Pavelić kroaziar abertzale faxistakustaxa talde armatua sortu zuen. 1934kourriaren 9an Mazedoniako ekintzaile batek, ustaxarekin elkarlanean, erregea hil zuen Marseillan. Arazo politiko, sozial eta ekonomikoek muturreko alderdiak, bai eskuinekoak, bai ezkerrekoak, indartu zituzten.[5][7]
Bigarren Mundu Gerra (1941-1945)
1941eko apirilean, Hitlerrek Jugoslavia inbaditu zuen; erregeak atzerrira ihes egin zuen, eta Bosnia nazien mendeko Kroaziako Estatu Independentearen barnean gelditu zen. Zapalkuntza izugarria izan zen: populazio judua deuseztatua izan zen, eta Kroaziako kontzentrazio-esparruetan hamarnaka mila serbiar, judu eta aurkari politiko hil ziren. Serbiar asko inbaditzaileen kontra altxatu eta txetnik izeneko talde monarkiko eta abertzaleetan sartu ziren. Talde horiek bosniar musulmanen aurkako basakeri ugari egin baitzuten, musulman batzuek bat egin zuten nazien aldeko ustaxekin; beste batzuk Waffen-SSn erroldatu ziren. Komunistek, Josip Broz Tito buru zutela, erresistentzia talde multietnikoak antolatu zituzten: partisanoak. Bosnia gudu zelai bilakatu zen: okupazio indarrek (Alemaniak eta Italiak), kroaziar ustaxak, serbiar txetnikek, herri miliziek eta partisanoek, elkarren aurka borrokatzeaz gain, izua zabaldu zuten zibilen artean.[5]
Bosniako erdialdeko eta Kroaziako kostaldeko eremu menditsuetan gertatu ziren partisanoen eta nazien arteko borrokarik odoltsuenak. Titoren gerrillariek ospea irabazi zuten borrokaldi horietan, eta 1944ko hasieratik Aliatuen laguntza jaso zuten.[5] 1944ko urriaren 20an, partisanoek Belgrad askatu zuten. Hala ere, Bosnia, Kroazia eta Esloveniako zenbait eskualdetan 1945ko maiatzera arte iraun zuten alemaniarrek.
Jugoslavia sozialista (1945-1992)
Gerra garaian, ordurako Josip Broz Tito erresistentziaren lider zela, talde antifaszistek berriro diseinatu zuten Jugoslavia. Ordura arteko Hiru nazioko estatua estatu nazioaniztun bihurtu zen, musulmanak naziotzat hartuak izan ziren, eta montenegrotarrak ere banatu egin ziren serbiarrengandik.[8]Aliatuen garaipenaren ondoren, Bosnia-Herzegovina, Kroazia, Mazedonia, Montenegro, Serbia eta EsloveniakJugoslaviako Errepublika Federal Popularra eratu zuten. 35 urtez alderdi bakarreko diktadura izan zen, Josip Broz Titok hil arte (1980) gobernatu zuena.
Tito oreka politika mantentzen saiatu zen agintean egon zen bitartean.[8]1980ko hamarkadan, komunismoa desegin ahala, nazionalismoa indartuz joan zen. Jugoslaviako errepublika bakoitza bere bidea egiten saiatu zen. SobietarrekEkialdeko Europan zeukaten nagusitasuna kolapsatu zenean, Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistaren amaiera etorri zen. 1990ean lehenbiziko alderdi anitzeko hauteskundeak egin ziren. Serbia eta Montenegron alderdi komunista nagusitu zen baino gainerako errepubliketan abertzaleak garaile atera ziren. Jugoslavia desegiten hasi zen eta 1991n Esloveniak eta Kroaziak independentzia adierazi zuten.
Testuinguru hartan, Bosniako gobernuak independentziarako erreferendumera deitu zuen 1992ko martxoan. Baietzak irabazi, eta independentzia aldarrikatu zuen apirilaren 4an. Serbiar gehienek boikota egin zioten erreferendumari eta, serbiarren miliziek Sarajevori setioa jarri ziotenean, gerra piztu zen. Nazio Batuen Erakundeak maiatzean onartu zuen Bosnia.[9] Gerra zibilean Jugoslaviako, hots Serbiako, armadaz gain, Kroaziakoak ere esku hartu zuen. Gerrak 100.000 hildako inguru[10] eta 2.5 milioi erbesteratu eragin zituen. Gerrako krimen ugari egin ziren (garbiketa etnikoak, bortxaketa masiboak eta genozidioa). 1994an, NATO zuzenean esku hartzen hasi zen serbiarren milizien aurka.[9]
1995eko abenduaren 14an, Daytongo Akordioak amaiera eman zion gerrari. Jugoslaviak Bosnia eta Herzegovinaren independentzia onartu zuen, eta estatua bi lurralde autonomotan banatu zuten: Bosnia-Herzegovinako Federazioa eta Bosniako Serbiar Errepublika. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegia ezarri zuten Hagan. Serbiar milizien alde borrokatu zen kroaziar etniako herritar bat izan zen lehenengo zigortua. 1997an, NBEren Bosniarako ordezkariari botere bereziak eman zizkioten Daytongo Akordioaren nazioarteko bermatzaileek. Besteak beste, Bosniako fakzioen artean akordiorik ez balego erabaki lotesleak ezartzekoa, eta kargu publikoak kentzekoa akordioak urratu zituztela erabakiz gero.[9]
2003an, NBEk Europako Batasunari (EB) igorri zion nazioarteko polizia indarren ardura. NBEren ordezkariak bi lurralde autonomoen konstituzioak aldarazi zituen, eta serbiarren Defentsa Ministerioa desegin zuen. 2004an, NATOk EBren esku utzi zuen bakea gainbegiratzeko misio militarra. 2005ean, EBk onartu zuen Bosniarekin Elkartze eta Egonkortze Hitzarmena negoziatzen hastea.[9]
2006an, Bosniak Serbia eta Montenegro salatu zuen Nazioarteko Justizia Auzitegian, 1995ean Srbrenican genozidioa egin zuela leporaturik. 2007an, Nazioarteko Justizia Auzitegiak ebatzi zuen Srebrenicako sarraskia genozidioa izan zela, baina Serbia errugabetzat jo zuen. 2008an, Radovan Karadžić gerra garaian serbiarren buruzagi politikoa izan zena atxilotu zuten Belgraden. 2011n, Ratko Mladić gerra garaian serbiarren buruzagi militar nagusia izan zena atxilotu zuten Serbian. Karadžići 40 urteko espetxe zigorra ezarri zioten 2016an Hagan, genozidioa eta gerra krimenak egotzita; Mladići, berriz, bizi osorako espetxe zigorra ezarri zioten, genozidioa eta gerra krimenak egotzita.[9]
Gobernua eta administrazioa
Politika
Herrialdeko presidentzia hiru kidek osatzen dute, bosniako batek, kroaziar batek eta serbiar batek, eta zortzi hilabetean behin txandakatzen dute presidente kargua.[11] Gerra amaitu zenetik, talde etnikoen arteko gatazka bortitzak saihesteko, interposizio indarrak daude Bosnia-Herzegovinan. 2004 arte NATOkoak egon ziren eta, ondotik, Europako Batasuneko armadetakoek dihardute lan horretan.
3.473.078 biztanle zituen 2013an.[2] Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak % 13,2 dira, 15-24 urte bitartekoak % 10,8, 25-54 urte bitartekoak % 44,5, 55-64 urte bitartekoak % 15,2, eta 65 urtetik gorakoak % 16,2. Bizi itxaropena 77,5 urtekoa da; 74,5 urtekoa gizonezkoena eta 80,7 urtekoa emakumezkoena (2020ko zenbatespenak).[3]
El presente artículo aborda la geografía de Oaxaca, un estado mexicano ubicado al suroeste del país. Ocupa el quinto lugar en extensión a nivel nacional, y su orografía es una de las más accidentadas del país. En la región, se cruzan la Sierra Madre Oriental, la Sierra Madre del Sur y la Sierra Atravesada. Mientras las montañas se caracterizan por sus bajas temperaturas, la región del istmo, la cañada y de la costa se caracterizan por su clima poco caluroso.[1] Los ríos má...
Pour les articles homonymes, voir Beatnik (homonymie). BeatnikÉvénement 1959 à Venice (Californie), « Beautés beatnik : devant un échantillon d'art beatnik, des candidates posent pour le titre de Miss Beatnik 1959 qui sera conféré le 12 septembre sous le parrainage du Comité des Arts de Venice... ».PrésentationType StéréotypeStyle Beat Generationmodifier - modifier le code - modifier Wikidata Le mot beatnik apparaît pour la première fois le 2 avril 1958 sous la p...
Dieser Artikel beschreibt die Äußere Martinikirche. Die nicht mehr vorhandene Kirche gleichen Namens innerhalb der ältesten Stadtmauer findet sich unter Innere Martinikirche (Erfurt). Eine dritte Martinikirche im Erfurter Stadtgebiet findet sich unter Martinikirche (Ilversgehofen). Martinikirche Martinskloster (2017) Die römisch-katholische Filialkirche St. Martini (Martinikirche) steht im Brühl in der thüringischen Landeshauptstadt Erfurt. Sie ist Filialkirche der Pfarrei St. Laurentiu...
Voorpagina uit 1939 Het Nieuws van den Dag voor Nederlandsch-Indië was een Nederlandstalig dagblad die in de periode 1895 tot 1942 verscheen in de Nederlandse kolonie Nederlands-Indië, het huidige Indonesië. De redactie van het in 1895 opgerichte dagblad was in Batavia gevestigd. De abonnees waren veelal Indo-Europeanen Het Nieuws van den Dag behoorde tot de goedkopere kranten in Nederlands-Indië, in tegenstelling tot de Java-Bode (1852-1957) en De Locomotief in Semarang, die meer handels...
Cet article est une ébauche concernant un réalisateur hongrois. Vous pouvez partager vos connaissances en l’améliorant (comment ?) selon les conventions filmographiques. Pour plus d’informations, voyez le projet Cinéma. Dans le nom hongrois Gaál István, le nom de famille précède le prénom, mais cet article utilise l’ordre habituel en français István Gaál, où le prénom précède le nom. István Gaál István Gaál en 2005. Données clés Naissance 2...
يفتقر محتوى هذه المقالة إلى الاستشهاد بمصادر. فضلاً، ساهم في تطوير هذه المقالة من خلال إضافة مصادر موثوق بها. أي معلومات غير موثقة يمكن التشكيك بها وإزالتها. (ديسمبر 2018) خريطة جيولوجية يعد الأرخبيل الإندونيسي من أكثر مناطق الأرض تعقيداً، إذ تمتزج فيه الوحدات البنائية الحديث
Subspecies of onager Persian onager Persian onager at Augsburg Zoo, Germany Conservation status Endangered (IUCN 3.1)[1] CITES Appendix II (CITES)[2] Scientific classification Domain: Eukaryota Kingdom: Animalia Phylum: Chordata Class: Mammalia Order: Perissodactyla Family: Equidae Genus: Equus Species: E. hemionus Subspecies: E. h. onager Trinomial name Equus hemionus onager(Boddaert, 1785) The Persian onager (Equus hemionus onager), also called the Persia...
Public school in Newport, Oregon, United States Newport High SchoolAddress322 NE Eads St,Newport, Lincoln County, Oregon 97365United StatesCoordinates44°38′19″N 124°02′46″W / 44.638708°N 124.045992°W / 44.638708; -124.045992InformationTypePublicSchool districtLincoln County School DistrictPrincipalReyna Mattson[1]Teaching staff29.15 (FTE)[2]Grades9–12Number of students635 (2021-2022)[2]Student to teacher ratio21.78[2]Color(...
U.S. Air Force lieutenant general Ricky RuppAllegianceUnited StatesService/branchUnited States Air ForceYears of service1989-present (34 years)RankLieutenant GeneralCommands heldUnited States Forces JapanFifth Air ForceAir Force District of Washington320th Air Expeditionary Wing22nd Air Refueling Wing14th Airlift SquadronAwardsAir Force Distinguished Service MedalDefense Superior Service Medal (4)Legion of Merit Ricky N. Rupp is a United States Air Force lieutenant general who serves as ...
Untuk spesies lain yang disebut kelelawar tapal kuda berbulu kecil, lihat Rhinolophus sedulus Rhinolophus beddomei Status konservasiRisiko rendahIUCN40023 TaksonomiKerajaanAnimaliaFilumChordataKelasMammaliaOrdoChiropteraFamiliRhinolophidaeGenusRhinolophusSpesiesRhinolophus beddomei K.Andersen, 1905 Distribusi lbs Kelelawar tapal kuda berbulu kecil (Rhinolophus beddomei), juga disebut kelelawar tapal kuda Beddome, adalah spesies kelelawar dalam keluarga Rhinolophidae. Ditemukan di India dan Sr...
Australian actress (1929–2021) Lorrae DesmondAM, MBEDesmond in 2012BornBeryl Hunt[1](1929-10-02)2 October 1929[1][2]Mittagong, New South Wales, AustraliaDied23 May 2021(2021-05-23) (aged 91)Gold Coast, Queensland, Australia[3]Other namesSheila HuntBeryl GorsheninLorrae GorsheninOccupationsActresssingerrecording artisttelevision presenterradio presentertheatre lyricistYears active1945–2001 (retired)Spouse Alex Gorshenin (...
This article is an orphan, as no other articles link to it. Please introduce links to this page from related articles; try the Find link tool for suggestions. (April 2023) British TV series or programme GoalmouthGenreSportWritten byNeil SmytheSteven VinacourDirected byChristian WelshStarringAdam GendleTim WarwoodCharlotte LadeFrancis VuCountry of originUnited KingdomOriginal languageEnglishNo. of seasons4No. of episodes35 (list of episodes)ProductionProducerNeil SmytheEditorsAdam CarterS...
Los sistemas de género son las estructuras sociales que establecen el número de géneros y sus roles asociados en cada sociedad. Un rol de género es todo lo que una persona dice y hace que indica a otros o a uno mismo el grado que se es de hombre, mujer, o no binario. Esto incluye, pero no se limita a la excitación y respuesta sexual y erótica.[1] La identidad de género es una experiencia personal propia que incluye el rol de género y la persistencia de una individualidad como h...
Metropolis of the Romanian Orthodox Church This article is about one of the Orthodox churches in Moldova. For other uses, see Moldovan Orthodox Church (disambiguation). Metropolis of BessarabiaOrganization of the Metropolis of BessarabiaLocationTerritory MoldovaHeadquartersChișinăuStatisticsPopulation- Total720,000InformationDenominationEastern OrthodoxSui iuris churchRomanian Patriarchate (Autonomous Metropolis)Established1918LanguageRomanianCurrent leadershipBishopMetropolitan P...
Neoplan Cityliner N1216 Завод-изготовитель Neoplan Выпускался, гг 2006 — Полная масса, т 18000 25100 26000 Снаряжённая масса, т 11500 14500 Макс. скорость, км/ч При полной загрузке: 120 128Пустого автобуса:128 130 Вместимость Мест для сидения 40-59 (в зависимости от степени комфорта) +2 (Водительские) Полная вмес...
Stearidonic acid Names Preferred IUPAC name (6Z,9Z,12Z,15Z)-Octadeca-6,9,12,15-tetraenoic acid Identifiers CAS Number 20290-75-9 Y 3D model (JSmol) Interactive image ChEBI CHEBI:32389 Y ChEMBL ChEMBL484430 Y ChemSpider 4471933 Y ECHA InfoCard 100.127.224 PubChem CID 5312508 UNII P4CEK3495O Y CompTox Dashboard (EPA) DTXSID20920493 InChI InChI=1S/C18H28O2/c1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15-16-17-18(19)20/h3-4,6-7,9-10,12-13H,2,5,8,11,14-17H2,1H3,(H,19,20)/b4-3-,7-6-,1...
Цей список незавершений, Ви можете допомогти — додати пункти, яких бракує. Гуситська проповідь, Карл Фрідріх Лессінг, 1836. Католицька Церква розрізняє єресь на матеріальну і формальну. Матеріальна єресь — це «дотримання помилкових суджень без власної вини» через незн...